Estelada argitara

  • Katalunia, 1918ko irailaren 11. Estelada, Kataluniako bandera izarduna, lehenengoz argitaratu zen inprimaki batean. What says Catalonia (Zer dio Kataluniak) izenburuko eskuorria zen, Lehen Mundu Gerra irabazitako herrialde aliatuei, nagusiki AEBei, ingelesez zuzendua.

Ehun urteko beteko dira datorren Diadan estelada lehengoz argitaratu zutela. Baina estelada inprimatu baino lehen josi zuten. Irudikoa gorde den esteladarik zaharrena da, 1915ekoa. (arg:CRBMC. Carles Aymerich)
Ehun urteko beteko dira datorren Diadan estelada lehengoz argitaratu zutela. Baina estelada inprimatu baino lehen josi zuten. Irudikoa gorde den esteladarik zaharrena da, 1915ekoa. (arg:CRBMC. Carles Aymerich)

Utrechteko Itunaren (1715) zati bat jasotzen du orriak, besteak beste AEBetako Wilson presidentearen eta eta Ingalaterrako erregearen adierazpen batzuekin batera. Amaieran, “Hurrah for the Entente!”, “Glory to Wilson!” eta “Jutice!” agurren aurretik, Utrechteko Ituna aldatzeko eskatzen zien aliatuei. Goian ezkerrean estelada zeukan inprimatuta eta, behean eskuinean, aldiz, AEBetako bandera. Comité Pro Catalunya edo Kataluniaren Aldeko Batzordeak argitaratu zuen Diadan banatutako orria.

Banderaren diseinua, aldiz, Vicenç Albert Ballesterrena (1872-1938) zen.  Merkataritza nabigazioan lan egiten zuen eta Unió Nacionalistako militantea zen. Lanak Kubara eraman zuen behin baino gehiagotan XIX. mendearen amaieran eta 1898an, Kubak independentzia lortu zuenean, han zen Ballester. Independentzia prozesu hura eredutzat  hartu nahian, Kubako Errepublikaren bandera berria izan zuen eredu estelada diseinatzerakoan: senyeraren ohiko launa marra gorri-horiei hiruki urdina eta bost puntako izar zuria erantsi zien. Hala ere, lehenengoz duela 100 urte inprimatu eta argitaratu arren, ez dakigu zehazki zenbat urte lehenago egin zuen diseinua. Zenbait iturriren arabera, 1903an sortu omen zuen, Santiago de Cuban.

Bada argazki bat 1908an Parisen egindakoa, Lliga Nacionalista Catalanaren egoitzan eta bertan izardun senyera bat ageri da. Baina argazkikoa ez da Ballesterren diseinua: banderaren erdialdean erronbo bat du eta, haren barruan, izarra. Esteladaren ohiko diseinua duen banderarik zaharrena –edo haren zati bat, argazkian ikus daitekeenez– Kataluniako Historia Museoan daukate eta 1915ean dago datatua. Lehen Mundu Gerran borrokatu ziren boluntario katalanek eraman omen zuten frontera.

Aipatutako bandera horiek estelada blaua edo urdinak dira; hiruki urdina eta izar zuria dute. Estelada groga edo horiak, aldiz, hiruki horia eta izar gorria du, eta kutsu ezkertiarra. Aurten ere urtemuga biribila betetzen du grogak, 1968an sortu baitzuen Partit Socialista d’Alliberament Nacionalek. Gero PCEk hiruki gorria jarriko zion, sektore ekologistek, hiruki berdea...

Baina duela mende bateko Diada hartan banatutako eskuorriak katalanezko bertsioa ere bazuen eta, bitxia bada ere, orri hartan senyera soila jarri zuten, izarrik gabea. Kataluniako Historia Museoaren hitzetan: “Estelada behin behineko bandera zen, independentzia lortu ondoren betiko senyera erabiltzearen aldekoak baitziren sortzaileak”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


'La Directa' babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: "Kazetaritza ez da terrorismoa"

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere "terrorismoagatik" inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Eguneraketa berriak daude