‘Sortuko dira besteak’ kantaldia Mungian

  • Larunbat honetan egingo da Sortuko dira besteak kantaldi zikloaren aurreneko emanaldia Mungiako (Bizkaia) Olalde aretoan, 20:00etan. Alex Sardui (Gatibu), Anje Duhalde, Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta eta Petti arituko dira kantuan, hainbat musikarirekin batera. Euskal Herri osoan egingo dira Sortuko dira besteak kantaldiak. Datorren kontzertua Irungo (Gipuzkoa) Amaia antzokian izango da hilaren 28an


2012ko urtarrilaren 13an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12
Kantaldiaren kartela.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Pier Paul Berzaitz, Arantxa Irazusta, Alex Sardui, Petti, Jabier Muguruza, Mikel Urdangarin, Eñaut Elorrieta eta Beñat Serna musikariek parte hartuko dute kontzertu biraren bigarren emanaldian.

Mungiako kontzertua Udalak eta Serrano produkzioak enpresak antolatu dute, ARGIAren, Antza enpresaren eta A&M kultur promotoraren laguntzarekin.


Eguneraketa berriak daude