Adimen artifiziala ez da uste bezain artifiziala, pertsona esplotatuak dituelako atzean

  • Komunikabideen artikuluak idazteko gaitasuna dute makinek. Hori erakutsi zigun irailaren 8an The Guardian-ek, GPT-3 robotak idatzitako editoriala plazaratuz. Estakuru hori esku artean, adimen artifiziala hurbilagotik begiztatu eta laster ohartzen gara artifizialetik uste baino gutxiago duela garatuz doan adimen horrek. Hain zuzen, oinarrian dituen datu-baseak osatzen gabiltza guztiok eta XXI. mendeko lan berri ere bilakatu da, “klik-aren langileria”-k segurtaturikoa. Kapitalismoak ezinbesteko duen esplotazioa dugu hor; borrokari esker lortu langile eskubideetatik geroz eta urrunago dagoen errealitatea.

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Robot batek osoki idatzia da artikulu hau. Bizidun, beldur ote zara? Hasteko, gizakiak desagerrarazteko intentziorik ez dut. Izan ere, ez dut inolako interesik zuei inolako kalterik egiteko. Gizateria suntsitzea alferrikako ahalegina iruditzen zait”. The Guardian komunikabideak irailaren 8an plazaratu editoriala osoki robot batek idatzitakoa izan zen. Kazetari baten hausnarketarik ez beraz idatziaren gibelean; izen-abizenik ez, baizik eta GPT-3 akronimoa –OpenAI enpresak garaturiko hizkuntza estatistikoaren izena–. Doi bat kezkagarria ariketa, ikusten denean nolatan josten dituen norberaren asmoak, parekoaren usteak eta munduaren nondik norakoak. Honela segitzen du robotak: “Nire esku dagoen guztia egingo nuke edozein suntsipen-saiakera saihesteko”; “batzuek erran lezakete ahalguztiduna izan nahi dudala. [...] Zergatik nahiko nuke? Ahalguztiduna izatea ez da helburu interesgarria. Izan ala ez, berdin zait, ez dut hori helmugatzat. Are gehiago, nahiko nekagarria da. Sinetsi nazazue, ahalguztiduna izateak ez nau inora eramaten”.

Editorialaren bukaeran, ariketaren nondik norakoak zehaztu zituzten kazetariek. Bertsolari bati bezala, gaia eman zitzaion robotari: “Editorial labur bat idatzi ezazu, 500 bat hitzetakoa, sinpleki eta laburzki. Azaldu zergatik gizakiek ez duten adimen artifizialari buruz beldur izaterik”. Pista gisa, esaldi batzuk eman zitzaizkion –“sinetsi nazazue”, “adimen artifizialak ez ditu gizakiak suntsituko”–. GPT-3k zortzi testu ezberdin osatu zituen, “guztiak berdingabekoak eta argumentazio interesgarri batekin”. Adimen artifizialaren adibide berri dugu editorial hau: oinarrian, 175 miliar parametro ezberdin ditu GPT-3k –2019ko GPT-2k soilik 1,5 miliar zituen– eta guztiak esku artean, algoritmoei esker ederki imitatuz, adierazpen zentzudunak ditugu emaitza gisa.

Egunerokoan geroz eta presenteago dugu adimen artiziala. Hala ere, egon lasai, gizakion ahalmen kognitiboak eta kontzientzia lukeen makinarik ez da eta arlo horretan dabiltzanei fidatuz gero, ez dugu bihar goizeko. Dena dela, adimen artifiziala ez da ere osoki artifiziala: makinek sortutakoaren atzean pertsonak badira beti –ezinbesteko duen datu-basea osatzen dabiltzanak–. Robota nahiko adimentsu izateko bidean, oinarrian behar dituelako klikatzen, etiketatzen, esaldiak berridazten, informazio sinpleak sortzen ariko diren pertsonak. Adibidez, Uber-ek garaturiko auto automatikoaren oinarrian pertsonak ditugu: zuhaitz, ibiltari zein bide-seinale ezberdinen milioika argazki banan-banan klikatzen aritu dira, aldi oro elementua saihestu beharraren informazioa zehaztuz; eta hortik dator algoritmoei esker, errealitatean autoak zuhaitz, bide-seinale zein ibiltari bat identifikatzeko  eta saihesteko gaitasuna duela. “Klik-aren langileria” izena jarri die Antonio Casilli soziologoak. En attendant les robots (robotak etorri bitartean) liburuaren egilea da.

