Afrikako haziak babesten

  • Kenya mendebaldeko Migori konderriko tokiz tokiko laborari taldeak galtzorian zeuden. Egun, laborantza eredu ekologikoa eta elikadura burujabetasunaren bidean, talde berriak agertzen ari dira, hazi indigenak sortuz eta elkartrukatuz. Euren arbasoek mendez mede landu jakinduria eta oinordetzan jaso aberastasun miresgarriak hartu dituzte abiapuntu. Lurraren emankortasuna zaindu eta elikagai osasungarriak sortzen dituzte, politika alorrean nagusi diren pentsamoldeak aldatzeko.

Odhiambo George, matunda marbungu bat eskuan duela. Argazkia: Oskar Epelde

2018ko urriaren 30ean
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Mulo deitu taldean 25 laborari dira.Taldea duela 2 urte sortu bazuten ere, jende asko hurbiltzen ari zaie hazi indigenen eskuragarritasuna eta elkartrukea sustatzen egin duten lanagatik. “Monsanto, Waneka Fund, Nuru, Apolo... Nekazariak eredu horretatik atera nahi ditugu gurekin bat egin dezaten, multinazional horien haziak pozoituta baitaude”, dio Mulo taldeko koordinatzaile George Opengok.

Istorio harrigarriak kontatzen dituzte. Garai batean pertsonak 120 urterekin hiltzen ziren eta orain berriz, 50 edo 60 urterekin. Arbasoen laborantzari eutsi nahi diote, hazien barietate zaharrak landatu eta janari osasungarria lortzeko.

Askotariko barazki eta frutak landatzen dituzte akre –4.046,856 m²– hereneko ortuetan. Okuera Oluoch taldeko kide bat da, tomate indigenak berreskuratu eta haziak sortzen dabil. Nolako osasuna duen erakutsi nahiko balu bezala, korrika joaten da leku guztietara. 1980. hamarkadan ezarri ziren azukre landaketa handiek, bertako basoen bi herenak suntsitu zituzten, tartean Okueraren lurrak. Baina ortugintzan jarraitzen du, azukre landaketaren mugaren beste aldean eta erdi inguratuta bada ere. Bertako tomate barietatea oso gozoa izateaz gain, lehorte eta gaixotasunen aurrean oso gogorra da eta urte asko bizi izaten dela dio Okuerak. Tomate bat lurrera erortzen denean berez ernaltzen da eta astiro-astiro tomate landareak zabaldu egiten dira. Animalien gorotzarekin egindako konposta erabiltzen dute emankortasuna hobetzeko eta bakteriak eta onddoak kudeatzeko behar diren landare sendagarriak ere eskura dituzte. Korrika egin du berriz ortuan barrena belar horiek zeintzuk diren erakusteko.

Argazkia: Oskar Epelde

Harengandik eta taldeko elkartrukeari esker ikasi du ortugintza babesten Evelyn Okothek. Tomate indigena bezala, dholuoeraz aloth apoth (zopa afrikarra), mto, boo edo dek moduko barazkiak oso gogorrak eta iraunkorrak direla diote. Osuga ere landatu du Okothek etxe ondoko akre hereneko ortuan. Osuga sukaldean erabiltzeko osagai garratza da, baina oso elikagarria. Munduko Osasun Erakundeak immunoeskasia eragiten duten birusak dauden lurraldeetako pertsonentzat gomendatu du. Dek deituak burdina dauka, anemia dutenentzat oso egokia, baita zahartzea ez bizkortzeko ere. Evelyn Okothek taldean denetarik ikasi du, baita “baserriko oiloen osasuna zaintzeko baliatu ahal duen belarra zein den”. Aloe verarekin batera uretan nahastuta ematen die, infekzioak har ez ditzaten, eta jateko artoa eta arraina nahastuta. Oiloak aske daude, bat izan ezik, “Ama nagia da eta umeak galtzen dituelako” dio Okothek. Dozenaka arraultza jartzen dituzte eta aise ugaltzen dira, batetik eta bestetik, konposta egiteko lehengaia ematen diote. Haurrentzako janaria beti eskura du eta poliki-poliki finantza arloan ere laguntzen dio ortuak, Okothiren esanetan. Dirua izango ez balu ere behintzat janaria izango luke.

