Pettik zuzeneko diskoa grabatuko du urriaren 20an Tolosako Bonberenean

  • Berako bakarlariak Tolosan emango duen kontzertu bakarrean erregistratuko du bakarkako zazpigarren diskoa izango dena.


2018ko urriaren 03an - 16:39
Hamar urteren ondoren, zuzeneko diskoa grabatuko du berriz ere Pettik (argazkia: J. A. Areta Goñi, "Juxe").

Duela hamar urte Bonberenean bertan grabatu zuen Pettik orain arte argitaratu duen zuzeneko bakarra. Egoera berezia zen, hil berria zitzaion aitari eskainitako kontzertua izan baitzen Awañak (Bonberenea Ekintzak) albumean jaso zuena. Soinu soila, Pettiren ahotsa, gitarra eta Rafa Acevesen pianoa besterik ez diskoko hamazazpi kantetan.

Ordutik hona Pettiren errepertorioa hazi egin da, ez ditu alferrik argitaratu bakarkako beste bi disko (Hotzikarak, Elkar 2016; eta Astirtitan, Bonberenea Ekintzak, 2014) eta konpartitutako beste bi, Señor No taldeko Xabirekin 2011n publikatu zuen Xabi ta Petti (Gaztelupeko Hotsak) eta The Savages taldeko Barrence Whitfieldekin ondutakoa (Petti eta Barrence Whitfield, Bloody Hotsak, 2009), beste hainbat disko kolektibotan parte hartzeaz gain.

Hamarkada honetako Pettiren soinua, gaur egungo Pettirena, bi aste barru jasoko dute. Urriaren 20ko kontzerturako sarrerak egun berean erosi ahalko dira Bonberenean bertan, 19:00etatik aurrera. Kontzertua 22:30ean hasiko da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Petti
Ahotsaren indarraz, lurra dardarka

Kantu eta Hitza zikloa antolatzen du urtero Iruñeko Udalak. Aurten, kontzertuak Alde Zaharreko O plaza eder eta (gaurkoan) eguzkitsuan dira. Nafarroa Garaiak egun duen ahots ahaltsuenetako baten txanda izan da honakoan: Petti. Kontzertuaren eremura hurbildu ahala ikusi... [+]


2021-01-04 | Iker Barandiaran
Kultura elikatu eta defendatu

Kultura ezinbestez defendatu eta elikatu behar dugu altxorra eta bizipoza delako. Eta aurten ere, oztopoak oztopo, Mutrikuko Rock Kolektiboak antolatu du AbenduRock jaialdia: dokumentalak eta kontzertuak gaztetxean eta kiroldegian. Horiek guztiak profesionaltasun eta mimo handiz... [+]


Manipulazio isilak

Lan bikaina egin du Pettik, orain arte egin duen diskorik biribilena, osoena, berak ere hala onartu du. Bai musikaren aldetik, doinuak, musika tresnen erabilera, moldaketak eta ekoizpena, bai hitzen eta mezuen aldetik.

Doinua, poesia eta pentsamendua batzen ditu diskoak... [+]


Beran badakite

Beran badakite Borrokanekin zer daukaten, agian gainontzeko guztiak ez gara enteratu oraindik. Laster iristekoa da Bidasoaldekoen disko berria. Kanta bat sarean entzun daiteke jada.


2013-05-02 | Ima Ubeda
Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzean

Gau-beranduan eta ilunpeen bihotzean, giro horretan egingo dute topo maiatzaren 4an Usurbilgo Sutegi liburutegiko auditorioan Joxan Goikoetxeak, Pettik eta Harkaitz Canok. Azken honek xehekatu digu ikuskizuna.


Eguneraketa berriak daude