Beta Forn. Bidegabekeria erraietan

"Geroz eta gauza larriagoak gertatu behar dira jendea kalera ateratzeko"

  • Pasa den azaroaren 2an Estremerako espetxean giltzapetu zuten Joaquim Forn Kataluniako diputatuaren alabarik gazteena da Beta Forn (Bartzelona, Herrialde Katalanak, 1998). Erizaindegi ikasketen bigarren ikasturtea amaitu berri duenean, Kataluniako ordezkari independentistek bizi duten errepresioaren kontrako borrokan murgilduta dago.

Saioa Baleztena @SaioB
2018ko ekainaren 17a
"Dagoeneko nabaritzen dugu lehen egunetako euforia desagertu dela". (Arg.: Jordi Borrás)"Dagoeneko nabaritzen dugu lehen egunetako euforia desagertu dela". (Arg.: Jordi Borrás)

Zazpi hilabete pasa dira zure aita giltzapetu zutenetik. Zer moduz zaude?
Gora-behera handiak izan ditut, desoreka emozionalak ez du etenik izan. Hilabete gogorra pasa dut, baina, borrokatzen jarraitzeko prest nago. Indartsu egotera behartuta gaude…

Zer izan da zailena hilabete hauetan?
Ziurgabetasunak akitu nau. Baina, aitortu behar dut, lagundu didala ulertzeak irtenbidea ez dagoela gure esku. Helburua orain nire familiak ere ulertzea da, ez baitu argi. Mugimenduren bat zegoen bakoitzean itxaropena izaten nuen hasieran baina, nire osasunaren mesedetan, jadanik galdu dut. Giltzapetu zituzten bezala utziko dituzte aske, hau ez baita prozedura judizial arrunta. Nahiago dut luzerako joango dela pentsatzea. Modu bakarra da guk geure burua babesteko.

Beste preso politikoen seme-alabak gakoak izan omen dira bide honetan…
Hasieran obligazioz gelditzen ginen [dio irriz]. Ez genuen uste gerora josi genuen harremana sortuko zenik. Betiko lagunei kosta egiten zaie ulertzea, baina, niretzat erabakigarriak izan dira zazpi hilabete hauetan. Funtsean, bizi dugun injustizia konpartitzen dugu, eta konplizitatea erabatekoa da.

Babesa bakarrik ez, erakusleiho izan nahi duzue. Proiekturen bat baduzue eskuartean, ezta?
Testuingurua aldatzeko egitasmoak sustatzeko beharra izan dugu hastapenetik eta bota genituen ideien artean bati heldu genion. Independentistak izan gabe, giza eskubideen urraketaren kontra egon zitezkeen espainiar ospetsuen zerrenda  osatu genuen, bideo bat osatu asmoz.  

Zertan da orain?
Ez dugu gauzatuko. Deitu genituen ehun pertsonetatik hiruk esan zuten baietz. Eskaintza ukatu zutenen artean, gehiengoaren arrazoia zen beldurra: testuingurua salatzen zutela, asko sentitzen zutela, baina euren lanpostuak galtzeko arriskuan zirela.

Argazki oina

Espero zenuten erantzun hori?
Ez, oso etsigarria izan da. Bestelako  aldarrikapenetan parte hartzen duten pertsonaia ezkertiarrak bildu genituen  zerrendan, baina Kataluniak bizi duen injustiziarekin ez dira fitxarik mugitzeko gai izan. Nola da posible? Seguruenik eurek bustiko balira Espainiak ez luke orain bezala jokatuko…

Erizaindegi ikasketak Estremerako espetxerako bisitekin uztartzen ari zara.
Egokitzapen prozesu bat egin dut honetan ere. Hasieran aita ikusteko beharra neurrigabea zen. Orain oreka lortzen saiatzen naiz: hileroko familia bisean biseko bisitetara joaten naiz bakarrik, kristalaren bestaldeko bisitak saihestuz. Gogorregiak ziren. Hotzak. Hein batean, oraindik ere, ezin dut nire aita pareta horien artean giltzapetuta dagoela sinetsi. Hain gertu zaude eta hain urruti aldi berean…

Zer-nolakoa izan da funtzionarioen aldetik jaso duzun erantzuna?
Giltzapetzea zigorra bada bere horretan, familiok zigor bikoitza sofritzen dugu bisiten izaeragatik. Hasieran zera zen gogorrena: kristalaren bitarteko solasaldietan bat-batean mozten dutela mikroa, aldez aurretik abisatu gabe. Hain krudela eta gogorra zen hala agurtu behar izatea!

