Independentzia 2029an, matematikoki

  • Figueres (Girona), 1947ko urtarrilaren 22a. Alexandre Deulofeu (1903-1978) farmazialari eta matematikaria Frantziako erbestealditik itzuli zen. 1936ko Gerran Figuereseko alkate errepublikarra izaki, 1939ko otsailean ihes egin zuen. Itzultzean, berriro ere botikan hasi zen lanean, baina ez zuen baztertu gaztetatik zeukan beste grina, historia matematikaren bidez aztertzea.

Alexandre Deulofeu farmazialaria zen ogibidez, baina botika-ostean historia landu zuen eta etorkizuna aurreikusten lagunduko zion teoria ziklikoa formulatu. (arg: Liberis liber)
Alexandre Deulofeu farmazialaria zen ogibidez, baina botika-ostean historia landu zuen eta etorkizuna aurreikusten lagunduko zion teoria ziklikoa formulatu. (arg: Liberis liber)

“Historiaren matematika” izeneko teoria garatu zuen. Oswald Spengler eta Arnold J. Toynbee-ren pentsamoldearen ildotik, zibilizazioen izaera ziklikoa aldarrikatu zuen, baina bi horiek baino zehaztasun matematiko handiagoz hornitu zuen ideia hori. 1951n La matemàtica de la història liburuan laburbildu zuen bere  teoria, baina orotara 23 liburuki idatzi zituen gaiaren inguruan –eta hil zenean oraindik bukatu gabe zuen obra mardula–.

Deulofeuren kalkuluen arabera, zibilizazioek 5.100 urte irauten dute gutxi gorabehera, eta 1.700 urteko hiru alditan banatuta zeuden. Inperioek aldiz 550 urteko iraupena dute batez beste. Ziklo orokor horiez gain, jakina, kalkulu xeheagoak ere egin zituen eta horrek etorkizunean gertatuko zenari buruzko hainbat aurreikuspen egiten lagundu zion.

Baina akademiko garaikideek ez zuten ikerlari seriotzat jo. Deulofeuren biloba Juli Gutierrez izan da orain arte aitonaren lana errebindikatu duen bakanetakoa eta hark kontatzen du Deulofeuk nola bidali zion bere lehen liburuaren ale bat Jaume Vicens Vives historialari ezagunari. Historialariak Deulofeuren lana mespretxatu zuen eta botikara itzultzeko esan zion. “Ostrazismo horrek min handia eman zion”, dio Gutierrezek, eta historiako gradua ikastea erabaki zuela gaineratzen du, “historialariekin maila berean eztabaidatu ahal izateko”.

Gerora Alexandre Deulefeuren hainbat aurreikuspen beteko ziren pixkanaka. Sobietar Batasuna noiz desegingo zen asmatu zuen, Jugoslavia zatikatuko zela ere bai, edota Alemania berriro batu eta indartuko zela. Baina, hil ondoren ere, aditu gutxik aitortu zioten meritua. Horietako bat da Enric Pujol historialaria. “Eremu akademikoan teoria ziklikoak gutxiesten dira. Lan enpirikoa balioesten da, ez lan filosofikoa. Deulofeuren ekoizpen intelektuala oso interesgarria da eta bere tokia merezi du historiaren filosofian. Egin zituen aurreikuspenak betetzen diren ala ez gutxienekoa da”.

Baina azken aldiz botikariaren aurreikuspen batek interesa piztu du askoren artean eta haientzat Deulofeuk esandakoa betetzea ez da gutxienekoa. Espainiar Inperioak –hala esaten zion berak– bost mende eta erdiko zikloa beteko du 2029an eta berau osatzen duten herriak aske izango dira orduan.

Hortaz, Figueresko botikariaren teoriari helduz gero, ez dago soilik gure esku, matematikaren esku ere badago.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
2024-08-08 | ARGIA
Puigdemont Kataluniara itzuli da zazpi urteren ondoren, eta berriz ere desagertu da

Carles Puigdemont erbestetik itzuli da Kataluniara zazpi urteren ondoren. Salvador Illaren inbestidura saiora joan baino lehen, Bartzelonako Garaipenaren Arkuan hitzaldi labur bat eman du milaka lagunen aurrean. Poliziak Puigdemont atxilotzeko agindua du, baina ez du lortu... [+]


Jesús Rodríguez. Tsunami Democràtic auzia
“Zergatik erori da orain auzi osoa, akatsa egin eta hiru urtera?”

Zortzi hilabeteko erbestealdiaren ondoren, etxera eta Directa-ko erredakziora itzuli da Rodríguez (Gramanet del Besós, Bartzelona, 1974). Inork ezer espero gabe, uztailaren 8an, arratsalde bakarrean, erabat irauli zen bere eta beste hamaika inputaturen aurkako... [+]


Kataluniara itzuli dira Tsunami auziko erbesteratuak

Ostiral goizean ekitaldi politiko bateratua egingo dute Gironan, Herrialde Katalanetan. Puigdemont faltako da, ezin baitu itzuli.


Tsunami auzia artxibatu du Espainiako Auzitegi Gorenak ere

Espainiako Auzitegi Nazionaleko apelazio aretoak astelehen arratsean esan du baliogabetu egin behar direla Tsunami auzi judizialaren ikerketako azken hiru urteak, "ilegalki" luzatu zelako. Erabaki hori behin betiko bihurtzean Carles Puigdemont eta Marta Rovira kasutik... [+]


2024-06-12 | David Bou
Erbeste debekatua

Tren geltoki bateko nasa, bi lagun eta besarkada bat. Besarkada hori izoztuta geratuko da hurrengoan elkartu arte. Ni etxera itzuliko naiz, bera hor geratuko da. Han geratuko da aske izanda ere injustiziak harrapatu nahi gaituelako sentimendu mingarria ere. Jesús... [+]


“Ez dugu auzi justurik edukiko; gidoi hau lehendik idatzita zegoen”

Espainiako Gobernuak onartu berri duen Amnistia Legeak ez ditu zigortutako katalan guztiak bakean utziko. Batzuek erbestean segitzen dute, eta segituko dute, ea noiz arte. Baina beste batzuk berriki joan dira, ustez “gatazka” amaitzear zegoenean, alderdiak Amnistia... [+]


Auziagatik, erbestean
AURRERAPENA | “Amnistia Legea finkatzen joan ahala, are gehiago indartu dute terrorismoaren akusazioa”

Espainiako Diputatuen Kongresuak esperotako Amnistia Legea onartu baino egun gutxi lehenago, Amnistia Legearen aplikaziotik kanpo geratuko diren Tsunami Democratic auziko bi inputatu elkarrizketatu ditu ARGIAk Suitzan, Genevan, erbestean baitaude.

Aurrerapena da ondorengo... [+]


2024-05-30 | ARGIA
Amnistia Legea aurrera atera da Espainiako Kongresuan

Ezusterik gabe eta gehiengo osoz onartu dute Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea, txalo artean. Eztabaida laburra izan da, baina tirabiratsua, eta irainak ere entzun dira. 177 aldeko boto jaso ditu legeak eta 172 kontra.


Junts-PSOE akordioa
Amnistia legea eta negoziazio mahai berria, legealdi akordioaren truke

Akordioaren bidez Juntsek eta PSOEk Kataluniako gatazka historikoa bideratuko duen etapa berri bat ireki nahi dute. Horretarako, bi indarren arteko negoziazio mahai bat eratu dute eta bertako edukiak eta akordioak segitzeko bitartekaritza mekanismoa adostu ere bai.


‘La Directa’ babestu dute ARGIAk eta beste hainbat hedabidek: “Kazetaritza ez da terrorismoa”

La Directa-k salatu du Jesús Rodríguez kazetaria inputatu izana “informaziorako eskubidearen aurkako erasoa” dela. Elkartasun manifestua plazaratu dute Rodríguezi babesa helarazteko, eta dozenaka hedabide eta erakundek sinatu dute jada, ARGIAk... [+]


La Directako kazetari bat ere “terrorismoagatik” inputatu dute Tsunami Demokratikoaren auzian

Espainiako Auzitegi Nazionalak “terrorismo-delitua” egotzi dio Jesús Rodríguez La Directako erredaktoreari eta beste hamaika pertsonari, tartean Carles Puigdemont presidente ohi eta Marta Rovira ERCko idazkari nagusiari, 2019ko epaiaren aurkako... [+]


Puigdemont eta Rovira inputatu ditu Auzitegi Nazionalak Tsunami Demokratikoagatik

Espainiako Auzitegi Nazionala 2019ko udazkeneko protestetan “terrorismo” deliturik izan ote zen ikertzen ari da. Bitartean, PSOEko eta JxCko ordezkariak Bruselan bilduta daude.


Jordien indultua egokia dela onartu dute eta Miquel Buch kontseilari ohia lau urtera zigortu

Ostegun honetan ezagutu dira bi epaiak. Batean, Espainiako Auzitegi Gorenak balekotzat eman ditu Jordi Cuixart eta Jordi Sánchezen indultuak. Bestean, Bartzelonako Auzitegiak laur urte eta erdiko kartzela zigorra jarri dio Miquel Buch Generalitateko Barne kontseilari... [+]


Ponsati ez da agertu Auzitegi Gorenean zeukan hitzordura

Proces auziarekin lotutako Kataluniako kontseilari ohiari desobedientzia delituagatik auzipetzeko erabakia jakinarazi behar zion epaileak. Ponsatik argudiatu du astelehenean ezin izan dela agertu, Europako Parlamentuan lana daukalako.


Eguneraketa berriak daude