Artikulu hau idazten dudan bitartean, Durangon Euskal Herriko Jardunaldi Feministak ari dira. Aurrekoak orain dela hamaika urte ospatu ziren Portugaleten. Nire lehenengo topaketak izan ziren, 23 urte nituelarik. Gogoan dut han sentitutako zirrara, milaka emakumeen artean hitzaldiak entzuten, tailerretan parte hartzen, manifan desfilatzen eta Kukutza gaztetxeko festan parranda egiten.
Medeak taldearen drag king tailerra da gehien gogoratzen dudan jarduera, queer teoria eta praktikekin flipatuta nenbilen eta. Iskanbila itzela sortu zuen maskulinitatea parodiatzearen eta aldi berean gozatzearen aldeko euren apustuak. Identitateak, gorputza, sexualitatea… Horrelako gaiek erakartzen ninduten garai hartan.
Hamaika urte ondoren, beste gaitan jarri dut arreta, esaterako, zaintza duinen defentsan. Hamaika urte ondoren, ezin izan naiz Durangora joan, alaba jaio berria zaintzen ari naizelako.
Erditu baino lehen, haurtxoarekin agertzearen fantasia inozoa nuen. Puerperioari buruz ezer gutxi nekien. Ez nuen anemia aurreikusten, ezta puntuen eta zoru pelbiko matxuratuaren ondoeza ere. Ez nuen kontuan hartu berrogei egunez pisurik ez hartzearen gomendioa, ezta nire alabaren beharrak lehenetsiko nituela eta milaka feministen artean egotea ez dela bi asteko haurrarentzat planik egokiena ere.
(Nire sabel gainean lo zaudela idazten dut. Titia hartu eta lokartu berri zara. Ez zaitut sehaskan etzan nahi, esnatzen bazara ezin izango dudalako artikulu hau bukatu. Baina batez ere ez dudalako zure epeltasun goxoa galdu nahi).
Aste honetan ezagun batek haurdun dagoela esan dit, baita nire haurdunaldiaren berri izateak amatasun desioak eragiten ziola esan ere, barne gatazka baretu ziola nolabait. Alegia, ama izateko ere erreferente feministak behar zituela.
Oraindik ere gure baitan errotuta dago amatasuna patriarkatuak inposatzen duen proiektu alienagarria delakoaren diskurtsoa. Emakumeen* autonomia mugatzen duela eta sakrifizio ugari egitera daramala.
Egia da, autonomia galdu dut. Orain ez naiz ni neu, gu geu baizik.
Egia da, ez naiz Durangora joan, hara hor lehenengo sakrifizioa.
“Bizitza eta zaintzak erdigunean jarri…”. Mugimendu feministaren barruan lelo horrek indarra hartu du. Baina gure buruari gogoratu behar diogu bizitza ematea baliotsua dela. Mahai-inguruak entzuten egon ordez pardelak aldatzen egotea ez dela traizioa. Bularra ematea nire lanbide berria dela gustura onartzen dudanean, lan produktiboa eta erreproduktiboaren arteko hierarkia patriarkala apurtzen ari naizela.
Durangon bildu diren milaka emakumeen* artean zenbat ama egongo dira? Ehuneko 10, askoz jota? Militantzia –asanbladen ordutegiak, ondorengo poteak, asteburuetako topaketak– ez da haur txikiak haztearekin oso bateragarria.
Itzuliko naiz asanbladetara, ala agian ez. Agian, guraso elkarteak izango dira nire militantzia esparru berriak, eta parkea, eta pediatraren kontsulta. Agian, indarkeria obstetrikoaren kontrako militantzian murgilduko naiz, nik gozatutako erditze errespetatua salbuespen izan ez dadin. Eta hori ere aktibismo feminista da.
Batek daki.
Egia esateko, jardunaldietatik oso urruti sentitzen naiz, beste galaxia batean flotatzen –"lurtar bat gehiago estralurtarren planetan", idatzi du Ana Mendiak puerperioari buruz, 2662. zenbakian–.