Espainiako justiziak dispertsioa erabili izan du betidanik. Zure aita atxiloaldi prebentiboan egonik, zer deritzozu Madrilen egoteaz?
Dispertsioa zigor gisa uler daiteke bakarrik, are gehiago atxiloaldi prebentiboan. Eskubideek berdinak behar lukete izan denontzat, ulertezina da Madrileraino joan behar izatea.

Espainian Mariano Rajoy erori eta Pedro Sanchez da orain presidente. Nola eragingo dio aldaketak Kataluniari?
Oraingoz ez dut aldaketarik antzeman, espetxeratuez hitz egin duenean, behintzat, eta argi dago Sanchez errepresioaren erantzule izan dela. Hala ere, zentsura mozio bitartez iritsi da presidentetzara, hainbat alderdiren babesari esker. Beraz, behartuta dago keinuren bat egitera eta, ondorioz, ilusio gehiegirik egin gabe baina esperantza hor dago. Edonola ere, Kataluniako espetxeetara ekartzea legeak biltzen duen eskubidea izan arren, nire borroka eta erronka aske uztea da.

Bitartean, Kataluniak mobilizatuta darrai. Beldurrik duzu gizarteak salbuespen testuingurua normalizatzeko?
Bai, noski. Dagoeneko nabaritzen dugu lehen egunetako euforia desagertu dela. Badirudi geroz eta gauza larriagoak gertatu behar direla jendea kalera ateratzeko. Batez ere, geure adinekoen artean. Hori oso gogorra da. Ezin dugu ahaztu jendea atxilotzen ari direla abestiak idazteagatik! Pentsatu nahi dut normala dela, eta mobilizazioaren beherakadak balio duela borrokari eusteko indarrak hartzeko...”.

Kataluniako preso politikoak larrutik ari dira ordaintzen idealen defentsa.  Merezi izan du?
Noski. Bestela ez genuke dugun indarra izango. Eurak preso daude, baina badakite egindako bideak helmuga bat izango duela. Nik Espainian ez dut itxaropenik, baina, nazioarteko bilakatuz, geure erronka lortuko dugu!

Familiaren sostengu


“Haserre nago, indartsu, baina oso haserre. Injustiziek min egiten didate. Betidanik izan naiz borrokalaria, baina, azaroaren 2az geroztik, Espainiako justiziak nire aita giltzapetuz gainjarri zidan testuinguruaren aurrean, borrokarako indarra atera dut lur azpitik. Nire buruari aitortu diot familia babesteko ardura eta, hogei urte bete berri, egun batetik bestera ikasi dut arazoei garrantzia kentzen”.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Katalunia independentziarantz

Katalunia independentziarantz kanaletik interesatuko zaizu...
Katalunia, itzaltzen ari den prozesu baten kronika

Guztiak du hasiera bat eta amaiera bat. Bizitza bera, bere osotasunean, definitzen duen prozesu bat da hau. Prozesu berdina ikus dezakegu bizitza politikoari dagokionez.


2019-02-21 | ARGIA
Greba orokorra Katalunian

Independentzia prozesuaren kontrako epaiketa salatzeko, greba eguna egiten ari dira ostegun honetan Katalunian. Prozesu independentistari lotutako hirugarren greba orokorra da, CSC Intersindikalak deituta. Lehenengo orduetatik, hainbat errepide moztu dituzte CDRek, AP-7a eta C-58ª kasu. Garraioa, hezkuntza eta merkataritza sektoreetan izango du eragin handiena grebak.


