La Casillako iraganetik Bilboko Udaleko etorkizunera egiten du euskal preso politikoen aldeko manifestazioak batean bai eta hurrengoan ere bai, pertsona oro harrapatzen duen dialektika humano oinarrizkoenean kateatua. Igande eguerdi batean, milaka pertsonak erantzun zion berriz ere preso ohien deialdiari. Paradoxa da, Euskal Herrian mobilizazio ahalmen handiena duen gaiak Espainiaren borondate politikoaren aurka egiten du talka etengabe, berau zartatzeko indarrik gabe. Bi egi esanguratsu hor dira, beraz, gaur egun gatazkaren oinordekotza mingarrienetakoa den preso eta iheslarien gaian: indar handia bai, oraindik nahikoa ez.
“Legealdi amaieran Jaurlaritzarekiko balorazioa oso eskasa da bake prozesu
saioari begira”
Gehiago beharko dela, alegia, espetxe politikan zirrikituak handitzeko, ezker abertzalearen esparru sozial zabal horren bultzada baino. Mobilizazioaz gain, hiru esparru gehiagotan ere eman beharko dira aldaketak datozen hilabeteetan.
PRESOEK HAIEK egin dezaketena da lehena, legeak dituen zirrikitu guztiak baliatuz, lehenago onartu ez ziren neurriak hartuz, orain ezinbestean. Ezker abertzaleko aparatu politikoak, preso ohiek eta EPPK-k ongarritu dute jada lurra, orain neurri zehatzak hartzen joan beharko dute apurka edo jadanik hartzen ari dira, horietako askok ez baitute izango oihartzun publiko handirik. Presoek euren esparru sozialaren sostengu osoa dute bide kolapilatsu horretan.
Bigarren eremua Espainiako Gobernua da. Eratuko den gobernu berria da klabea eta sikiera espetxe politika zerbait malgutuko den ala ez. Apur bat itxaron beharko da, beraz. Zantzu batzuen arabera, hainbat jarrera malgutzen ari dira. Esanguratsuenak alor judizialekoak dira, esaterako Segurako auzia edo Aztnugal auziaren amaierak: beste erremediorik ez zaielako geratzen auzipetuek delitua onartu dute eta fiskaltzak –honen atzean beti da gobernua– zigorrik txikiena ezarri die, espetxera ez joateko moduan; badira beste batzuk ere, esaterako 2015eko udan agindutako herriko tabernen enbargoa, oraindik gauzatu ez dena. Bide bat egiten ari da itxuraz, baina espetxe politikan ez da oraindik maila berean islatu.
Euskal instituzioetan da hirugarren esparrua. Hauen bultzada ere klabea da, baina hemen ere presoen gaia desblokeatzeko konpromisoa arras txikia da, behintzat ikusten denetik abiatzen bagara. Gaiak badu bere ikuspegi teknikoa –Hitzeman eta abar–, baina batez ere gakoa borondate politikoa da, eta hortik ondoriozta daitekeena gordina da: instituzio nagusiak ez dira presoen munduan gaur egun dagoen sufrimenduari begira; egin daitekeen balorazio biguinenean, botoak eskuratzeko gai arantzatsua da eta ezikusiarena egiten dute. Torturaren gaian hartu dituzten neurriak, esaterako, oso bestelakoak dira.
Eusko Jaurlaritzarentzat ehunka preso batzuen eta hauen senideen errealitate gordinean ez da eskubide urraketa nahikorik egoera horren aurrean protestatu, egoera hori gizarteratu eta errealitate horren aurrean jarrera proaktiboa erakusteko. Esparru hori behin eta berriz ETAren armagabetzea eta ezker abertzaleak iraganarekiko duen ikuspegira bakarrik lotzeak dena esaten du.
Legealdi hasieran bazen esperantza maila bat Jaurlaritzak bakegintzan egin zezakeenari begira: hiru gai nagusietako bat zen Urkullu lehendakariarentzat krisia eta autogobernuarekin batera. Gainera, Jonan Fernandezek gidatu behar zuen prozesua. Legealdi amaieran, ostera, Jaurlaritzarekiko balorazioa oso eskasa da bake prozesu saioa izan den horri begira; eskasagoa euskal presoen esparruan egindako lanari lotuz, are gehiago Eusko Legebiltzarrean edo Biltzar Nagusietan sakabanaketaren aurka eta preso gaixoak askatzeko jarrerak argiak direnean.
