“Elektronikaz aritu nahi dugu kantak sortzera deituak sentitzen ez direnekin”

  • Mila modutara diseina daiteke elektronikari buruzko tailer bat. Irakats dezakezu ohiko softwarea erabiltzen, edo behar dituzun tresnak zuk zeuk sortzen. Muga zaitezke teknika hutsera, edo jar ditzakezu soinuak testuinguruan. Bere horretan onar dezakezu elektronikaren historia, edo saia zaitezke ertzeko ahotsak erdiguneratzen. Ohiko gidaliburuetatik haragoko ikuspegiak irakasten saiatzen dira Madrilgo Escuela de Oficios Electrosonoros proiektuko kideak.

Musika elektronikoa ezohiko moduan lantzen dute Escuela de Oficios Electrosonoros-ekoek (argazkia: Dani Blanco).
Musika elektronikoa ezohiko moduan lantzen dute Escuela de Oficios Electrosonoros-ekoek (argazkia: Dani Blanco).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Elkarren osagarritzat dute beren burua Jesús Jarak eta Patricia Raijensteinek. Musika informatikoa ikasketak egin zituen aurrenekoak Alemanian, eta handik bueltan ohartu zen kasik ez zegoela musika elektronikoa egiten irakasten zen tailerrik. Orduan otu zitzaion Escuela de Oficios Electrosonoros sortzea. “Izenak aditzera eman nahi du lantzen ditugula teknologia, soinua eta elektronika, baina ez garela dantzarako musika egiten duen DJ eskola soilik. Era berean, ofizio hitzak badu konnotazio popular bat, edonorentzat ulergarria den zerbaiti egiten dio keinu”. Proiektua diseinatzerakoan Raijensteinekin jarri zen harremanetan, eta hark gehitu zituen beste geruza batzuk, generoarena edota arte-hezkuntzarena, esaterako. Bien artean, ertz askotako ikastaro bat osatu dute.

Zer dela eta sortu zenuten halako ikastaro bat?

Jesús Jara: Elektronikaren historia aztertzen hasi bezain pronto ohartzen zara: inon ez da emakumerik ageri. Gure ikastaroan akats berbera egitea barkaezina litzatekeenez, erabaki genuen emakumeak erdigunean jartzea. Hortaz, teknologia erabiliz musika egiten irakasten dugu, baina elektronikaren garapenean giltzarri izan diren emakumeen lanetan oinarrituz. “Aitzindari” izendatu ditugun sei emakumeren bizitza kontatzen dugu, azalduz zergatik izan ziren hain garrantzitsuak, ze ekarpen egin zuten…

Patricia Raijenstein: Historia ofizialean tokirik ez duten beste historia horiek azaleratu nahi ditugu, jende asko sentitzen delako horiekin identifikatuta, eta balio dielako ahalduntzeko. Emakume aitzindari mordoa dago, baina oraingoz sei hartu ditugu oinarri. Pauline Oliverosek, adibidez, asmatu zuen deep listening kontzeptua, oso interesgarria musikari ez direnentzat ere, entzuteaz hitz egiten duelako, soinua desnaturalizatuz. Hortik tonalitate aukera berriak sortzen dira elektronikarako, bat-batean beste era batera entzuten ikasten duzu. Aipatzekoa da Wendy Carlos ere, A Clockwork Orange filmeko soinu banda egin zuena, musika klasiko tradizionala sintetizadoreekin nahasiz.

J. Jara: Edo Sister Rosetta Tharpe, esaterako. Rock’n’roll-aren aitzindaria eta, gainera, beltza.

P. Raijenstein: Beste bat da Delia Derbyshire, musikari zoragarria, Dr. Who telesailaren introa egin zuena, soinuak zinta magnetikoarekin modelatuz. Edo Bebe Barron, bere senar Luis Barronek eraikitako makinekin konposatzen zuena.

Eskulanari ere garrantzia ematen diozue. Oinarrizko sintetizadoreak egiten irakasten duzue ikastaroan.

