Gizarte hezitzailea, antropologoa eta Bartzelonako ASSIS harrera zentroko Gizarte Arloko kidea da Elena Sala (1983, Bartzelona). ASSIS elkarteak “Dones amb llar” (Etxebizitza duten emakumeak) egitasmoa bultzatuko zuela jakin zuenean, igerilekura salto egin zuela dio. Egun egitasmo horren arduraduna da eta etxerik gabeko emakumeak artatzen ditu.
Etxerik gabeko pertsonei zuzendutako harrera zentroa da ASSIS. Noiz erabaki zenuten genero ikuspegia txertatzea?
2005ean hainbat nerabek, Bartzelonako Sarrià auzoko kutxazain batean, Rosario Endrinal etxegabea erre zuten bizirik. Orduz geroztik, emakume etxegabeen errealitateari arreta gehiago jartzen hasi ginen. Era berean, elkartean duela bost urte egin genuen inkesta baten bitartez, agerian gelditu zen egunerokoan ikusten genuena: etxerik gabe gelditzearen zergatiek eta ondorioek desberdin eragiten dietela emakumeei. Adibidez, kalean egoteko arrazoi ohikoena lanari lotutakoa zen gizon etxegabeen artean, eta emakumeen artean genero indarkeria eta harreman sentimentalen banaketak ziren nagusi. Ez hori bakarrik, bizitokirik gabeko emakumeek gizonek baino adierazle okerragoak zituzten maila gehienetan: osasun fisiko zein mentalean, gizartean, harremanetan, ekonomian...
“Dones amb llar” egitasmoaren bitartez hasi zinen elkarte honetan? Zer da zehazki?
Unean uneko errealitatera egokitzen joan den egitasmoa da. Emakume etxegabeen testuingurua ikusezina zenean jaio zen, isilarazitako errealitate hori ikusarazi eta emakumeentzako baliabideak eta aukerak sortzeko helburuarekin, hain zuzen ere. Egiten dugun lana lerro guttitan laburtzea zaila da, baina funtsean, hiru adar ditu gaur egun: eguneko zentroa, etxebizitzarako baliabideak, eta sentsibilizazioaren zerbitzua.
Bartzelonan, etxebizitzarako diru-laguntzak eskatzen dituztenen %70 emakumeak dira. Zer deritzozu?
Argi dago kalean hain begi bistakoa ez den etxegabeen arazoak eragin zuzena duela emakumeengan, forma desberdinetan, eta sarri etxebizitzan bertan ematen da. Bizitoki arriskutsu eta desegokietan, berriz alokatutako logeletan bizi dira asko. Edo kalera ez joateagatik harreman toxikoak mantentzen dituzten emakume anitz dago. Kalera ez dira egun batetik bertzera iristen eta guretzat hori ikusaraztea funtsezkoa da. Aukera guztiak erreta, etxebizitzarik gabe geratzen diren emakumeak ezkutatu egiten dira aireportuetan, estazioetan edo ospitaleetako sarreretan. Eta kalean lo egitea bertzerik ez dutenean, kamuflatzen dira oharkabean egoteko, gizonezkoen estetika bereganatuz, adibidez.
Etxegabeen artean %13 emakumezkoak dira. Aldiz, pobrezia tasa altuagoa eta sozialki baztertuak izateko arrisku handiagoa dute gizonezkoek baino.
Orokorrean emakumeak beranduago iristen dira kalera gizonak baino, krisi garaian baliabide pertsonalak mugitzeko gaitasun gehiago dutelako eta prekarietatera hobeki egokitzen direlako; erresistentzia gehiago dugu. Baina kalean ez geratzeagatik emakumeek bizitzen dituzten egoerak muturrekoak dira eta biziraupen estrategia femeninoak pasarte traumatiko bilakatzen dira maiz.
Loturarik badago emakume etxegabeen eta indarkeria matxistaren artean?
Noski. Sonia Panaderok emakume etxegabeekin egindako ikerketa batek agerian uzten du %41ak haurtzaroan edo nerabezaroan tratu txarrak pairatu zituela, eta %31k sexu erasoak. Zentzu berean, Bartzelonako Unibertsitateko ikertzaileek ASSIS eta bertze hainbat elkarterekin elkarlanean egindako Bartzelonako etxerik gabeko emakumeak informeak egiaztatzen du elkarrizketatutako emakumeen %70ak indarkeria pairatu duela. Gure zentrora datozen emakumeen joera ere berdina da, %67k indarkeria pairatu du etxebizitzan. Eta ziurrenik ezkutatutako indarkeria asko dago. Emakume askok hainbat indarkeria forma normalizatzen dituzte eta ez dute hala identifikatzen. Gauza bera gertatzen da sexu erasoekin. Lotsak eragindako hermetismo handia dago.
Koronabirusak gogor zigortu ditu etxegabeak. ASSIS harrera zentrotik baliabide berriak bideratu dituzue norabide horretan. Zeintzuk?
