Olivier Peter

"Delitu politikoa jende zintzoaren delitua da"

  • Genevan (Suitzan) erbesteratuta dagoen CUP-Crida Constituenteko diputatu ohi Anna Gabriel Sabatéren abokatua da Olivier Peter (Zurich, 1986). Giza eskubideetan, nazioarteko zuzenbide penalean eta estradizioetan aditua da. Legelari suitzar gazteari eskatu dio aholkua militante antikapitalistak. Peterri ez zaizkio elkarrizketak gustatzen, baina La Directarekin hitz egiteko prest agertu da. Bi hedabideon arteko harremana medio, ARGIAn elkarrizketa euskaraz eskaini nahi diegu irakurle euskaldunei.

David Bou @dvdbou  |  La Directa @la_directa
2018ko ekainaren 17a
Olivier Peter legelari suitzarra Anna Gabrielen aholkularia da. (Victor Serri / La Directa)
Olivier Peter legelari suitzarra Anna Gabrielen aholkularia da. (Victor Serri / La Directa)

Anna Gabrielek Auzitegi Gorenean ez aurkeztea eta Genevara joatea erabaki duenean hasi da zure papera Katalunian. Zein egoeratan dago bere aurkako prozedura?

Desobedientzia delitua egotzi dion auzipetze-autoa ezagutzen dugu, eta larritasun txikiko delitu politikoa denez, ez dago estradizio eskakizunik. Momentu honetan Suitzan bere aurkako prozedurarik ez dagoenez, nire eginkizuna Anna aholkatu eta bere eskubideak errespetatzen direla bermatzea da.

Zer baldintza bete behar dira estradizio eskakizuna egin ahal izateko?

Gutxienez urte beteko kartzela zigorra. Annaren kasuan, desobedientziagatik, hiru eta hamabi hilabete bitarteko inhabilitazio zigorra legokio. Matxinada delitua leporatzen zioten hasieran, baina Suitzako barne zuzenbidearen eta herrialde horrek Europar Kontseiluko estatuekin duen hitzarmenaren arabera, ezin da delitu politikoengatik inor estraditatu. Eta delitu hau, argi eta garbi, erabat politikoa da.

Zer jarrera azaldu du Suitzak Anna Gabrielen egoera prozesalaren, egozten zaizkion delituen eta estradizio eskakizuna onartzeko hipotesiaren aurrean?

Suitzak nahiko adierazpen harrigarria egin zuen militante antikapitalista bertan zegoela jakin ostean, Espainiako justizia ministro Rafael Catalák estradizio batek “ez lukeela arazo berezirik eragingo“ esan zuenean. Cataláren homologoaren bozeramaileak esan zuen delitu politikoak zirela eta Suitzak ez duela delitu polikoengatik inor estraditatzen. “Eskakizunik jasoz gero, aztertuko dugu, baina delitu politikoak dirudite eta, hala badira, ez dugu estraditatuko“.

Argazkia: Victor Serri / La Directa

Suitza Europar Batasunean ez egoteak estradizioen funtzionamenduarekiko desberdintasunik ba al dakar estatu kideen artean?

Bada Europako Batzordearen hitzarmen bat, 1957ko Estradizioaren Europako Hitzarmena izenekoa, Europako estatuen artean erabiltzen zena Europar Batasunak pertsonak entregatzeko bere lege propioa edukitzea erabaki zuen arte, egun euroagindu gisa ezagutzen dena arautzen du. EBko mekanismo berri honek aurrekoa ordezkatzen du estatu kideentzat, baina Suitza kanpoan da eta hitzarmen zaharrari atxikia jarraitzen du. Honen hirugarren artikuluak esplizituki zehazten du ez dela delitu politikoengatik inor estraditatuko. 

Asilo politikoa eskatzea aztertu duzue ala azken hilabeteetan bezala jarrai dezake Gabrielek Suitzan bizitzen?