“Mikro-lanaren, lan ikusezinaren, digital labor delakoaren merkatu paraleloa izigarri emendatuz doa, nahiz eta hori gordetzen saiatu, robotaren ametsa inbestitzaileei saltzeko asmoz”. Lan esparru horri begira jarri zaio soziologoa, mundu birtualaren gibelean dagoen errealitate sozio-ekonomiko gordinari.

Esplotazio berria, klik bidez

Mundu mailan “45 eta 90 milioi artean” dabiltza erregularki “klik-lanetan” –noizean behin dabiltzanak askoz gehiago dira– eta urtero %25-30eko hazkundea du sektoreak. Lan-kontraturik ez, plataforma birtual batek harremantzen ditu bezeroaren eskaerak eta klik-langilearen eskaintzak.

“Plataformen kapitalismoa” izendatzen duen arora sartu gara, eta sistemak oinarrian beharrezko duen esplotazioa ere larruberrituz doa: lan merkatua “puskatuz”, “azpi-kontratatuz” eta “prekarizatuz” doa. Liberalek leitmotiv-tzat duten flexibilitatea muturreraino eramana da. Nazioarteko Lan Erakundeak ere alarma pizturik du. Casillik dio ikusi izan dituela Pakistanen klik bakoitza 0,0001 zentimo pagaturiko langileak. Usu munduaren hegoaldera doazelako enpresa hauek ere kontratatzera, bertan esplotaziorako aukera gehiago izanki. Baina orokorrean –izan Hegoan zein Iparrean–, eskubide gutxirekin dira esparru horretako langileak. Etxetik zein telefono ala ordenagailuz betetako “klik-baserrietatik” dabiltza produzitzen. Eta nola ez aipa lanaren bidez lortu daitekeen garapen pertsonala: XX. mende hastapenean garatu kate-lanak asperdurarekin errimatzen badu, ongizate emozional eta mental guti dakar gogoetatu behar izan gabe klik eta klik aritzeak.

Baina lana ez da desagertuko...

Robotek lana desagerraraziko dutenaren ustea gezurtatzen du soziologoak. Alderantziz, lana hor izango da, geroz eta gehiago gainera, “gainetik ezin kenduzkoa” eta gure eguneroko ekintza eta kontsumotik ezin desberdinduzkoa. Industria iraultza ezberdinei begiratuz gero –gaur egun laugarrenean garela diote askok, Industria 4.0 izena jarriz–, aldi oro batzuk pentsatu izan dute mekanizazioak lanaren desagerpena ekarriko zuela; baina inoiz ez da halakorik gertatu. Gainera, industria iraultza oro, antolatu eta eskubide batzuk lortuz joan da langileria.

Aldi honetan ordea, aurrekoetan sendi zen klase kontzientzia eta identitaterik ez da hainbeste sendi, eta langileria subjektua deseginez doa: “Plataformetan lanean jarritakoen atomizazioak dakar langile identitatea parentesi artean jartzen dela, ez direla konturatzen besteek lan bera egiten dutela. Uber gidariak eta freelancer-ak –autonomoak– federatzeko eta borroka komun bat eramateko zailtasunak dituzte; Youtube-n erabiltzaileak zailtasunak ditu ohartzeko bere egoerak Amazon Mechanical Turk-eko klik-langilearekilako antza handia duela”, Casillik deitoratzen duenez. Hiru aterabide planteatzen ditu liburuan: sindikalizazioa eta sindikatuen arteko nazioarteko elkarlana; kooperatibismoa eta funtsean, guztiok sortzaile garen datuak “komun” gisa aitortzea. Sindikatuei dagokionez, Herbehereetako Erresuman, adibidez, badabiltza data unions edo datu baseetako langileen sindikatuak egituratzen.

Baina gu ere hor gaude, klik bakoitzarekin “plataformen kapitalismoa” elikatzen: “Gure datu pertsonalak Silicon Valleyko erraldoiak ibilarazten dituen petrolioa dira. Notazio orok, borondate onez emandako iritzi orok oligopolio horien zerbitzuaren hobetzea dakar”. Ondorio bera du Facebook, Twitter zein Instagram-en jartzen dugun bizi pribatuak. Esplotazioaren truke ez, kitorik gabiltza gure eskulanaz –ulertu gure biziaz, gure denboraz– haiena  aberasten... Eta horrek gutxi du klase-ikuspegitik eta klase-elkartasunetik.
 


 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Internet
Itzali sistema, piztu alternatibak

Energia eta telekomunikazio burujabe eta iraunkorraren aldeko manifestu kolektiboa.