J. Jara: Eszena elektronikoan musikariaren irudi jakin bat gailentzen da: gizona, mendebaldarra, zuria, heteroa eta batere disfuntziorik gabea. Erabiltzen diren tresnak, ia beti, software pribatuz eginak izaten dira, garestiak, askorentzat eskuraezinak. Eta inor gutxik egiten du lan modu gardenean, egiten duen hori egitera nola ailegatu den azalduz. Eredu horren aurkakoa aldarrikatzen dugu. Egin itzazu zuk zeuk zeure tresnak, eta esperimentazioa izan dadila musika elektronikoa sortzeko prozesuaren zati bat gehiago.

Jesús Jara:
“Maila guztietan ikasi behar dugu entzuten, begira bestela Trump eta Katalunia-Madril harremana”

P. Raijenstein: Ideia horiek interesatzen zaizkigu: Do It Yourself-a, norbera ahalduntzea… Teknologiarekin aritzean, oinarrizkoa da jakitea beti iritsiko dela frustrazio une bat, baina ingurukoekin elkarbanatuz horri aurre egin dakiokela. Huts egitea esperimentatzeko eta beste toki batzuetara iristeko modu bat da. Oso ederra da akatsa, hortik uler daitekeelako musika solfeotik edo akademiatik sekula ulertzen ez den moduan. Nahiago dugu intuizioz eta elkar lagunduz ikasi, muturreko exijentzian edo zigorrean oinarrituz baino. Era berean, dikotomiak hautsi nahi ditugu: gorputza eta adimena, adituak eta amateurrak, gizonak eta emakumeak, teoria eta praktika…

Zuei entzunez oroitu naiz Europe in 8 bits dokumentalaz. Bertan azaltzen dira Europako hainbat musikari, tramankuluak birziklatuz instrumentuak eraiki eta garai bateko bideokontsolen tankerako chiptunes-ak sortzen dituztenak.

P. Raijenstein: Ez da Europako mugimendua soilik. Hego Amerikan –Kolonbian, adibidez– sekulako zarata eszena dago, oso poetikoa dena, bidenabar. Izugarri interesatzen zait teknologiaren ikuspegi poetikoa, pentsamendu zientifiko zehatz bat izan arren, ingurukoekin erlazionatzeko aukera berriak sortzen dituelako.

J. Jara: Corazón de Robota artista txiletarrak aipatu izan du inoiz korronte artistikoz gainezka dagoela mundua, eta orain inoiz baino baliotsuagoa dela musika egiteko modu propio bat topatzea. Gure ildoak bat egiten du ideia horrekin. Ez dugu elektronika irakasten Ableton Live aplikazioa erabiliz, tresnak berak gauza asko baldintzatzen dituelako: teknologia jakin bat erostea, diru bat gastatzea… Aldiz, behar duzuna zuk zeuk fabrikatzen baduzu, ziur asko errazago topatuko zure ahots propio hori, gainontzekoen desberdina.

P. Raijenstein: Ziur asko ikastaroan parte hartzen duten guztiek ez dute musika egiten amaituko, baina bidean forma berriak aurkituko dituzte. Eta oinarrizko beste kontu bat: entzutea. Ikus-entzunezko mundu batean bizi gara, eta oso interesgarria da ikuspegi bisuala, baina agian arreta gehiago jarri behar genioke geure burua eta ingurukoak entzuteari.

Ikastaroko lehen ariketa inguruko soinuak entzutea izan da, oker ez banabil. Ze lotura dago entzunaldi aktiboaren eta musika elektronikoaren artean?