Suitzak EBrekin duen hitzarmen batek aukera ematen die EBko herritarrei hara joan eta hiru hilabete egon ondoren bizileku baimena eskatzeko. Egoeraren inguruko xehetasunik azalduko ez dudan arren, baiezta dezaket momentu honetan bizileku baimenarekin Suitzan legalki bizi dela eta ez dagoela beharrik asilo politikoa eskatzeko.

"Anna Gabriel Suintzan legalki bizi da eta ez dago asilo politikoa eskatzeko beharrik"

Diozu delitua politikoa dela eta Gabrielek alde egin zuela Espainiako Estatuan epaiketa justu baten bermerik ez zuelako. Zein dira gakoak?

Auzi hau ikertzen ari diren epaileen partzialtasuna agerikoa da. Auzitegi inpartzial eta independiente bat exijitzea zuzenbide estatuaren ezinbesteko oinarria da eta, kasu honetan halakorik ez dagoenez, ez dago epaiketa justuen aukerarik. Seguraski, kasu honetan egon zitekeen epaiketa justu bakarra auzia bertan behera utzi eta jendeari bozkatzen uztea litzateke.

Zergatik kontsideratu zen Suitza dela aukerarik onena?

Anna Suitzarekin saiatu bada, batetik, arrazoi sinboliko eta politikoengatik da. NBEaren egoitza bertan da, baita Giza Eskubideen Kontseiluaren eta beste nazioarteko erakunde askorenak ere, diplomazia gune bat da eta beste herrialde batzuek baino garatuago du demokrazia herrikoiagoa eta erreferendumak egitea. Bestetik, kontu juridiko batengatik: lehenago aipatu dugun hitzarmenaren prozesua ezberdina da, delituen izaera politikoa den ala ez aintzat hartzen du, beraz, luzeagoa eta konplexuagoa da. Hala ere, harritzekoa da euroagindua bezalako prozesu azkar eta errazak denboran hainbeste luzatzea. Pablo Llarenaren argudioen ahulezia agerian uzten du.

Argazkia: Victor Serri / La Directa

Katalunian eta Espainiako Estatuan gertatzen ari dena nola jasotzen dute Suitzako gizarteak eta insitituzioek?

Urriaren lehena arte, independentziaren aldeko mugimendu indartsu bat eta gatazka bazirela bagenekien. Aldarri horri Espainiako Estatuak eman dion erantzunak, poliziaren biolentziak, zigorgabetasunak eta, batez ere, Espainiako Gobernuak gertatutakoa nazioartean egin duen kontakizunak ikusgarritasun gehien zuen Carles Puigdemonten tesia zuzena dela frogatu dute: salbuespeneko demokrazia eta eskubide zibil eta politikoen urraketa gertatzen ari dela.

"Puigdemonten tesia zuzena dela frogatu dute: eskubide zibil eta politikoen urraketa gertatzen ari dela"

Epaileen esparruan ikusten al da Espainiako Estatuak ez dituela babesten bere herritarren eskubideak, Europako beste estatu batzuek bezala?

Anna Gabriel Suitzan zegoela iragarri zenean, espektro ideologikoaren segmentu guztietako profesionalek onartu zuten prentsan Espainiako epailetzaren partetik jazarpen politikoa existitzen dela.

Zer babes sozial du Anna Gabrielek Suitzan?

Badira CUPen eta ezker independentistaren kausaren aldeko sektore militante minoritarioak, beren ikuspegia defendatzen dutenak. Ondoren, askoz ere zabalagoa den sektore batek, Annaren eta jazarritako edozein pertsonak politikoki adierazteko askatasuna aitortzen du. Ez daude independentziaren aldeko ikuspegiarekin ados baina, bozkatzeko aukera balute ezezko bozka emango luketen arren, aldarrikatzen dute pertsona horien bozkatzeko eta adierazteko eskubidea. Asko dira eta ez dira soilik ahoz adierazten, Annak jasotzen duen sostengu konkretu eta materiala izugarria da.

Argazkia: Victor Serri / La Directa

Kataluniatik egiten diren mugimenduen aurrean, Espainiako Estatuak diplomatikoki erantzuten al dio Suitzari? Zer gertatu zen Hervé Falcianirekin orain hilabete batzuk? Kromoak aldatzeko saiakera izan zen?