Egia esateko, orain ez nuke Durangon egon nahi. Gustora gaude hemen, gure egongelako sofan, epel-epel. Esnatzen ari zara… Eta titia hartzen. Ene besoetan. Gure planetan.
Astelehenean jakinaraziko dituzte ordutegiak, eta hilaren 14an, igandean, jarriko dituzte salgai lehen egunetako sarrerak. 254 film egongo dira ikusgai, 56 herrialdetakoak.
Emmanuel Macron Frantziako lehendakariak adierazi du 26 herrialde prest direla gerra amaitu ondoren Ukrainan indar militarra zabaltzeko, “lurrez, airez edo itsasoz” parte hartuz. Vladimir Putin buruzagi errusiarrak erantzun die ez duela horrelakorik onartuko, ez... [+]
Caddo hizkuntza gorde eta biziberritzeko ahaleginean ari den ekintzailea da Alaina Tahlate. AEBetako jatorrizko caddo herriko hizkuntza hori jario oneko hiztun bakarrarekin gelditua zen: Edmond Johnson, 95 urteko hiztunarekin. Tahlate gazteak aitortu zion estutasunez bizi zuela... [+]
Izpegiko besten hirugarren edizioa ospatuko dute, Basaizea Baigorriko kultur elkarteak, Baztango Gazte Asanbladak eta Baigorriko zein Erratzuko gazteek elkarlanean prestaturik. Hitzaldiak, bazkaria, ibilaldia, kontzertuak... izanen dute zeregina.
Osasuna futbol taldeak bat egin du Nafarroako Abiadura Handiaren aldeko plataformarekin, azken honek ostegun honetan jakinarazi duenez. UGT sindikatuak eta Eraikuntzaren Industrializatzearen Aldeko Nafarroako Klusterrak ere bai.
Palestinarekin Elkartasunak manifestazio nazionala antolatu du urriaren 4rako. Ostiral honetan Euskal Herriko 130 udaletxeren aurrean protestatzera deitu du Gernika-Palestina ekimenak.
Osakidetzak Itzulbide aurkeztu berri du. Itzultzaile neuronal bat da EAEko osasuneko profesionalentzat, euskaraz egiten diren kontsulta medikoetako informazioa gaztelaniara itzultzen duena. Euskara lan-hizkuntza eraginkorra izateko baliabide gehiago eskainiko dizkie... [+]
Hiru urte bete dituzten 1.404 ikasle berri matrikulatu dituzte D edo B ereduetan, Nafarroan. Adin guztiak kontuan hartuz, 27.334 ikaslek ikasiko dute euskaraz. Matrikulen 67,8% ikastetxe publikoen sarean izan da.
Ikasleek pantailekin duten harremana aztertu eta "Heziketa digitala LH eta DBH" izeneko txostenean jaso dituzte ondorioak Macsonrisas-eko kideek.
Asteleheneko bileran helarazi zioten asmo hori enpresa batzordeari, eta irailaren 9rako deitu dute hurrengo bilera. Fabrikak 151 behargin ditu gaur egun, baina ez dute zehaztu zenbat kaleratuko lituzketen.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
"Bailara eraldatzeko ezinbesteko tresnatzat" hartzen dute Gaztetxea, eta elkartasuna adierazi diete "borrokan dauden beste Gaztetxe guztiei".
Hondarribiko udal gobernuaren “ausardia faltaz”, kontsentsua bilatzearen tranpaz eta “gatazkaren espiritua berpiztu” nahi duen alarde tradizionalaren aldeko elkarteaz mintzatu zaigu Uxoa Anduaga, Jaizkibel konpainia berdinzaleko kidea. “Ez dira... [+]
Donostiako epaitegi batek aurretik emandako epaia berretsi du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. ELAk eta LABek mobilizazioa antolatu dute ostiralerako, eta Euskalgintzaren Kontseiluak bat egin du.