Barraskiloen eta bareen ilargia


2019ko uztailaren 07an
Zergatik irten ziren hainbeste barraskilo eta bare 
ekainaren 23 gauean?
Zergatik irten ziren hainbeste barraskilo eta bare ekainaren 23 gauean?

Bart ilunabarrean bare eta barraskilo ehizera atera nintzen, aspaldiko partez. Egun argi ederraren ondoren zerua oskarbi zen, eta itxura guztien arabera ihintza polita zetorren. Hezetasun horren itxaropenarekin, gure parea, barraskiloa eta barea, paseatzera aterako zelako susmoa hartu nion.

Hartu banion, hartu nion. Ilunbista ordurako azaldu ziren, batean eta bestean. Nabarmena zen non ezkutatuta igaro zuten egun argiaren beroaldia. Gehienak harri pila eta egurketetatik agertzen ziren; egur artetik batez ere. Etxe inguruan adar sorta, ohol-meta eta zur-meta batzuk baditut eta, inondik ere, haien azpia hartua dute gordeleku. Berrehun artekoak zenbatu nituen, hortik atzera zenbatzeari ere utzi eta erabat parearen hiltzera eman nintzen. Beste horrenbeste baino gehiago, dezentez gehiago akabatuko nituen. Ezin sinetsirik aritu nintzen, batez ere bigarren orduan; ustez lehen denak garbitutako tokian bizi asko mugitzen ziren berriak zirelako. Bukatzen ez zen barraskilo eta bare festa zen, desdetxa!

Udako solstizioa igaro berria zen, 2019ko ekainaren 23a. Landare asko udaberrian, eguna luza eta luza ari denean, hazi eta hazi egiten dira. Udan, egunak laburtzen hasten direnean, loreak ireki eta fruituak ontzera igarotzen diren unea da hori. Sasoi berri bat abiatzen da, egun laburrenetan, ilunenetan eta hotzenetan pentsatuz aurrea hartu eta ugaldu egin nahi dira, hazia ondo heldu eta barreiatuta utzi nahi dute.

Bare eta barraskilo mugimendu hori ulertze aldera egun horretako egoerari begiratu diot. Ekainaren 23 horretan ilgoran ginen, hau da ilargiaren orbita gorantz ari zen. Era berean ilargiaren apogeoa izan zen 07:00etan, hori da guregandik urrutien dagoen momentua. Gure satelitea egun osoa eta hurrengo egunaren eguerdira arte Aquarius konstelazioaren parean izan zen. Arratsaldeko 19:00etan Artizarra eta Jupiter oposizioan izan ziren. Landareetan lorea sustatzen dutela esan ohi den egun horietakoa zen. Eta guretzako, udaberriari agur eta udari ondo etorri esateko sua pizten dugun ilunabarra zen.

Lore eguna izateak atentzioa ematen dit, izan ere bare eta barraskiloak ihintzaren bustian loratzera ote zihoazen? Batzuk bikoteka lotuta harrapatu nituen; apika hori zuten urteko ugaltze gau garrantzitsuena izendatua. Gure etxeko katuen mugarrien sailean behintzat sarraski ederrean amaitu zen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bestelakoak
2020-06-25 | Garazi Zabaleta
Euskal Herriko baserrietan ekoitzitako lupulu ekologikoa

Lagunarteko hizketaldi batean dauka jatorria Euskal Lupuloa proiektuak: duela zazpi bat urte garagardoa egiten zuen lagun batek bertako garagardoa benetan bertakoa izatea ezinezko zela esan zion, Euskal Herrian lupulurik ekoizten ez zelako. “Ni baserritarra naiz eta... [+]


2018-03-04 | Jakoba Errekondo
Hizkuntza lurretik

Nekazaritza ekologikotik harago doazen beste bide batzuk ere badira. Ekologikoak, gure gaurko egun hauetan, araudi jakin bat betetzen dutela besterik ez du esan nahi. Ohiko nekazaritza industriala edo kapitalistarekin alderatuta ikaragarrizko aurrerapausoa da, ez ordea helmuga,... [+]


2018-01-21 | Iñaki Sanz-Azkue
Antonino Pagolaren errezeta sekretua
Sagardoa eta garagardotarako lupulua nahasten direnean...

Garagardoa egiteko erabiltzen den lupulua eta sagardoa nahastean ateratzen den edaria berezia da. Zaporea, freskotasuna eta nortasuna; hiruak omen ditu. Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan arrakasta handia du, eta Galizian ere atera dute halakorik, bertako sagarra eta... [+]


2017-01-15 | Iñaki Sanz-Azkue
Garagardotarako lupulua Euskal Herrian: Iragana edo etorkizuna?

Lupulua ez da edozein landare. Lupulua landare berezia da eta baditu ondo gorderiko sekretu txikiak. Izan ere, lupuluaren lore emean, barnean, ezkutatuta dago garagardo onena egiteko sekretua: lupulina. II. Mundu Gerraren ostean, Euskal Herriko baratzeetan lupuluak inguratutako... [+]


2016-01-17 | Jakoba Errekondo
Beldurrari muga

Gero eta material modernoagoak ikusten dira baratzeetan. Udaberrian azak jateko asmoz, neguan aldatu ditu baratzezain honek. Landaretxo guri-guriak pagotxa dira barraskilo eta bareentzat, jaki samurra. Baina plastikozko tutu izurtuak, bost litroko ur-botilak... Dena egokia da... [+]


Eguneraketa berriak daude