Matxinadarako deia

Biziko bagara, erregeen buruak zapaltzeko izango da. Onki Xin. OKX diskak, 2018

Melodia politak eta askotariko erritmoak, biziak eta dantzagarriak entzun daitezke Onki Xin taldearen lehen diskoan. Samplerrak, scratchak, eta beste hamaika zaratatxo, ñabardura, zertzelada eta xehetasun. Izan ere, taldekideek esaten duten bezala, Onki Xin leiho ireki bat da, eta bertatik sartu eta ateratzen dira haize mota ugari, besteak beste, Hegoaldeko haize epelak eta Iparraldeko haize hotzak. Rock, new wave, dance, funk, hip-hop, drum and bass eta beste hainbat musika estiloren ukituak, olerkiak...

Horrekin guztiarekin, matxinadarako erritmoak, melodiak eta hitzak sortu dituzte. Aldarri egin, bidegabekeriak salatu eta borrokarako deia egiten dute. Oro har, mezuak zuzenak dira baina bilatu beharreko mezu irekiak ere badaude. Altsasuko gazteen auzia, Maravillas, euskal presoak, errefuxiatuak, eta beste hainbat gairi buruz mintzo dira, baina bihotzarekin ere bai. Halaber, hitzetan, zenbait erreferentzia literario eta kultural antzeman daitezke: Rosa Luxemburg, Charles Bukowski, Julio Cortazar, Alejandra Pizarnik, Joseba Sarrionandia, Xabier Montoia…

Fer abeslariak eta Zigor DZ disko jartzaileak abiatu dute Onki Xin proiektua, eta grabazio saioetan zenbait kolaboratzaile izan dituzte: Joseba Ponce, Arkaitz Miner, Ibai Ros, Beñat Atorrasagasti eta Lizar Montagut Mendizabal. Grabazioa Peio Gorrotxategik egin du, eta azala eta diseinu lana Ramon Zabalegik.

Fer El Corazon del Sapo, Estricalla, Kuraia eta beste zenbait taldetan aritua da, hardcore, punk eta rock doinuak lantzen, eta Zigor DZ-k, Selektah Kolektiboa eta Esne Beltza taldeetan aritzeaz gain, disko jartzaile saioak egiten ditu, eta gehienbat hip-hop, reggae eta musika beltzean murgilduta ibiltzen da. Haien orain arteko ibilbideetan egindako urratsak eta izandako bizipenak eta esperientziak elkartu dituzte Onki Xin egitasmoan, bide berriak bilatzeko eta bestelako parajeak ezagutzeko asmoarekin.
Bidaia hasi berria dute, eta zeresana emango dute. Jadanik ematen ari dira. Hasteko, oso disko ona egin dute. Kantak gustura entzuten dira. Indarra, adorea eta kemena transmititu eta kutsatzen dute, gogo eta aldarte onarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Disko kritikak
2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-14 | Iker Barandiaran
Errekak ez du planeatzen

Garai batean, buruz genekizkien The Dark Knight filmeko Jokerren esaldi guztiak, “kaosaren agentea” zenez gero. Horrelakorik zuen, esaterako, bere jokabidea azaltzeko: “Plan bat duen tipo bat al dirudit? Badakizu zer naizen? Autoen atzetik korrika doan txakur... [+]


2024-03-17 | Xalba Ramirez
'In' salto mesedez

Katuzaldia
Ezezez
Autoekoizpena, 2023

----------------------------------------------------

Inoiz ez dut jakin oso ondo zein den “rollo british” musikan, sekula ez naizelako bereziki zalea izan, akaso. Ezezez entzutean, ordea, ez dut dudarik zer esaten duten... [+]


2024-03-03 | Iker Barandiaran
Eguzkierripako 'outlaw'-ak

Over the red light
The Clayton
Autoekoizpena, 2023

--------------------------------------------------

Aramaioko (Araba) talde honek arreta deitu zuen Arrasate inguruan 2019an, oso gaztetxoak zirela jotzen hasi eta Los Clayton izenpean maketa rockeroa kaleratu zutenean... [+]


2024-02-25 | Xalba Ramirez
Esan gabe doa: entzun Pelax

Entzun gabe doa
Pelax
Balio dute, 2024

-----------------------------------------------------

Testu hau irakurtzeko denbora soberan ez baduzu, laburtuko dizut: entzun Pelax. Aitzakiarik ez duzu orain, haien diskografia osoa Spotifyra igo dute lehen aldiz –lehendik... [+]


Eguneraketa berriak daude