Itsasontzien eta zaldien arteko gudua

  • 1795eko negu gogorrean, frantziarrak Zazpi Herbehere Batuen Errepublikaren aurkako gerran ari ziren, Iraultzako ideiak Europan zabaltzeko asmoz. Holandar ontziteria Marspied itsasartean harrapatu zuen ekaitzak eta aingurak Texel uhartearen babesean bota zituzten. Baina itsasoko urak izoztu eta ontziak harrapatuta geratu ziren.


2017ko urtarrilaren 31n
(Irudia: Leon Morel-Fatio)
(Irudia: Leon Morel-Fatio)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Horren berri jakin eta tropa iraultzaileek urtarrilaren 22an inguratu zuten ontzidia. Biharamunean, historian lehenengoz, zalditeriak itsasontzi multzoa hartu zuen mendean. Baina inork ez zuen su egiteko beharrik izan, orduantxe iraultzaileek Amsterdameko gobernua hartu baitzuten. Errepublika zaharreko itsas armada erresistentziarik gabe errenditu zen.


Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.