Independentzia oso gauza ona da. Egoera, eta baldintza guztietan. Beti. Ez dut uste horretaz zalantza egin daitekeenik, baina norbaitek hala egin nahi balu, aski luke independentziari kontrajartzen zaion dependentzia hitzaren esanahiari une batez erreparatzea, horretaz ohartzeko. Denok dugu burujabetza nahiago, ezta? Bada, horixe. Independentzia nahi izateak beti duela dependentzia egoera bat salatzen, eta hori horrela izate hutsagatik, zentzugabea dela independentziaren balizko onura edo kalteari buruz eztabaida planteatzea ere.
Bai, balio preziatua da independentziarena, horrek baino ez baitigu ahalbidetzen libre bizitzea, edo gauza bera dena, geure buruaren gidaritza geuk ez beste inork edukitzea. Baieztapenak, noski, berdin balio du pertsonentzat nola herrientzat. Nazioa, azken finean, pertsonaren dimentsio kolektiboa baino ez delako, gure berezko talde-izaeragatik, gizakiok naturalki hartzen dugun konfigurazio soziala. Maila indibidualean nola nazionalean, askatasuna da bizitza duinaren lehen baldintza, eta horrexegatik hain zuzen, beren lurraldean libre bizi ahal izatea da herri guztiek beren politikari ezartzen dioten lehen zeregina. Independentzia nazionala defendatzea, libre diren herrientzat. Eta berreskuratzea, galdu dutenen kasuan.
"Independentziaren kontra daudela diotenen atzean, guri ziria sartzeko duten interesa baino ez dago. Jo dezatela bestela beren nazio jadanik independenteengana, zoritxar guztiei buruzko beren argudioekin"
Independentziaren inguruan ez dago benetako debaterik, tranpa duen eztabaida interesatua baizik. Izan ere, erabat absurdoa da norbaiti bere nazioaren independentziaren alde edo kontra dagoen galdetzea. Eta bere nazioa ez denaren inguruan iritzirik edukitzea ere ez dagokionez, kito: hor bukatua da gaiari buruzko balizko eztabaida oro. Independentziaren kontra daudela diotenen atzean, guri ziria sartzeko duten interesa baino ez dago. Jo dezatela bestela beren nazio jadanik independenteengana, independentziak omen dakartzan zoritxar guztiei buruzko beren argudioekin, independentziari uko egin behar diotela konbentzitzera, edo exijitzera. Egia baldin bada independentzia hain gauza txarra iruditzen zaiela, hala egin beharko lukete, ezta? Zergatik ez, orduan?
Gezurra delako. Mugen zentzugabekeriaz konbentzitu nahi gaituzten horiexek berak dira. Gure nazionalitateari uko egin diezaiogun, munduko hiritartasunarena bezalako kea saltzen dutenak. Estatu propioa edukitzeak dakartzan onurei buruz zalantza egin dezagun saiatzen direnak. Edo nazioarteko politikaren oinarria arazo nazionala dela ongi badakiten arren, euskaldunok politika nazionala egitea beste balore batzuekin kontraesanean dagoela sinets dezagun hain tematuta daudenak. Konplexua izan dezagun atzerakoiak izateagatik, edo burgesak, edo identitarioak, edo hizkuntza-inposatzaileak, edo auskalo zer beste klasetako bekatariak.
Betiko nazionalistak dira. Beren boterearen monopolioa besteon askatasunaren ukamenean oinarritzen segitzen dutenak. Mendean harturik dauzkaten herriontzat, asimilazioa eta likidazioa beste helbururik ez dutenak. Gure independentziarako bidea ezkutatzen saiatzen direnak. Mozorroarekin ala gabe, aspalditik hain ezagunak zaizkigun inperialistak.
Horregatik, harritzeko edo asaldatzeko arrazoi ere ez lukete honezkero gurean izan behar. Niri, orain, herriaren ustezko klase politikoak jendilaje horrekiko duen konplizitatea zait benetan harritzekoa. Beraien ideologiarekiko erakusten duen enpatia eta iragazkortasuna, edota gure etorkizuna horien eskutik baino ez planteatzearen akatsa behin eta berriz errepikatzeko duen tema. Kezkagarria, baina batez ere, salatzekoa.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Setioa hausteko Palestinara janaria zeramaten aktibista batzuk atxilotuta jarraitzen duten bitartean, honako gogoeta hau:
Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, Hitlerrek beste herrialde batzuetako lurrak konkistatu bazituen ere, Mendebaldeko potentziek ez zuten ezer egiten... [+]
Gaur bi urte bete dira estatu sionistak Palestinako herriaren aurka martxan zuen genozidioa bizkortzen hasi zenetik. Bi urte, non haurrak, eskolak, ospitaleak eta ametsak bonben jomugan egon diren, munduaren isiltasunak krimen horiek estali dituen bitartean.
