Manipulazio isilak

Pettiren azken diskoa da 'Manipulazio estrategiak' (Zart, 2020). Argazkia: Oier Arantzabal.
Pettiren azken diskoa da 'Manipulazio estrategiak' (Zart, 2020). Argazkia: Oier Arantzabal.

Lan bikaina egin du Pettik, orain arte egin duen diskorik biribilena, osoena, berak ere hala onartu du. Bai musikaren aldetik, doinuak, musika tresnen erabilera, moldaketak eta ekoizpena, bai hitzen eta mezuen aldetik.

Doinua, poesia eta pentsamendua batzen ditu diskoak. Berez, Pettiren eta Harkaitz Cano idazlearen arteko proiektua da, Harkaitz Canok sortu baititu abestien hitzak, Noam Chomsky hizkuntzalari, filosofo, politologo eta ekintzaile estatubatuarraren Manipulazio mediatikoaren 10 estrategiak lanean oinarrituta. Komunikabideek gizartea manipulatzeko erabiltzen dituzten estrategiak identifikatu zituen Noam Chomskyk, eta gogoeta horietan oinarrituta osatu dituzte abestiak Pettik eta Harkaitz Canok. Horrela, estrategia bakoitzari dagokion abesti bana sortu dute. Nahi gabe izan bada ere, bizi garen alarma eta larrialdi egoerarekin eta jasan dugun itxialdiarekin batera argitaratu da lana, kasualitatea, baina garaiarekin bat dator erabat.

Petti musikari aparta da, bere nortasuna eta indarra nabarmenak dira, baina disko honetako abestietan aurreko diskoetakoetan baino leunago aritu da, finago, bai ahotsarekin bai gitarrarekin. Kantak oro har lasaiak dira, besteak beste, rock, folk, blues eta bossa nova kutsuak dituztenak, akustikoak gehienak, melodia ederrez eta xehetasunez ederki jantziak.

Horretarako, musikari bikain ugarirekin aritu da grabazio saioetan: Joseba Irazoki (gitarra), Igor Telletxea (bateria), Iñigo Telletxea (baxua), Toño Muro (gitarra), Maite Larburu (ahotsa), Gorka Benitez (saxoa), Raul Gartzia (zerra musikala), Angel Unzu (gitarra eta hari konponketak), Et Incarnatus hari laukotea, Juantxo Zeberio (pianoa, teklatuak eta hari konponketak), Migel Zeberio (orkestra zuzendaria), eta Iñigo Irazoki eta Karlos Osinaga soinu teknikariak.

Ibilbide handia egiten ari da Petti. Jadanik hamahiru disko kaleratu ditu, Anari, Txuma Murugarren eta Rafa Rueda, Barrence Whitfield edota Xabi Señor Norekin batera egindako lanak eta jendaurreko emanaldietan grabatutakoak kontuan izanik, eta oraingoz Manipulazio estrategiak da bere gailurra. Diskoa Zart kolektiboaren webgunearen bidez eska daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petti
Ahotsaren indarraz, lurra dardarka

Kantu eta Hitza zikloa antolatzen du urtero Iruñeko Udalak. Aurten, kontzertuak Alde Zaharreko O plaza eder eta (gaurkoan) eguzkitsuan dira. Nafarroa Garaiak egun duen ahots ahaltsuenetako baten txanda izan da honakoan: Petti. Kontzertuaren eremura hurbildu ahala ikusi... [+]


2021-01-04 | Iker Barandiaran
Kultura elikatu eta defendatu

Kultura ezinbestez defendatu eta elikatu behar dugu altxorra eta bizipoza delako. Eta aurten ere, oztopoak oztopo, Mutrikuko Rock Kolektiboak antolatu du AbenduRock jaialdia: dokumentalak eta kontzertuak gaztetxean eta kiroldegian. Horiek guztiak profesionaltasun eta mimo handiz... [+]


Pettik zuzeneko diskoa grabatuko du urriaren 20an Tolosako Bonberenean

Berako bakarlariak Tolosan emango duen kontzertu bakarrean erregistratuko du bakarkako zazpigarren diskoa izango dena.


Beran badakite

Beran badakite Borrokanekin zer daukaten, agian gainontzeko guztiak ez gara enteratu oraindik. Laster iristekoa da Bidasoaldekoen disko berria. Kanta bat sarean entzun daiteke jada.


2013-05-02 | Ima Ubeda
Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzean

Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzean, giro horretan egingo dute topo maiatzaren 4an Usurbilgo Sutegi liburutegiko auditorioan Joxan Goikoetxeak, Pettik eta Harkaitz Canok. Azken honek xehekatu digu ikuskizuna.


Eguneraketa berriak daude