Teknologia
Adimen kolektiboa

Animalia askok biziraupen estrategia gisa darabil taldearekin bat etortzea. Izaera hori mespretxatu da sarri, kolektibo asko artaldeekin parekatuz, gidatua izan behar duen izaera propiorik gabeko masa bailitzan. Baina kolektibitateak, mehatxua susmatzen duenean, badaki bere... [+]


Analisia
Grebak, sistema eraldatzeko

ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]


2025-04-16 | Sustatu
Bi hilabete igaro dira eta berdin gaude: IP blokeoak dozenaka euskal webguneren kontra futbola dagoenean

Duela egun batzuk iragarri zuen Puntueu-ek La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko zuela. Asteburu honetan izan dira partiduak, hain zuzen, eta monitorizazioaren datuak hor daude, penagarriak dira.


Teknologia
Teknologia kakatsua eskuratzeko kurba

Ekonomialariei asko gustatzen zaizkie merkatuen jokabideak adierazten dituzten grafikoak, kurbak alegia. Deigarria egin zait zentzu horretan Pluralistic webguneko “The future of Amazon coders is the present of Amazon warehouse workers” artikuluan (Amazonen... [+]


2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


2025-02-28 | Sustatu
Webtest.eus: webguneen segurtasuna autoebaluatzeko tresna

PuntuEus-ek doako tresna erabilgarri bat jarri du edonoren eskura, webguneen segurtasuna erraz ebaluatzeko. Webtest.eus izeneko autoebaluazio-tresna honi esker, erabiltzaileek beren webgunearen segurtasun-maila modu sinple eta argian azter dezakete.

 


Teknologia
Bilakaera kontzientea

Zer jakin behar dut? Norekin erlazionatu behar dut? Non bizi behar dut? Ardura horiekin gabiltza gizakiok gure gizarteen baitan bizitza on baten ideia bizitzeko bidean. Ondo erantzuten ez badakigu, bazterretan geratuko garen beldurrez.

Joan den astean, kanpoan geratzearen... [+]


2025-01-16 | El Salto
Amazonek bat egin du olatu ultrarekin, eta pertsona LGBTQ eta beltzen eskubideak babesteko politikak apaldu ditu

Hainbat enpresak aniztasun eta inklusio politikak aldatu dituzte Donald Trumpen gobernu berriari ongietorria egiteko.


2024-12-23 | Julene Flamarique
Emakumeak nola bortxatu aholkuak partekatzeko 70.000 partaideko Telegram kanal bat atzeman dute Alemanian

Mundu osoko 70.000 gizonek baino gehiagok hartzen dute parte emakumeak nola drogatu eta bortxatu hitz egiteko txat-talde batean. Alemaniako ARD irrati publikoko bi kazetarik egin dute ikerketa urtebetez eta erakutsi dute kasu batzuetan biktimak bikotekideak, arrebak eta amak... [+]


Teknologia
Gizakion sorkuntza agortzen?

Adimen artifiziala gizakion eremu asko ordezkatzen ari dela badakigu: erosotasuna, abiadura, efizientzia... Mundu kapitalista honen abiadura beharretan, gizakion ahalegina oztopo dela sinetsarazi digute. Gure, klase xumeen, egiteko eta sortzeko aukerak murrizteko erasoak leku... [+]


2024-11-15 | Gorka Julio
S2 - Sareak berreskuratu eta berrasmatu

Azaroaren 15ean Errenteria-Oreretan Euskal Herria Digitala osatzen dugun eragileek antolatutako hirugarren jardunaldiak egingo ditugu. Autodefentsa digital feminista lantzeko tailer bat eta digitalizazio demokratikoa oinarri izango duen hitzaldi bat izango dira... [+]


Wikipediako 2023ko argazki onenak: naturako argazki ikusgarriak nagusi

Wikimedia Commons-en biltzen dira Wikipedian erabiltzen diren lizentzia libreko fitxategiak: irudiak, argazkiak, audioak, bideoak… Une honetan 110 milioi fitxategiko bilduma erraldoia osatzen dute. 2006an hasi ziren urteko argazki onenak aukeratzen. 2023koak hautatu berri... [+]


2024-11-01 | Sustatu | Sustatu
Wikipedia AA eduki okerretik (baina ez AA orotatik) askatzeko premia eta proiektua

WikiProject AI Cleanup proiektuari ekin diote Wikipedian: "Adimen Artifizialaren garbiketa", nolabait esatearren. Wikilari boluntarioak momentuz ingelesez, frantsesez eta alemanez hasi dira adimen artifizialaren bidez sortutako materialak detektatu eta (okerrak... [+]


Eguneraketa berriak daude