“Hazi indigenak erabiltzen ohitzen bazara Monsantorenak ez dituzu sekula nahi izango”, dio George Odhiambo taldekideak. Monsanto sistema erabiltzen dutenek baino osasun hobea dutela zalantzarik ez dute, eta horregatik diote merkatuan euren ekoizpenak gero eta eskaera handiagoa dutela.

Odhiambok marbungu fruta indigenaren laborantzan oinarritututako ikerketa egin du. Ortuan landu berri dituen marbungu sustraiak bizirik geratzen diren baso apurretan bilatu eta jaso ditu. Teilazko egitura bat eraiki du landareek gora egin eta zabal daitezen. Odhiamboren esanetan, landare hauek 20 urtez bizi dira eta etengabe ematen dute bereziki gozoa den fruta. Beste taldekideak ere Odhiambok sortuko dituen marbungu hazien zain daude. Fruta honen inguruan talde-ekonomia bat sortzea eztabaidatzen ari dira.

Galzorian dauden zuhaitz indigenak ere babestu nahi dituzte. Odhiambok bere etxearen ondoan zaintzen duen soko deitua esaterako, sabel arazoetarako sendagai eraginkorra da, baita animalien gaixotasunentzat ere, eta gainera, altzariak egiteko egur gogorra da.

Dorkas Awuorren baserrian berriz moringa deitu zuhaitza zaintzen dute. Desagertzeko zorian dago, nahiz eta diabetesa eta minbizia sendatzeko balio duen.

Erdiko argazkian, bitamina guztiak ei dauzkan Nyamtonglo fruta txikia. Argazkia: Oskar Epelde

Elikadura burujabetasunaren bidean, dio Dorkas Awuor taldekideak, irabaziak ortuaren ekonomiara itzultzen dira eta etxean beti janaria gordeta dugunez, ez gara inoiz gosearen beldur. “Soberan dagoena behar dutenei eman, merkatuan saldu edota lagunen artean banatu dezakezu”, gaineratu du Teresa Atienok. Urtero bi arto uzta biltzen dituzte. Etxean gordetzen dituzte arto, baba eta gainerakoak. Garai bateko aletegiak, etxe ondoan daudenak, jada ez dituzte erabiltzen, multinazionalen menpeko nekazaritza ereduak haziak pozoitu ez diezaizkien.

Benetan gertaera harrigarriak kontatzen dituzte.Adibidez, Monsantoren ongarriak strigga weed belar txarra erakartzen duela eta horrek lurraren emankortasunari kalte egiten diola artoa ereiten denean. Hori dio Ismael Odari Mulo taldeko kideak. Oilo eta behien gorotzarekin prestatutako konposta erabiliz, aldiz, belar horiek ez dira infekztatzen azaldu digu eta artoa indartsuago hazten dela. Odarik hiru esne behi ditu eta, animalien elikadura osasugarriari esker, esne ugari ematen diote eta herriko eskolan banatzen du. Euria etorri berria da eta lurra prest dauka artoa ereiteko. Gainera batata, kasaba, kuia eta bertako askotariko barazkiak ekoizten ditu akre hereneko ortuan.

