Lantoki eta elkarteetan euskara sustatzea, Euskaraldiaren erronketako bat

  • Euskaraldiaren bigarren edizioa azaroaren 20tik abenduaren 4ra egingo da. Lehen edizioan bezala, Belarriprest eta Ahobizi figurak izango dira protagonista, baina datorren urtean ahalegin berezia egingo da lantokietan euskaraz aritzeko guneak sortzeko.

Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari Kike Amonarriz, aurkezpen ekitaldian / Euskaraldia

2019ko azaroaren 21an - 09:58

Gehiago, gehiagorekin, gehiagotan lelopean egingo da bigarren edizioa, eta denetariko entitateen parte-hartze handiagoa bultzatzea izango da erronketako bat. "Ariguneak" sortuko dira horretarako, euskaraz aritzeko babesguneak, taldean jarduteko aukera eskainiko dutenak. Alegia, lehen edizioak banakako harremanak bazituen ardatz, bigarrenak taldekako ariketak ere jasoko ditu, euskararen erabilera sustatu aldera lantokietan, administrazio publikoan, kultur edota kirol taldeetan... Dena den, Ahobizi eta Belarriprest figurak izango dira oraingoan ere protagonista. Hala, iaz bezala, Euskaraldian parte hartuko duten herritarrek txapa bana eramango dute paparrean.

Asteazkenean Donostiako San Telmo museoan egindako aurkezpen ekitaldian hainbat erakundetako ordezkariek parte hartu dute. Bertan ziren, besteak beste, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari Kike Amonarriz, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburu Bingen Zupiria, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetarako kontseilari Ana Ollo, eta Euskararen Erakunde Publikoko presidente eta Euskal Hirigune Elkargoko Hizkuntza Politika lehendakariorde Beñat Arrabit.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaraldia
2025eko maiatzaren 15etik 25era izango da hurrengo Euskaraldia

Antolatzaileen ustez hizkuntza ohituretan eraginkorra da Euskaraldia eta horregatik laugarren edizioa ere antolatzen ari dira. Hori bai, aurrekoak udazkenean egin dira eta hurrengoa udaberrian izango da.


2022-12-18 | Bea Salaberri
Euskalwashing

Euskaraldia bukatzear da lerro hauek idazten ditudan orduan, oraindik bukaera argazkiak eskas dira. Ez da dudarik ederrak izanen direla, besta handi batean hartutakoen antzekoak.

Bizkitartean, artoski irakurri ditut, hemen edo beste zenbait agerkaritan, ni baino adituagoak... [+]


Kike Amonarriz. Euskaltzaleen Topagunearen lehendakaria
“Ahalduntzea ez dadila Euskaraldiarekin amaitu”

Hitzaldiak, prentsaurrekoak, elkarrizketak eta bilerak kontuan hartuta, egunean hiruzpalau hitzorduri erantzuten die egunotan Euskal Herriaren geografia luze-zabalean Kike Amonarrizek (Tolosa, 1961). Umoregilearen aldartearekin, komunikatzailearen argitasunaz, soziolinguistaren... [+]


Eguneraketa berriak daude