Baina dagoena dago, eta instituzio nagusien konpromiso maila handiagorik gabe, presoen gaia bideratzeak denbora gehiago emango du. Interes handiena duen ezker abertzalearen lana izango da instituzioen konpromisoa areagotzea eta beste konplizitate maila bat bilatzea.
Mobilizazioa, presoak, Espainiako Gobernua eta euskal instituzioak. Lau esparru eta hainbat gako. Hori bai, lehenaren bultzada barik, beste hiruek ezin dute, horra mobilizazioaren balio ezinbestekoa.
Urtero legez, hitzordua izan dute igandean Sare eta Etxerat elkarteek Hego Euskal Herriko 11 hondartzatan. Euskal preso, iheslari eta deportatuak etxeratzearen aldeko aldarriak egin dituzte.
Lau egunez Lakuntza milaka lagunez bete du Hatortxu Rockek. Aurtengo edizioak presoen aldeko jaialdiaren bideari amaiera eman dio. Hala ere, abenduak 27rako jaialdi berria iragarri dute: Aske.
Jesus Maria Gomez Ezkerro 'Txutxo', 2001eko urtarrilean atxilotu zuten, 2021ean hirugarren gradua ezarri zioten, eta 2023ko otsailean baldintzapeko askatasuna eman zioten. 24 urte geroago aske geratu da.
26 urtez euskal preso eta iheslariak etxeratzeko aldarria oholtza gainera eraman ondoren, Hatortxu Rock jaialdiak bere azken edizioa egingo du ostegunetik igandera bitartean, Lakuntzan (Nafarroa). Jaialdian bildutako dirua preso sein senideentzat dispertsioak zekarren zama... [+]
"Euskal Herriaren jazarpena elikatzen du Euskal Herriaren bakearen bidean egindako akordiotzat saldu duten honek", adierazi dute larunbatean Arrasaten eginiko prentsa agerraldian.
Kartzelan 27 urte egon eta gero askatasunean geratu dela iragarri du Etxerat elkarteak.
Eusko Jaurlaritzak 2022an eskuratu zuen Zaballako (Araba), Basauriko (Bizkaia) eta Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelen gaineko eskumena, eta ordutik uhalen edo eskuburdinen bidez loturik izan dituzten pertsonen inguruko datu batzuk eman ditu Maria Jesus San Jose (PSE-EE) sailburuak... [+]
Nafarroako espetxean dauden pertsonen bizi baldintzak aztertu ditu elkarteak. Ondorioztatu du Nafarroako Gobernua kartzelaren kudeaketaz arduratu beharko litzatekeela.
Espainiako Auzitegi Goreneko Fiskaltzak, Iratxe Sorzabal atxiloturik egon zenean "tratu gizagabeak" eman zizkiotela aitortzen duen epaia baliogabetzea eskatu du, eta berriz epaitu dezatela nahi du, 1995ean Irunen jarritako lehergailu baten harira.
PPk Senatuan proposatu du, gainera, euskal preso politikoek damua erakutsi behar izateko xantaia areagotzea.
Historikoa izan da, Monarkia Espainiarreko epaitegi batek honako ebazpen hau onartu du: "Iratxe Sorzabal zaintzeaz arduratzen ziren funtzionarioek elektrodoak aplikatu zizkioten deklaratzera behartzeko, eta horrek zera dakar, haren oinarrizko giza eskubideak nabarmen... [+]
Antolakunde "antierrepresiboak" ekainaren 7an Amnistia Eguna antolatu du Senperen. Eguna aldarriz josteko, egun osoko egitaraua antolatu dute. Nazioarteko beste erakunde batzuekin eta Aroztegiko Komitearekin mahai inguruak antolatu dituzte.
Ekimena larunbatean abiatuko da, Lesakatik, eta igandean amaituko da, Iruñean. Behin betiko konponbidea eskatzeko eta oraindik etxerako bidea egiteko duten presoen eskubideak aldarrikatzeko, orotara 544 kilometro egingo dituzte. Ekimena aurkezteko agerraldia... [+]
UPNk jarritako salaketa bati erantzunez hartu du erabakia auzitegiak. Apirilaren 17an gazte topagunearen baitan Berriozarren antolatutako "Kurdistan eta Euskal Herriko preso politikoen" aldeko ekitaldia da UPNk bertan behera utzi nahi izan duena "terrorismoaren... [+]