Macronen En Marche garaile, abstentzionisten begiradapean

  • En Marche (EM) alderdia hirugarrenez jalgi da irabazle bozetan hiru hilabetetan. Presidentzialetarako lehen bi itzulietan garaile izan zen eta legegileetako lehenean ere bai. Emmanuel Macronek lehen itzulian jasotako emaitzak bigarrenean berretsiz gero, Frantziako Errepublika norabide berrian jar lezake agindu duen erreforma gauzatzeko.

Frantziako hauteskunde presidentzialetan eta legegileetako lehen itzulian izen propio bat gailendu da: Emmanuel Macron. Datorren igandean, legegileen bigarren itzulian emaitzak berretsiz gero, Frantziako Gobernu berriak V. Errepublikak bizi duen krisia gainditzeko promestu dituen neurri politiko berriak definituko beharko ditu.

Hauteskundeen biharamunean alderdiek erdietsitako diputatuen kopurua, bozen portzentajeak eta emaitzak ongi aztertzea izaten da funtsezkoa. Oraingoan baina, horien garrantzia baztertu gabe, bi datu azpimarratu ditugu: abstentzioak ezarri duen inoizko marka altuena, hautesleen %51k ez du parte hartu. Beste datu bat: Frantziako politika bide berrietan abiarazi nahi duen En Marche (EM) alderdiak, presidentzialetako lehen itzulian bozen %20 inguru erdietsi zuen. Boz legegileetan, berriz, %30 inguru. Galdera bat aireratzen da: Macronek burutu al dezake agindu duen erreforma, aurreko zenbaki horiek aintzat harturik?

Macronen En Marche uhin urdinak Frantziako alderdi historikoen eta sistemaren eskema klasikoak hondorarazi ditu

Itxura guztien arabera, Legebiltzarreko 557 diputatuetatik 400 inguru EMkoak izanen dira. Gobernu berriko Edouard Philippe lehen ministroak Asanblea Nazionalaren gehiengo osoa bere alde izanen du. Hasteko eta behin, “moraltasunaren aldeko lege berria” indarrean ezartzeko. Alta bada, Gobernua lanean abiatu orduko Lurraldeen Kohesio ministro Richard Ferrand-i irregulartasunak antzeman zaizkio haren kudeaketa politikoan. Halaber, Gobernuak lanaren eta fiskalitatearen erreformak egin beharko ditu. Bestalde, Estatuaren segurtasun politikak eta Europar Batasunak eskatzen dituzten neurri politikoak ongi zehaztu beharko dituzte presidenteak eta Gobernu berriak.

Hauteskundeek Macronen alderdiari instituzioetan behar duen sostengua eman diote eta datorren igandean berretsiko diote ziur asko. Alta bada, Frantziako Legebiltzarreko ordezkaritza irreala eta ahula izanen da. Herritarren erdiak (%51k) ez dio ezein ordezkariri bere konfiantza eman. Presidentea eta Gobernua sostengatzen dituen En Marche alderdiaren oposizioa oso ahula da. Les Républicains (LR) da burua doi-doi zutik atxiki duena. 100 bat diputatu inguru izan lezake. Alabaina, bi alderdien arteko harreman gaiztoek ez dute inolako margenik politika baikorra egiteko. Benoît Hamon-en PS lur jota dago. 20 diputatu baino ez du izanen. Mélenchon-en Frantzia Intsumisoak ez du PSk baino ordezkari askoz gehiago lortuko. Marine Le Pen FNren ordezkaritzak ez du Legebiltzarraren politika baldintzatzen.

Areago, egiari zor, diputatugaien kezka nagusia, lehen itzulia gainditu ondoren, ea bigarrenean hautatuak izanen diren jakitea da, Legebiltzarreko eserlekua bete ahal izateko. Adibiderako, Benoît Hamon kanpo geratu da, Manuel Valls lehen ministro ohiak aldiz, aurrera egin du. Egungo demokraziaren duintasuna politikarien nahikerien arau neurtzen da.

Macronen En Marche uhin urdinak Frantziako alderdi historikoen eta sistemaren eskema klasikoak hondorarazi ditu dagoeneko. Presidente izendatua izan ostean, Frantziako Legebiltzarraren gehiengoa lortzea izan du helburu Macronek. V. Errepublikak bizi duen krisitik ateratzeko gauzatu nahi duen erreforma bideratzeko Frantziako Legebiltzarraren gehiengoaren sostengua eskuratzear dago. Galdera jalgi da berriz ere: Asanblea Nazionalean izanen den indar korrelazioaren arabera gauzatu ote daiteke Frantziak behar duen erreforma?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: 2017ko Frantziako hauteskunde legegileak
2017-09-25 | Mikel Asurmendi
Zentro-eskuineko hegemonia berrindartu da Frantziako Senatuan

Frantziako Senatuaren herena berritu da. 384ko aulkietatik 171 berritu izan ondoren, En Marche (LREM) alderdiak 28 senatari baino ez ditu lortu. Oposizioko alderdiak izan dira garaile. Le Républicains  (LR) eta Alderdi Sozialista (PS) hurrenez hurren.


"Azken mohikanoen sindromea kausitzen dut hainbat abertzalerengan"

Baionan sortu zen 1973an, baigorriar familia batean. Alabaina, Donibane Lohizunen hazi eta hezi da tipitatik. Herri Berri taldeko hautetsia da bere herrian. EH Baiko hautagaia izan da azken bi hauteskunde legegileetan, VI. barrutian. Historialaria da. Elkar argitaletxeko editore... [+]


2017-07-16 | Jakes Bortayrou
Monarkia errepublikanoa

Sorpresaz beteriko frantses ziklo elektoralak aspaldiko panorama instituzionala hankaz gora utzi du. Hauteskunde presidentzialen ondoren, Macron-zaletasun uhin azkarra altxatu da. Komunikazio plangintza eraginkorra garatu du presidente berriak, Frantziaren... [+]


2017-06-25 | Itxaro Borda
Baztertuak

Frantziako Legebiltzarrerako bozek erakutsi dute jendeengan errotua den politikaren erabakimen guneetatik baztertuak izateko sentimendua zein neurritaraino zabaldua den: gazteak eta klase herrikoienak dira arrantzara joaten hauteskunde egunetan, abstentzioak hautesleen erdia... [+]


2017-06-25 | Mikel Asurmendi
Macronen Errepublika Martxan garaile
Hedabideek iragarria gauzatu da

Asanblea Nazionaleko 577 eserlekuek beren diputatua daukate bost urteko legealdirako. Alta bada, bozemaileen %58k ez du botorik eman. Frantziak, Europako demokraziaren sehaskak, behea jo du. Edonola ere, Macron uholdea sentitu da Ipar Euskal Herrian ere. Frantziako... [+]


Eguneraketa berriak daude