“Emakume baserritarrek erabakitzeko eskubidea dutenean haien autoestimua hobetu egiten da”

  • Camila Recalde Argentinako Cordobako nekazari mugimenduko partaidea da, MNCI Somos Tierra koordinadorako kide. Horrez gain, landa eremuko ospitale publiko bateko medikua da eta orain dela gutxi hasi dira abortu legal, publiko eta seguruak bermatzen. Abortatzeko eskubidearen aldeko militantea izanik, borroka nekazari mugimenduan eta medikuntzan nolakoa izan den azaldu digu.

Camila Recalde:
Camila Recalde: "Emakume baserritarren artean erlijioarekin lotutako erresistentziak izan dira".
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Beste herrialde batzuetan abortuaren eztabaida ez da nekazari mugimenduetara heldu, komunitateek duten sentimendu erlijiosoa dela-eta beldur handia dago. Abortuari buruzko eztabaida hastera ausartu zineten.

Asko kostatu zitzaigun. Lehenengo, militante bezala indarra hartu behar izan genuen, eztabaida egoki emateko. Mugimenduan, hasieratik, emakumeen sexu eta ugalketa eskubideak bermatzen saiatu gara, baina ez genion horrenbeste arreta jarri ez-ugalketari.

Beldur ginen hiru arrazoirengatik: eztabaida zaila izango zelako, mugimendu mistoa izanik edukiko zituen ondorioengatik, eta momentu horretan adierazpen publikoa egiteak izan zitzakeen arriskuengatik.

2015ean Latinoamerikako nekazari mugimenduen koordinakundearen kongresuan Argentinako emakumeen bilera izan genuen. Bilera hori Feminismo Nekazari eta Herritarraren hauspoa izan zen, eta abortuaren eztabaidan aurrera egiteko momentua. Ez-ugalketarako eskubideak aintzat hartzea eta abortua nekazari mugimenduaren agendan sartzea lortu genuen.

Zeintzuk izan dira bidelagunak?

Esan bezala, eztabaida hastea erabaki bai, baina oraindik beldur ginen. Zorionez, urte horretan hasi zen ‘olatu berdea’ [abortu legal, publiko eta seguruaren aldeko mobilizazioak]. Eztabaida publikoa bihurtu zen, maila guztietan. Eskubideen aldeko eztabaida zen: abortatzeko modu seguruak eskura izatea, bere kabuz edo abortua gaizki egiteagatik osasuna arriskuan ez jartzeko alor publikoaren bidez egin ahal izatea... Eztabaida orokorrak asko lagundu zuen.

Batzuetan feminista urbanoen presioa sentitu zenuten.

Komunitateetara ez da hirietan dagoen informazio guztia heltzen, baina halere eztabaida hor zegoen, eta borroka handia koloreen artean. Batzuk abortatzeko eskubidearen alde, berdearekin, besteak urdinarekin [beraien buruari ‘bizitzaren aldekoak’ deitzen diete eta mugimendu feministak eskubideen aurkakotzat ditu]. Gure bileretan gaia lantzen hasi ginen, eta hirietako feministek abortuaren aldeko adierazpena egiteko eskatzen ziguten, presio handia egiten ziguten, eta ez zuten ulertzen landa eremuko mugimendu misto batentzat egoera zaila zela, eta denbora behar genuela. Orduan ez genuen publikoki iritzirik eman nahi, baina landa eremuan abortatzeko eskubidea bermatzeko pausoak eman genituen.

Gauza oso politak gertatu zitzaizkigun prozesu horretan. Martxoak 8ko martxara joan nintzen baserritar talde batekin, eta nik ez nekien zapi berdea jantzi edo ez... Halako batean baserritarrak beraiek agertu ziren zapiekin eta mugimenduko pankarta aurrean kokatu zituzten. Oso hunkigarria izan zen, eta batzuetan gure tabuak baserritarrenak baino indartsuagoak direla sentitu nuen.

Aipatu duzu kontraesanak sortu zirela mugimenduan.

Talde mistoa izanik, emakumeekin lotutako eskubide prozesuetan beti gara motelagoak. Kasu honetan, eztabaida emakumeen artean eman genuen eta gizonezkoek onartu behar izan dute. Gure erabakitzeko eskubidea denez, gure artean eztabaidatu genuen.

Lehen ere aipatu dut, hirian dena dago gertuago: informazioa, abortu kasuak, mediku zerbitzuak, talde militanteak... Komunitateetan, jende gutxi izanik, ezkutatzeko joera handiagoa dago. Baina bestalde, komunitate batzuek oso natural bizi dute, ez dute gatazka etikorik bizi, betidanik mendiko landareei esker abortatu izan dute. Halere, ezkutukoa ikusaraztea lortu da, emakumeen jakintzarekin lotutako informazio gordea ateratzea.