38 urteko Dick Olela Mulo taldeko kidea izateaz gain Kenya Peasants Leagueko (Kenyako Laborarien Liga) koordinatzaile nazionala da. Liga 2014an sortu zuten hainbat talderen artean, Munduko Merkataritza Erakundeak Kenyara hazi transgenikoei sarbidea emateko Nairobin egin zuen bilera salatzeko. Dick Olelaren ortua benetan eredugarria da. Laborantzan oinarrituriko ekologia eskolak sortu nahi dituzte etorkizunean eta jakintzak denon eskura daudela erakutsi nahi dute. Olelak euriari begiratzen dio ortuan zer eta noiz landatuko duen erabakitzeko. Arto barietate indigena batzuek besteek baino denbora eta ur gehiago edo gutxiago behar dutelako, baina barazki indigenak euri luze eta laburrekin ere sartzen ditu. Amaranthus landarea ortu erdian dauka, txapatiak edo ugalia egiteko oso elikagarria baita. Azukrea eta noizbehinka olioa baino ez du erosten. Ortuaren aniztasunak lurra mantentzen ere laguntzen du eta ortua  gogorragoa da lehorteei aurre egiteko. Zuhaitz indigenak hazten ari da bera ere, Atuno zuhaitz gogorra, akaziaren barietate indigenak, galzorian dauden belar barietate berezi batzuk –abereen osasunarentzat miresgarriak direnak–, besteak beste. Elikagaiak eta sendagaiak ematen dizkio baserriak bere buruari. Adibidez, dholuoeraz dalasin deitzen duten erromero mota bat dauka pneumonia eta biriketako gaitzak sendatzeko. Aspaldikoak diren baina gaur egun nekez aurki daitekeen fruta bat ere badu, nyamtonglo izenekoa, kolore horikoa eta bitamina mota guztiak biltzen omen dituena.

Ezkerrean Kenya Peansants Leagueko koordinatzaile nazionala den Olela Dick. Artoaren bertako barietatea
erakusten ari dira. Argazkia: Oskar Epelde

Datozen urteei begira, ekoizpenei balioa eranstea dute helburu laborari taldeek eta bizpahiru urterako plan estrategikoa egiten dabiltza gaur egun. Aloe vera, esaterako, gauza askotarako erabil daitekeela jakina da, azala eta orbanak hobetzeko, “baita gizon eta emakumeen emankortasuna hobetzeko ere” dio Olelak. Beste belar mota batek sukar horia gainditzeko balio du, kanaberaren zurtoina murtxikatu behar da horretarako. Zerrenda amaiezina  da akre erdi batean. Pikondo zahar batekin batera, igokari larrosa berezi bat ere zaintzen du Olelak, bihotz forma duten hosto bakartiak ematen dituena. Bere esanetan, beste barazki guztietan dauden osagai guztiak babesten ditu landare honek. Dholueraz ndemra diote.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Landareak
Mendiko suteak eta basozaintza

Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]


2025-09-01 | Garazi Zabaleta
Gidari artzain eskola
Artzainen hurrengo belaunaldiaren bila

Historikoki, artzaintzari eta abeltzaintzari guztiz lotuta egon den bailara da Erronkaribarrekoa, baina azken hamarkadetan nabarmen eraldatu da eta turismoa bihurtu da jarduera nagusia. “Ekonomia horrela aldatu da, eta hamarkadaz hamarkada ardi, behi eta behor kopurua... [+]


2025-09-01 | Irati Diez Virto
Satitsua
Burmuina txikituta bizirauten duen ñimiñoa

Bizitza azkar pasatzen dela entzun eta esaten dugu maiz. Hala ere, gizakiok urte dezenteko bizi-itxaropena daukagu. Hainbat urte izan ohi ditugu ongi garatu, bizi eta ugaltzeko. Badira, ordea, hori guztia denbora askoz ere laburragoan egin behar duten gu bezalako ugaztunak:... [+]


2025-09-01 | Jakoba Errekondo
Pagatza, bizitza, sutza

Ez naiz aparretsia, orraztearen aparretsia, ezta gutxiagorik ere. Baina ikasturte berriari ekiteko, zer den ez den, lakarra zuzen-zuzen ederki asko eginda nator zuregana.