Impuls (Bultzada) izeneko harrera zentroa ireki dugu, COVID-19aren ondorioz kalean gelditu diren emakumeei zuzenduta, bost emakume bizitzeko iraupen luzeko bi pisu martxan ditugu eta bertze bi gehiago irekiko ditugu aurki. Egitasmoa beharraren ondorioz sortu da. Krisi sanitarioarekin batera gizarte krisia etorri baita. Pandemiaren hasieran emakume gutti gerturatu zitzaizkigun. Gerora hasi ziren etortzen, elikagaiak eskatzeko bakarrik lehendabizi, eta ondoren bizitoki eske. Kalean gelditu ziren eta kotxeetan edo trastelekuetan ari ziren bizitzen. Beren perfila ez zen ohikoa: oso gazteak ziren, edo adinekoak, seme-alabak zituzten…
Bartzelonako Udalak La Llavor (Hazia) izeneko inklusio zentroa inauguratu berri du, etxebizitza eta gizarte bazterketa pairatzen duten eta bakarrik dauden emakume adinez nagusientzat. Nola ikusten duzu egitasmoa?
Lan mordoa dugu egiteko zentzu horretan, baina geroz eta garrantzia handiagoa ematen ari zaio emakume etxegabeen errealitateari eta, ondorioz, udal baliabide berriak bideratzen hasi dira, honakoa kasu. Ospatu beharreko albistea da, zalantzarik gabe, baina emakume etxegabeen egoera ahaztuta egon dela kontutan hartuta, ezinbertzekoa da halako egitasmoetatik harago sektore eta alor desberdinen arteko elkarlana, genero ikuspegia barneratuko duten lan metodologiak garatu eta baliabideak hobetzeko.
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Ostegunean, 09:00etarako, Burlatako San Frantzisko kaleko 6. zenbakian jarri dute hitzordua Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Harituk eta Berriozarko PAHk.
Alde Zaharreko bizilagunek, LABeko etxebizitza asanbladarekin batera, Mazabi funts putrearen jarduera salatu eta etxebizitzak lehentasunez bizitzeko izan behar dutela aldarrikatu zuten. Pasa den irailaren 30ean egindako agerraldian bi mezu nagusi helarazi zituzten, bata... [+]
Nahi dugun etxebizitza izeneko topaketak egiten zituzten bitartean zenbait kolektibok protesta egin zuten: "Nahi dugun baina eskuragarri ez dugun etxebizitzak solasten ari dira", salatu zuten. Ohartarazi dute gutxienez sei familia ari direla kalean bizirauten:... [+]
CaixaBank Researchek egindako ikerketak agerian eman du Nafarroako etxebizitza merkatuaren egoera. 2007-2008 arteko higiezinen burbuilaren garaian baino %3,7 garestiagoa dira etxebizitza eraiki berriak Nafarroan.
Joan den astean jakinarazi zuten Basque Culinary Centerren GOe eraikina urriaren 20an inauguratuko dutela, eta horren harira, Kaleratzeak Stop plataformak idatzi bat helarazi du komunikabideetara. Bertan, gaitzetsi egin du Basque Culinary Centerreko eraikin berria 20 hilabetetan... [+]
Maximo historiko berri bat ezarri du Donostiako etxebizitzaren prezioak: 5.869 euro metro koadroko, batez beste. Hori da Higiezinen Jabetzako Artekarien Gipuzkoako Elkargo Ofizialak aurkeztu berri duen txosteneko ondorioetako bat; txostenak 2025eko bigarren hiruhilekoko... [+]
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
"Gure herria izugarrizko irabazi-iturria da turismotik negozioa egiten dutenentzat. Bertako langileok, berriz, horren albo-kalteak jasaten ditugu: miseria eta esplotazioa", seinalatu dute mobilizazioa deitu duten Kontseilu Sozialistak eta Etxebizitza Sindikatu... [+]
Kontzientzia-eragozpena aurkezteko aukera legala daukate poliziek, eta horretarako babes "sindikala" duten arren, bakar batek ere ez du eskubide hori baliatu hamarkada batean baino gehiagoan.
18 eta 39 urte arteko herritarrei lehen etxebizitza erosten laguntzeko Eusko Jaurlaritzak berak finantzaturiko abala iragarri berri duen honetan, soluzioa ez dela hori kritikatu dute bai LABek, bai EH Bilduk. Dagoeneko dauden eraikinak aprobetxatu eta prezioak jaitsi ordez,... [+]
Bigarren urtez jarraian Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak "jota aldarrikatzailea" abestu du uztailaren 7an, sanferminetako prozesioan, balkoi batetik. 2024an "elkarbizitzaren ideia faltsuari eta turismoaren negozioaren ondorioei" abestu... [+]
AZET Etxebizitza Sindikatuak salatu du Poliziak 8:00etatik hartu duela etxegabetu duten etxeko ataria. Auzokide ugari gerturatu badira ere etxegabetzea gelditzen saiatzera, Polizia etxebizitzara sartu da eta balkoira kateatu diren bi auzokideak askatu ditu. 9:30ak aldera heldu... [+]
Trintxerpeko (Gipuzkoa) Herrera kaleko 'Escalerillas' eraikinean 60 urte baino gehiago bizitzen daramaten bost familia etxegabetu nahi dituzte Pasaiako Portuko Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, merkantziak portutik mugitzeko trenbide bat eraikitzeko. Astelehenean... [+]
Goizean goiz bildu dira ostiralean (ekainak 27) AZET Etxebizitza Sindikatuko kideak eta Alde Zaharreko auzokideak etxegabetzearen aurrean deitutako auzo erantzunera. Bi ordu baino gutxiagoan adin txikiko seme-alabak dituen familia bat etxegabetu dute Bidebarrieta kalean... [+]