Erresistentziak ere izan dira.

Emakume baserritarren artean, erlijioarekin lotutako erresistentziak izan dira; katolikoekin, eta bereziki, ebanjelikoekin. Elizek lan handia egin dute eta beraien diskurtsoa ez da kontrajartzen erraza, fedean eta dogma moraletan oinarritzen delako. Oso zaila izan da fundamentalismo erlijiosotik atera eta abortua eskubide bezala lantzea. Aldiz, mugimenduan denbora asko daramaten emakumeentzat eta alaba nerabeak dituztenentzat oso erraza izan da.

Camila Recalde:  “Hirietako feministek abortuaren aldeko adierazpena egiteko eskatzen ziguten, presio handia egiten ziguten, eta ez zuten ulertzen landa eremuko mugimendu misto batentzat egoera zaila zela, eta denbora behar genuela”. Argazkia Cordobako nekazari mugimenduak utzia da.

Medikua zara. Osasungintzan ere pausoak eman dira azken urteetan.

Medikuntzan ere badira erabakitzeko eskubidearen aldeko taldeak. Eztabaida pil-pilean zegoenean, ‘eskubideen aurkakoek’ esaten zituzten gauza askok oinarri zientifikorik ez zutela eta argudio moralak besterik ez zirela ikusarazi genuen.

Horregatik, 1918ko legeak abortua bortxaketa eta hiltzeko arriskua egonez gero legala dela berretsita, abortatzeko balio duen Misoprostol medizina erostea eta eskura izatea bermatzen hasi ginen. Orain ‘osasunari’ buruz hitz egiten dugunean, osasun integralaz ari gara, eta horrek aukera asko zabaltzen ditu. Osasuna ez da gaixotasun falta, baizik eta gorputzaren eta gizartearen ongizatea.

Abortu seguruak egiteko bidean, oso garrantzitsua izan da lehen errezetarekin [aseguru mediku erdi pribatua] bakarrik erosten zen medikamentua orain estatuak ordaintzea eta banatzea. Oso garestia da eta batzuk ezin zuten tratamendu osoa erosi.

Orain, profesional batek legalizatuta dauden abortu horiek oztopatzen baditu, delitua da. Ospitaleek eskubidea bermatu behar dute, eta egiten ez badute, emakumeek salatu dezakete eta osasun sistema nazionalak erantzukizunak eskatuko ditu.

Baina oraindik falta da...

Legala zena bermatzen hasi gara, aurrerapauso handia da. Abortua askoz seguruagoa da orain. Baina oraindik ez daukagu borondatezko abortua egiteko eskubiderik, hau da, bi egoeratan baino ezin da abortatu: bortxaketa izan bada edo emakumaren osasuna arriskuan badago.

Zuen borroka landa eremuan abortatzeko eskubidea bermatzea da.

Osasun sistema orokorrak diseinatzen direnean ez da landa eremua aintzat hartzen. Oraindik ere, abortua bermatzen ez duten ospitaleak daude, batzuetan inor ez dago prest abortua egiteko, medikamentua eskatzea zaila izaten da... Dena hiritik dator, eta abortu kasuetan arintasuna funtsezkoa da, eskaera hirira heldu orduko, handik medikamentua ekarri orduko... Batzuetan denborarekin jolasean gabiltza.

Gure departamenduan, Cruz del Ejen, udal ospitale batean hasi ginen egiten, hango mediku bati esker. Beste herri batzuetan ere bere bidez egiten genuen, baina orain dela gutxi eskualdeko ospitalean hasi gara. Aurrerapauso handia izan da. Denbora gutxi daramagu eta oraindik oztopoak ditugu, besteak beste emakumeek ez dute aukera ezagutzen. Halere, ospitaleak zeuzkan lehenengo hiru tratamenduak lau egunetan erabili genituen.

Zer esan nahi du emakume baserritarrentzat?

Beraien bizi kalitatea hobetu dela uste dut, erabakitzeko gai izateak askatasuna ematen du. Autonomian eta autoestimuan hobekuntzak daude erabakitzeko eskubidea dagoenean. Guregan pentsatzeko ate berria irekitzea da.

Sexu heziketa integralean aurrerapausoak eman behar ditugu, abortatu aurretik ere, baserritarrek beste hainbat pauso eta erabaki hartzeko gai izateko. Abortatzeko erabakia azkena da, aurretik dauden beste erabakiak ere ziurtatu behar ditugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Argentina
Argentinako Abuelas de Plaza de Mayok aurkitu du diktaduran lapurtutako 140. biloba

Bilobaren gurasoak atxilotu zituzten eta tortura fisiko eta psikologiko artean bere amak erditu zuen. Gurasoak desagertuta daude oraindik; arrebak haritik tiraka aurkitu du neba, 2009an zabaldu zuen blog baten ondotik.