2019-02-18 | ARGIA
Milaka herritarrek elkartasuna adierazi diete Donostian auzipetu katalanei

Kataluniako plazatik atera ziren igande eguerdian “Konponbidea. Demokracia. Llibertat” goiburupean eta Boulebarderaino egindako ibilbidea horiz bete zuten. Gure Esku Dagok antolatu zuen manifestazioa.  


Nik esandakoa negoziatuko da

Alfonso Guerra edo Felipe González bezalako PSOEko politikari historikoek kataluniar independentistekin negoziatzeko Pedro Sanchezen Gobernuaren asmoa malguegi iruditzea lortu dute. Zer esan ba oposizio eskuindarrari buruz, zeinek negoziazioa bera Estatuak aldez aurretik ezarritako lerro gorriaz bestalde dagoen kataluniar herriaren nahietara etsitzea bezalaxe aurkeztu duen?

 


2019-02-12 | ARGIA
Urriaren 1eko erreferenduma, auzitara

Asteartean hasiko da Kataluniako hamabi buruzagi independentisten aurkako epaiketa, Espainiako Auzitegi Gorenean. Auzipetuek hamasei eta 25 urte arteko espetxe zigorrei egingo diete aurre.


Kataluniako independentismoaren aurkako epaiketa
Irregulartasunak arau

Ez dira auzipetuen abokatuak Kataluniako prozesu independentistaren aurkako prozesuan izandako irregulartasunak eta oinarrizko eskubideen urraketak salatzen dituzten bakarrak. Espainiako Estatuko zuzenbide-alorreko 120 unibertsitate-adituk ere salatu dituzte gertakariok manifestu baten bidez. “Matxinada eta sedizio-delituen banalizazioa” goiburukoa daraman testuan diotenez, ez zen egon fiskaltzak eta Auzitegi Gorenak deskribatutako tipo penaletan jasotako indarkeriarik, ez 2017ko... [+]


2019-02-08 | ARGIA
Gure Esku Dagok mobilizazioak antolatu ditu, Madrilen epaituko dituzten independentista katalanen alde "kaleak horiz janzteko"

Erabakitze eskubidearen aldeko dinamikak manifestazioa egingo du Donostian, otsailaren 17an, eguerdiko 12:00etan.


2019-02-03 | Karmelo Landa
Demokraziaren tolesturak

Katalunian tolesten da demokrazia espainiarra. Hartu du hitza Miquel Iceta sozialistak Bartzelonan eta dio Espainia ahalik eta aurrerazaleena, demokratikoena eta pluraltasunaren aldekoena interesatzen zaiola Kataluniari. Une berean, mintzatu da Extremadurako presidentziatik Fernandez Vara sozialista, eta dio Katalunian berehala 155 artikulua ezarri behar dela indarrean, eta TV3 eskuz aldatu, Espainiaren demokraziaren onerako. Ezkondu horiek, biak direnean sozialista Espainia zaleak... [+]


2019-01-31 | ARGIA
CDR-ek irekitako ordainsarietatik pasatzea ez da "terrorismoaren biktima" izateko nahiko argudio

Terrorismoaren Biktimen Babeserako Zuzendaritza Orokorrak idatziz kontsultatu zion Estatu Segurtasunerako Idazkaritzari, ea 2018ko Aste Santuko itzulera operazioan ordainsariak altxatzeak eragin zien pertsonak erakunde terroristaren biktima gisa har zitezkeen ala ez. La Directako Jesús Rodriguezek sinatutako artikuluan irakur daiteke ezetz erabaki dutela.


2019-01-23 | ARGIA
Independentisten arteko ika-mika Katalunian: Puigdemontek Konstituzionalean Torrenten aurka egin du

Urak nahasita datoz Katalunian: Carles Puigdemontek, atzerriratutako Generalitateko presidenteak, errekurtsoa jarri du Roger Torrent Kataluniako parlamentuko lehendakariaren kontra Espainiako Auzitegi Konstituzionalean, parlamentuko mahaiak boto delegaturako aukera ukatu diolako.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude