Itsas Mendi

  • Pasa berri den –snif– udako une gorenetako bat, gorena ez bada: Isabelle Huppert Urruñan egon da. Berriz esango dut, notiziak despistatu xamar harrapatu bagaitu: Isabelle Huppert, Europako aktore nagusienetako bat, nagusiena ez bada, Urruña herriko Itsas Mendi zinema aretoan egon da.

Bai, badakit, orain errabia ematen dizue aurretik jakin ez izana, bertan egon ez izana; baina horretarako gaude zutabegileok, eguna izorratzeko. Huppert Urruñan, beraz: azken filmetako bat, azkena ez bada –Frankie, beste munduko ezer ez–, aurrez estreinatuko zutela jakin eta hantxe agertuko zela iragarri zuen. Ondorioa: aretoa lepo beteta, eta sekulako oparia bertaratu ginenontzat.

Pasa berri den –snif– udako une horrek gogorarazi dit beste une goren bat, duela urte gutxi batzuk hemendik kilometro gutxi batzuetara gertatutakoa. Galiziako Compostelan, Numax –besteren artean– zinema aretoak ateak ireki zituen (inoiz handik bazabiltzate, ez galdu), eta Nubes pasaxeiras filmaren zuzendaria, Aki Kaurismaki –Europako zinema zuzendari handienetako bat, handiena ez bada– emanaldian agertu zen. Errabia eman zidan, noski, bertan egon ez izana. Eta inbidia, ez inolaz ere sanoa.

Baina inbidiaz baino, beste gauza batzuez hitz egin nahiko luke zutabe honek, adibidez egiten ditugun aukeraketez. Handiaren aldean, txikia maite dugu –pentsatzen dut zuk ere, irakurle maite, bestela ez zinateke aldizkari hau irakurtzen ariko–. Zinemaldien aldean, herriko zinema aretoak. Zaldunborden aldean, etxeondoko kiosko, auzoko okindegi, gertuko komertzioak. Bai, badakit, esango didazue batak ez duela bestea kentzen, biak ere egin daitezkeela, hau da urtean zehar zinema areto txiki bateko ikusle ohikoa izan eta zinemaldian filmak edan ase arte. Baina egiten dugu? Ziur egiten dugun gauza baita negar-lanturutan ito, txiki horiek desagertzean.


ASTEKARIA
2019ko irailaren 22a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Ei politikariak, “pope” akademikoek esaten badizuete, aktibatuko al zarete behingoz?

Behetik gorako komunikazioetan ez da erraza mezuen garrantzia transmititzea eta makinaria politikoa aktibatzea. Askotan, gure mezuak "belarri batetik sartu eta bestetik atera" egiten direla sentitzen dugu. Beraz, gaurkoan, nazioarteko ikertzaile ospetsu batzuek... [+]


Mundu mailako lapurra

Azeria kanido bat da, otso eta txakurren familiako haragijalea. Animalia zuhur, maltzur eta argiaren fama dauka, eta ez alferrik! Ez da indartsuena izango, baina beti moldatzen da han eta hemen, mokaduren bat lortzeko.


Eguneraketa berriak daude