J. Jara: Maila guztietan ikasi behar dugu entzuten. Begira, bestela, Donald Trumpi, edota Kataluniari eta Madrili. Arlo artistikoan, berdin. Adimena eta belarriak ireki behar ditugu iristen zaizkigun soinuak aurrez ez epaitzeko. Madrilen gazteekin egiten ditugun tailerretan, mila bider entzun dituzten pop kanten mashup bat jartzen diegu, preseski kontura daitezen ez direla musika entzuten aritu, letra baizik. Ez diete inoiz erreparatu halako kantetan dagoen soinu aberastasunari. Ikastaroen hasieran egiten ditugun entzunaldi aktibo ariketak ere ildo horretan doaz. Adimena irekitzen digute, eta entzun ohi ez ditugun soinuak entzuten hasten gara: batzuk zaratatsuagoak, besteak biziagoak, zorrotzagoak… Rihannaren produkzio neurtu eta kalkulatu batean sekula aurki ezin daitezkeen soinuak.

P. Raijenstein: Inguratzen gaituzten soinuak aintzat hartzen ikastea da gakoa. Entzute ariketek laguntzen dute inguruko soinu paisaia hobeto ezagutzen, inoiz erreparatu gabeko erritmoak aurkitzen, hirietako ekologia akustikoa baloratzen… Eta, noski, ustez publiko kultuarentzat diren musika piezak hobeto balioesten.

Entzunaldi aktiboa, ekologia akustikoa… musika irakaskuntza konbentzionalean gutxitan aipatzen diren kontzeptuak dira.

J. Jara: Kontserbatorioan, entzutea da tresna bat, interpretatzen ari zaren pieza hobeto ulertzeko. Dena da interpretazioaren menpeko. Aldiz, Pauline Oliverosek proposatzen du entzulea ere obraren zati dela, hura entzuten ari denez gero. Entzutearen kontzeptu hori interpretaziotik harago doa. Eta musika tradizionalaren markotik ateratzen bagara, zer esanik ez, ez dago inon hezkuntza arautu edo ez arauturik behartzen zaituena tren baten soinua entzutera, edo hiri batena, salbu eta R. Murray Schaferrek egindako esperimentu batzuk.

Patricia Raijenstein: “Hezkuntza eredua da sakoneko arazoa eta ez bakarrik musikan”

P. Raijenstein: Tira, Oliverosek berak ere egin du zerbait. Baina sakoneko arazoa hezkuntza eredua da. Ikasleek derrigor entzun behar diote irakasleari, baina ez alderantziz. Hezkuntza hierarkiko eta pasibo hori ikasleenganako errespetu falta izugarria da. Gu aktibismotik eta hezkuntza garaikide berritzailetik gatoz, eta ezinbestekoa iruditzen zaigu ikasleari entzutea. Ikasgela batean egon daitekeen informazioa oso anitza da. Guk daukagu informazio jakin bat, ikasle bakoitzak dauka beste bat, oso baliotsua, eta sekulako pena litzateke hori galtzea guk gehiago hitz egin behar hutsagatik. Parte hartzaile guztiei entzunez asko aberasten dira eskolak, ñabardura askoz gehiago hartzen dituzte. Bloke estatiko huts beharrean, zerbait moldagarriago bihurtzen dira.

Sarri lotu izan da musika elektronikoa gau giroarekin eta drogekin. Alegia, entretenimendu hutsarekin. Aurreiritzi horri aurka egin nahi diozue?

J. Jara: Erabat. Proiektuaren funtsa da musika elektronikoa denentzat ahalik eta eskuragarrien egitea, kultura den heinean eskubide unibertsal bat delako. Elektronikaren historia egiten denean ere garrantzitsua da ikuspegi hori: gau batez diskoteka batean jende multzo bat bildu eta zerbait berritzailea egiteko elkartu baziren, hori herri honetako musikaren historiako parte da, eta kultur gertakari bezala ulertu behar da, ez soilik desfasatu batzuek ondo pasatzeko egindako zerbait bezala.

P. Raijenstein: Elektronika kultura garaikidea da. Gero egia da ertz asko dituela kontuak, ze adibidez, LGTBQ komunitatean lotzen da musika elektronikoa gau giroarekin, identitatea eraikitzeko tresna bezala ulertzen dute.

Argazkia: Dani Blanco.