Falcianiren atxiloketaren timingak, Suitzak pertsona hau entregatzeko eskariak Auzitegi Nazionalaren mahai gainean urtebete zeramanean atxilotzeak, botere judizialaren independentzia falta eta hau gobernuaren interesen menpe dagoela adierazten du berriz ere. Marta Rovira Suitzan zegoela iragarri eta hamar egunetara atxilotzea erabaki zuten. Bestela azal ezin daitekeen kasualitatea da.

"Annak jasotzen duen sostengu konkretu eta materiala izugarria da"

Mugimendu diplomatikoen inguruan ez daukagu informazio askorik. Alfonso Dastis, Espainiako Atzerri ministroa bere homologo suitzarrarekin elkartu zela badakigu. Horixe da ekintza konkretu bakarra. Eskakizun askorekin etorri eta esku hutsik itzuli zen. Suitzako gobernuak esan baitzion bi pertsona estraditatu nahi bazituen eskariak modu egokian aurkeztu beharko zituela, hau ez dela bahituen trukea, indarrean diren legeen erabilera baizik.

Suitzako gizartearentzat nahiko sinestezina izan zen telebista publikoan egindako elkarrizketa batean, komunikatiboki zeinen gaizki argudiatu zuen Dastis ministroak bere posizioa. Puigdemont entregatu beharreko gaizkile arrunta zela eta erreferendumik ez zela egingo Konstituzioak debekatzen duelako, eta kitto. Gatazka politikoaren ukazioak Espainiako Gobernuaren sinesgarritasuna kaltetzen du argi eta garbi.

Estrasburgoko Giza Eskubideen Europako Auzitegian aditua zara, zein erabilera izan lezake helegite bat aurkeztuz justizia europarrera jotzeak, halako prozesu batek dakarren denbora luzatzea kontuan hartuta?

Heriotza zigor edo tortura arrisku handiko kasuetan izan ezik, Europako justiziak ez du behin-behineko neurririk agintzen. Beraz, behin-behineko neurririk ez, baizik eta hiru eta zortzi urte bitartean luza daitezkeen prozedurak hasiko dira.

Ez dut uste Europako justiziak epe motz edo ertainean arazoak konponduko dituela espero behar denik. Hala ere, egun ematen diren oinarrizko eskubideen urraketek nolabaiteko aitortza behar dute. Iraupen lasterketa da eta epe luzean egin beharreko borroka dugu hau. Hamar urte barru iritsi arren, erabilgarri izan daitezke aitortzeko egun Katalunian gertatzen ari dena ezin dela onartu eta oinarrizko eskubide politikoen urraketa dela.

Argazkia: Victor Serri / La Directa

Momentu honetan Anna Gabrielek Espainiako lurraldean atxiloketa agindua du, baina egozten zaizkion delituek ez dute kartzela zigorrik. Bera itzularazi eta hemen dagoenean delitu berriak egozteko amarrua izan liteke?

Ez dugu Espainiako justizian konfiantzarik, ez dakigu zer egin nahi duten. Hala ere, argi dago atxiloketa edota prozedura injustu baten arriskua dagoen bitartean ez dela itzuliko.

Noiz amaituko da arrisku hau?

Ez dakit, hemengo abokatuei galdetu beharko zenieke... edo Errepublikaren egunean edo haiek dioten egunean. Delitu politikoa jende zintzoaren delitua da. Ez dut uste Anna edo gainontzeko erbesteratuek deliturik egin dutenik. Eta, egin badute, jende zintzoaren delitua da.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!


Katalunia independentziarantz kanaletik interesatuko zaizu...
Herri harresia egin zuten Gironako Unibertsitatean atxiloketa gehiago saihesteko

16 lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak aste honetan, 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren urteurrenean egindako ekintzekin lotuta. Mobilizazioak eta protestak egin dituzte asteazkenean Gironan.