Emakumeen salerosketa egotzi diote Opus Deiren ‘bigarrenari’

Mariano Fazio apaiza, Opus Deiren buru izateko oinordekoen zerrendan lehena, lau hamardaketan zehar gutxienez 43 emakume esplotatu dituen sare baten parte zela ondorioztatu dute PROTEX Argentinako Pertsonen Salerosketaren aurkako Prokuradoretza eta Argentinako auzitegi batek... [+]


Julia Mengolini kazetari argentinarrak Milei salatu du, bere aurkako “gorroto kanpaina” bat aireratzeagatik

Adimen Artifizialaz egindako bideoak sareratu dituzte, Mengolini difamatzen dutenak. “Gorrotoa bultzatzea, indarkeria kolektiboa eta bortxazko mehatxuak” izan direla salatu du kazetariak, eta zigor bideari ekingo diola.


“Errebeldia hazi egin da Argentinan, herri oso bat bultzaka ari da”

Argentinako Abokatuen Gremioa erakundean egiten du lan Laura Taffetanik (Buenos Aires, Argentina, 1963). Gobernuaren errepresioa pairatu duten maputxe ugarirekin lan egin du azken urteetan, eta Askapena antolakundeak antolatutako topaketa antiinperialisten barnean izan da Euskal... [+]


2025-03-25 | Julen Azpitarte
Kresalezko amodio birtuala

Adolfo Bioy Casares (1914-1999) idazle argentinarrak 1940an idatzitako La invención de Morel (Morelen asmakizuna) eleberria mugarritzat jotzen da gaztelaniaz idatzitako literatura fantastikoaren esparruan. Nobela motza bezain sakona da, aparta bere bakantasunean, batez... [+]


2025-03-10 | June Fernández
Celeste Agüero
“Manifestu politiko bat bezain indartsuak dira nirekin daramatzadan kantak eta olerkiak”

Martxoaren 8a Getxo bere bizitokian igaro du: kumbia dekolonial eta antiarrazista topaketa antolatu du Algortako Herriko Tabernan, Abianen, Hija del Nopal DJrekin batera.

Argentinatik Getxora migratu zen Celeste Agüero, kantutegi herrikoi batekin eta poesia xuxurlatzeko... [+]


Kripto-txanponekin eginiko iruzur batek krisi betean murgildu du Milei

$LIBRA izeneko kripto-txanponean inbertitzeko deia egin zuen Argentinako presidenteak sare sozialetan. Une batean 4.500 milioi euroko balioa izatera iritsi zen arren, ordu gutxiren ostean behea jo zuen kripto-txanponak eta galera asko eragin zizkien bezeroei. 100 salaketa baino... [+]


LGBTIQ+ komunitateak Argentinako kaleak bete ditu Mileiren aurka

Manifestazio jendetsuak egin dituztean larunbatean Argentinako hainbat hiritan. Javier Milei presidenteak "pedofilo" deitu ditu LGBTIQ+ pertsonak Davoseko Munduko Ekonomia Foroan.


2024-09-25 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia 5. eguna
Zinea ala antzerkia?


2024-07-24 | Nerea Menor
Silvina Molina, Argentinako kazetari feminista
“Sareak ehuntzea da garrantzitsuena, laguntza eskaini eta batera lan egitea. Lehentasuna orain bizirautea da”

Genero eskubideen urraketaren inguruan mintzatu gara Silvina Molina kazetariarekin. Télameko (Argentinako albiste agentzia publikoa) Generoen eta Aniztasunen ataleko editorea zen Molina, Javier Mileiren gobernuak martxoan agentzia itxi zuen arte. Kazetaritza, inklusioa... [+]


Materialismo histerikoa
Saldu

Maiatzaren 25ean Aberriaren Eguna izan zen. Argentinan. Bere aberria izugarri maite duen presidentea dute orain han, eta munduan barrena dabil hango berri emanez. Pasa zen Espainiatik ere, “Europa Viva 2024” enkontru satanikora joateko. Barregura ematen zuten haiek,... [+]


2024-05-17 | Gedar
Argentinarren ia %60 daude pobrezia-atalasearen azpitik

Azken hiru hilabeteetan %8 igo da tasa: 3,5 milioi pertsona gehiago daude pobreziaren mugaren azpitik. Mileiren neurriak txalotu ditu Nazioarteko Diru Funtsak, langileen pobretzea handitzen den bitartean.


Eguneraketa berriak daude