Elektronikak Euskal Herrian arrakasta hain berantiarra zergatik izan duen aztertzeak tesi baterako ematen du. Berez daukan estigmak beste konnotazio batzuk hartzen ditu gatazka egoera batean.

P. Raijenstein: Hemengo elektronika eszenaz ditudan oroitzapenak dira oso giro underground batekoak. “La Ruta del Bacalao”-rekin gertatu zen antzerako zerbait. Soinu aldetik mugimendu interesgarria izan zen, baina pixkanaka masifikatu eta estigmatizatu egin zen. Jendea guztiz drogatuta joan ohi zen diskoteka batetik bestera kotxez, eta noski, asko hil ziren errepidean. Hor sortu ziren Chimo Bayo bezalako ikonoak. Batzuentzat jeinu bat da, eta besteentzat kontrakoa. Baina giro hartan Kraftwerken eragin handia zegoen, adibidez. Eta aztertzen baduzu ikuspegi artistiko batetik, drogen auziaz harago, soinu oso interesgarriak sortu ziren, eta baita espazio komunitario oso sendoak ere.

Ze asmo duzue aurrerantzean?

J. Jara: Genero ikuspegitik abiatzen gara, baina aniztasuna bilatzen dugunez, baditugu ildo gehiago ere. LGTBQ komunitatean musika elektronikoa nola garatu den aztertzen ari gara, eta nola, neurri batean, elektronika jatorritik bertatik dagokien, Chicagoko lehen klubetan ibiltzen ziren beltz gay haiengatik. Era berean, aniztasun funtzionala duten pertsonengana gerturatu nahi dugu elektronika, eta emakume aitzindariak aurkitu ditugun bezala, eredutzat balioko dieten beste aitzindari batzuk topatu. Azken batean, elektronikaz aritu nahi dugu kantak sortzera deitua sentitzen ez den jende horrekin.

P. Raijenstein: Kulturak, musikak eta historiak identitateak sortzen ditu, izateko aukera berriak. Beraz, musika elektronikoaren historian genealogia berriak sortzea aukera bat da identitate anitzagoak sortzeko.

J. Jara: Madrilgo Casa Áraberekin ere jarri gara harremanetan, badaukagulako gogoa Europatik eta AEBetatik haragoko erreferenteak topatzeko, mendebaldeko kulturatik kanpoko jendearekin lan egiteko. Anbizio gutxiagorekin eta errespetu gehiagorekin gerturatu beharra daukagu. Aztertuko ditugu musika elektronikoaren ze adierazpide daude herrialde arabiarretan, eta ea ze antzekotasun dituzten Europakoekin. Badakigu, feminismoaren auzian adibidez, ezingo garela gure eskema mendebaldarrekin joan.

P. Raijenstein: Mundu arabiarra oso dago estigmatizatuta eta estereotipatuta. Feminista arabiar batzuk gehiago aztertu behar ditugu. Inoiz baino gehiago, entzutea dagokigu, hitzaren zentzurik zabalenean.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


Amaya, altxor ia ezezagun hori

Zer: Euskadiko Orkestra

Zuzendaria: Diego Martin-Etxebarria. Easo Abesbatza

Zuzendaria: Gorka Miranda

Bakarlariak: Arantza Ezenarro, Gillen Munguía, Marifé Nogales, Lucía Gómez, Juan Laborería, José Manuel Díaz, Darío Maya, Luken... [+]


2025-08-12 | ARGIA
GOMENDIOAK | Hiru disko fresko, gozatzeko

Goizegi Hiltzeko 
Ødei
Autoekoizpena, 2025
53 min.

Ulertzen nauten herrian ez da musika hau entzuten. Rap musikak akaso urte okerragoak izan ditu Euskal Herrian, baina oraindik ez da beste batzuen altuerara heldua. Denentzat ditu koplak Odei Barroso... [+]


‘Stabat mater’ borobila

Zer: Orquesta de la Comunitat Valenciana. 

Zuzendaria: Mark Elder. Donostiako Orfeoia. 

Zuzendaria: José Antonio Sáinz Alfaro.