100 urte pasatxo... [+]
Gazako genozidioak presioa areagotu du entitate sionistaren kontra arlo askotan, eta sionisten konplizeetara ere heldu da. Shapir enpresa israeldarraren eskutik CAF Jerusalemgo tranbiaren proiektuan sartzea salatu du hasieratik BDZ mugimenduak. Sei urte pasatu dira jada. Gazako... [+]
Asilo-leku sakratua Erdi Aroko lege bat zen, zeinaren bitartez justizia atzetik zituztenek elizaren eta monasterioen babesari hel ziezaieketen. Akaso, bi mila urtetan ongia egin zuten apurra. Eta, jakina, ahal bezain azkar, lege hura desegitera jo zuten, desagertu zen arte. A ze... [+]
Bilboko Udalak iragarri du Lancor-Elgorriaga eta Consonni pabiloiak berehala eraitsiko dituela, eta segidan, Udalbatzan aurkeztu du lan horiek bizkortzeko proposamena, kontuan hartu gabe 80 pertsona inguru bizi direla bertan baldintza negargarrietan: euren ondasun urriak... [+]
Gero eta ahots gehiagok –ez eskuinetik bakarrik– “migrazioaren arazoari” ausarki helduko diotela aldarrikatzen dute. Narrazioa nahi baino ezagunagoa da: lanpostuen, zerbitzu publikoen eta baita etxebizitzaren gaineko lehian ere, baliabideak omen direlako,... [+]
Gaua egiten denean, eraikin asko ipurtargi bilakatzen dira hormigoizko basoan. Egunez ezkutuan gorde duten barnealdea eszena pusketetan voyeaur begibistara agertzen dira, argiztapen artifizialaren magia bitarteko. Gaueko auto zein oinezko paseoetan lurraldea eta eraikinak... [+]
1. Bernedo terrorismorik gabeko eremu bat izango da, erradikalik gabea, eta ez da mehatxu bat izango bizilagunentzat.
2. Bi aldeak proposamenarekin ados badaude, gerra berehala bukatuko da. Patriarkatuaren indarrek adostutako lerrora egingo dute atzera, bahitutako dutxak... [+]
Kosta egiten da hitz autorizatuak eraikitzea gaur den egunean, nahiz eta hitz horiek zerbaiti buruzko ezagutza sakona duten pertsona batzuenak izan. Maria Teresa Andruetto idazle argentinarrari entzuna nion ohartarazpena: jakintzarekiko eta lan iraunkorrarekiko... [+]
Txikitan, Txiki eta Che Guevara nahasten nituen. Umetako lainoarte baten moduan gogoratzen dut, baina gerora ulertu dut: Txikik Che miresten zuen. Horregatik, haren aurpegi mitikodun kamisetarekin agertzen da bere argazki gogoangarrian, eta Askatasun haizea poema euskarara... [+]
Onartzen dut sare sozialek nahi baino denbora luzeagoa kentzen didatela hainbatetan, eta guztiak ezabatzeko ideia buruan ibiltzen dudala maiz. Debate antzuak gogaikarriak eta bortitzak iruditzen zaizkit batzuetan, eta geroz eta zabalagoa den eskuin muturreko ideien presentzia... [+]
Heziketan egin beharreko aldaketak etengabe dira hizpide, gizarte-eraldaketari begira heziketak duen garrantziaz jakitun, horra begira jarri beharra duelako modu batean ala bestean bizitza-eredua aldatu nahi duen edozeinek. Eginkizun horretara jarritakoan, baina, curriculumaz... [+]
Hasiera batean, memea ez nuen behar bezala ulertu, hitz hori entzuterakoan gustu txarreko irudiak zetozkidan burura, ustez grazia egin behar lidaketenak. Memeka zebilen mundu guztia nire inguruan, mugikor bidez irudi horiek igorriz, nire ustetan hutsalkeriak zabaltzeko besterik... [+]
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]