Carles Puigdemont i Casamajó
"Gutxietsi egin genuen Espainiaren izaera autoritarioa"

Hamabi urte joan dira azkenekoz berarekin izan ginenetik. Belgikako Waterloora bidean irudi asko datozkigu burura arrapaladan: Puigdemont kazetaria, prozesuaren ilusio, indar eta etsipenekoak, Corrandes d’exili haren oihartzun mingotsak –“ez naiz herriminez hilko, herriminez biziko naiz”–, Espainiaren mendekua… Wellingtonek Napoleon garaitu zuen zelai haien ondoan ireki zaizkigu Kataluniako Etxearen ateak eta Kataluniako Gobernuko lehendakariak beso zabalik... [+]


2019-01-09 | Uriola.eus
Jordi Borrās fotokazetaria Bilbon izango da 'Dies que duraran anys' liburua aurkezten

Hurrengo larunbatean, urtarrilaren 12an, Alternatibak Bilboko Hika Ateneora eramango du Jordi Borràs fotokazetariaren Dies que duraran anys (Urteetan iraungo duten egunak, Ara Llibres, 2018) liburuaren aurkezpena.


2019-01-03 | Iņigo Igartua
Jordi Sánchez: "Erronka berriei aurre egiteko urriaren 1eko batasuna beharrezkoa da"

Independentismoaren batasunerako deia egin du eta "polemika antzuak" saihestu nahi ditu.


2018-12-28 | Igor Susaeta
Desobedientziagatik auzipetutako seiak Katalunian epaituko dituzte

Prozesu subirano zalearen aurkako epaiketa “arintzeko” banatu du kausa Auzitegi Gorenak. Defentsen argudioak baztertuta, Gorenak berretsi du berari dagokiola matxinadagatik auzipetutakoak epaitzea.


2018-12-23 | Oier Zeberio
A-21eko independentisten mobilizazioak Bartzelonan
Katalunia, estrategia aldaketaren lekuko?

Asko ziren aurreko astean ostiralean Katalunian konfrontazio politikoko garai berri hasiko zela uste zutenak. Zenbait sektoretan (ezker independentistako taldeetan), tentsio egoera soma zitekeen, eta azken urteetan Bartzelonan bizi izan den egunik gogorrena bizitzeko esperantza eta beldurra aurrikusten ziren. Militantzia esparrutik kanpoko pertsona askok ere, zerbait berria, erradikalagoa eta zentzu batean behintzat bortitzagoa zetorrela uste zuten. Tentsioa nabaria zen.


Bi aldeen arteko tentsioa baretzeko balio duen bilera

Kataluniarekiko “gatazka” bat dagoela onartu dio Sanchezek Torrari atzo egindako bileran. Negoziaziorako bidea ireki dute. Independentistek hainbat ekintza antolatu dituzte gaurko, Bartzelonan egingo den Ministroen Kontseilua arbuiatzeko.


2018-12-20 | Iņigo Igartua
Carles Riera: "Estatuak indarkeriaz jokatzen badu, desobedientzia zibilarekin eta mobilizazio jendetsuarekin erantzungo dugu"

Carles Riera CUPeko diputatuak abenduaren 21ean Bartzelonan egingo den Ministro Kontseilua izan du hizpide besteak beste, Kaos en la red atari digitalean egin dioten elkarrizketan. Pasarte batzuk euskaratu ditugu.


Independentistek batera egingo diote aurre Espainiako Ministroen Kontseiluari Bartzelonan

Espainiako Ministroen Kontseilua Bartzelonan bilduko da abenduaren 21ean. Manifestazio “masiboa” deitu dute independentistek, eta egun berean Pedro Sanchezek Quim Torrari biltzeko eskatu dio Kataluniako hiriburuan.


2018-12-10 | Iņigo Igartua
Bi eguneko barauarekin Quim Torra presidenteak bat egin du preso gose grebalariekin

Quim Torra Generalitateko presidenteak 48 orduko baraualdia hasi du igandean Kataluniako lau buruzagi independentisten gose grebarekin elkartasuna adierazteko, Kataluniako Generalitateak iragarri duenez.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEAK
Eguneraketa berriak daude