Bakarlariak: Federica Lombardi (sopranoa), Paula Murrihy (mezzoa), Xabier Anduaga (tenorea), Will... [+]


Sendo eta dotore

Zer: Orquestra de la Comunitat Valenciana
Zuzendaria: Mark Elder
Bakarlaria: Nelson Goerner (pianoa)
Egitaraua: Txaikovsky eta Xostakovitxen lanak
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren 3a.

-------------------------

Orquestra de la Comunitat Valenciana... [+]


Requiem batekin abiatzea?

Zer: “Requiem (s)”. Ballet Preljocaj.
Koreografia: Angelin Preljocaj.
Eszenografia: Adrien Chalgard.
Argiztapena: Éric Soyer.
Jantziak: Eleonora Peronetti.
Bideoak: Nicolas Clauss.
Lekua: Kursaal Auditorioa, Donostia.
Data: abuztuaren... [+]


2025-08-01 | Eider Iturriaga
Musika zuzenean Eider Iturriagaren begietan

Zuzeneko musika gustatuz gero, ziur azken hamarkadan Eider Iturriagak egindako argazkiren bat ikusi duzula. Bere bi grinak uztartu ditu bermeotarrak: musika eta argazkilaritza. Eszenatoki batean hain azkar pasatzen den une hori harrapatzeko abilezia du, ikuslearen begietan... [+]


2025-07-30 | Xalba Ramirez
Oin bat paretaren kontra

Zatitxu 7
Zikin
Mendeku diskak, 2025

-------------------------------------------------------------

Aurten ere, udarekin batera dator Zikinen lan berria, esanez bezala: berdin zait oporrek hartzen bazaituzte Elantxoben, Belaguan edo Copacabanan. Eguraldi onak ez du egoera... [+]


Agur esan du Hatortxu Rockek, baina segida izango du abenduan: Aske jaialdia

Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.


2025-07-24 | Gedar
Aurka kolektiboa
“Auzi politikoa da: zertarako egiten dugu musika?”

Musika-eszena antikomertzialean alea jartzeko asmoz sortu dute Aurka kolektiboa. Martin eta Katalin kideekin hitz egin dugu arlo horretako kolektiboen loraldiaz, musika politizatuaz eta musikaren potentzialitateez, industria musikalaz, makrojaialdiez eta beste.


Handinahikeria vs txikitasuna

Iritsi da uda. Egunak argi, bero eta luze dira orain, eta kostaldea jendez, sonbrilaz, krema usainez eta doi-doi ulertzen ditugun hizkuntzez bete da. Zuzeneko musikan ere gauzak asko aldatzen dira: mailarik gorenean daudenek makrojaialdietako birari ekiten diote, poltsikoak... [+]


Musikaren analisi feministak
Orbain bizien oinordeko, lerroarteak zabaltzeko

Bizi-biziak dira oraindik musikan dabiltzan emakume eta genero disidenteen azalean bizi izandako indarkeriaren orbainak. Ugaritu dira, halaber, orbain horiei buruzko ahotsak komunikabideetan, ikerketetan zein hainbat ekimenetan. “Asko dago egiteko oraindik”, diote... [+]


Musika Hamabostaldia: nire gomendioak

Azken urteotan egin dudan bezala, Musika Hamabostaldiak 86. ediziorako prestatu duen egitarau ederra ikusita, nire iradokizun eta gomendio bereziak egiten dizkizuet. 

Egia esan, eta ia beti gertatzen den bezala, oso zaila da kontzertu batzuk nabarmentzea, horiek guztiak... [+]


“Herriak erabaki du Hatortxu Rock 30 aldiz egitea”

26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]


Massive Attack musika taldeak Gazaren aldeko musikarien aliantza sortu du

Ingalaterrako Massive Attack taldeak artisten arteko aliantza sustatu du, hasi berri diren artistei edo Israelen aldeko erakundeen zentsura pairatzen dutenei babesa emateko.


Eguneraketa berriak daude