Sendabelarrak oliotan

Sendabelarra oliotan beratzeaz ariko gara baina ukendurik egin gabe. Bai, arraroa dirudi baina sendabelar freskoak oliotan beratu, iragazi eta erle argizaria ipinita ukendua egiten ikasi duenari olioarekin beste era batera lan egitea badagoela esan nahi nioke. Oleato edo olio... [+]


2025-07-28 | Jakoba Errekondo
Harroputzetik artaputzera

Gabezia, pobrezia eta erromestasuna orokortu ziren. Euskal Herri atlantikoa harropuzkeriaren ur gaineko bitsetan bizi zen. Itsasoz haraindiko merkataritzak, arrantzak eta estraperloak gure iparralde osoko jendartea aberasten zuten. XVI-XVIII mendeak ziren. Meatzariak,... [+]


2025-07-28 | Garazi Zabaleta
Udako azoka ekologikoak
Aurtengo hamabi plazak

Urtero bezala, aurtengoan ere martxan dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Udako Azoka Ekologikoak. Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseiluak antolatzen ditu azokak, Gipuzkoako Biolurrekin, Bizkaiko Ekolurrekin eta Arabako Bionekazaritza elkarteekin batera... [+]


Eskuz eta banaka

Udan, Sargazoen itsasoan (Ipar Amerikako ekialdean) eme bakoitzak 2-3 milioi arrautza askatuko ditu. Baten batek bizirauterik badu, bi hilabeteren baitan ekialderantz igerian hasi eta urte erdi izaterako Azore uharteetara helduko da. Bertan elikatu eta haziko da, urtebeterekin,... [+]


Zigiluen artean elkar ulertu, alternatibak eraikitzeko

Hainbat zigilu elkarrizketan jartzea. Horixe izan da Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta EHKOlektiboak Usurbilen antolatutako jardunaldien abiapuntua. Bertan elkartu dira: EHKO Berme Sistema Parte hartzailea, Ekolurra zigilu ekologiko ofiziala, Idoki Iparraldeko etxe... [+]


Enborrik zulatzen ez duen okila

Euskal Herrian badugu inurrijale bat, baina ez da Ameriketan aurkitzen den ugaztun hori. Gurean hegazti bat da inurrijale amorratua dena, hainbeste gustatzen zaizkio inurriak ezen Debagoiena eta Debabarrenean inurrijale ere deitzen dioten. Eta hau, okil espezie bat da:... [+]


2025-07-23 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-23 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


2025-07-22 | Estitxu Eizagirre
Frutazaintza ekologikoa ezagutzeko txangoa deitu du Biolurrek

Biolur laborantza ekologikoaren aldeko elkarteak frutazaintza sustatu nahi du eta horretarako egun-pasa ederra antolatu du uztailaren 29rako; hiru proiektu ezagutuko dituzte bertatik bertara: Erroak mintegia Ahatsan (Nafarroa Beherea), Kibbi Sat Donezteben (Nafarroa) eta... [+]


2025-07-20 | Garazi Zabaleta
Aukera Natura
Kuartangoko lursaileko paisaia eraldatzen

Pandemia garaian erabaki zuten Bea Lopez de Suso Marinak eta Iker Gonzalez Dominguezek landa eremura bizitzera joatea. “Nolabait, orduan berpiztu zen aspalditik landa eremuan proiektu bat sortzeko genuen grina”, azaldu du Lopez de Susok. Kuartangora iritsi zen... [+]


2025-07-20 | Jakoba Errekondo
Sagastien joeraren hipotesia

Etorri dira herriko jaiak. Gureak sanferminen atarikoak dira, uztailaren abiatzea. Eta aurten berrikuntza bat izan dute. Artisten herria da gurea, eta apain-apain janzten dute jaietarako, baina aurten, ustekabean, herriko kale nagusiko sarrerako sagarrondoak lorez jantzita hartu... [+]


Eguneraketa berriak daude