Iruñea, 1996. Javier Otano Nafarroako presidentearen kontu suitzarra Diario de Navarraren portadan ageri da, eta egun gutxira PSNren behin-behineko arduradun nagusiaren ahotsa (Pérez Calvo gaixoa, denon burutik aspaldidanik ahaztua): “Gaur egun, UPN da Nafarroa modu hobekien ordezkatzen duen alderdia”. Beraz, alderdi batek beste alderdi bat hobea dela esanez. Hau da marka! PSNren labela, azken finean.
Madril, 2016. Felipe Gonzalezen sententzia definitiboa: “PP eta Ciudadanos-en gobernua hoberena da Espainiarentzat, PSOEren abstentzioarekin”. Egun batzuk geroago, Salvados telesaio txundigarrian, Esperanza Aguirre eta Josep Piqué: “PPk erraztu behar du PSOE eta Ciudadanosen arteko gobernu bat”.
Bi eszenatokien artean, 20 urte, 400 bat kilometro, protagonista ezberdinak. Hala ere, asmo bera, beldur bera, irtenbide bera. Nafarroan, 1996 hartan sortu zen gaztatxoaren teoria (Miguel Sanzen hitzak baimenik gabe erabiliz). Espainian, aldiz, koalizio handiaren oinarriak gaur finkatzen ari dira. Gaztatxoaren koalizioa? Teoria handia? Espainia “navarrizatua”?
Nafarroan, orain dela 20 urte, betidanik agindu dutenak konturatu ziren kontuak ez zitzaizkiela betiko aterako, eta gaztatxoaren teoria sasizientifikoa baliatuz, basko-gaiztoak Diputazio Jauregitik urrun mantentzeko hil ala biziko helburuari ekin zioten. Zelai-jokoa hain modu zorrotzez markaturik, ez zuten kontuan hartu beste aldean utzitako gunea erabat askea geratzen zela, Corralito foralaren kanpoan zeudenen esku. Gune aske hura ez zen beste munduko gauza, jokalari ahul gutxi zeuden eta elkarren artean ezinikusiak. Gune askea, baina ez hutsik, orduan.
Denboraren poderioz, zelaiaren alde bera partekatzetik ustelkeria eta bezero-sareak elkarrekin kudeatzera igaro ziren, helburuak nahasiz eta izaera bera eta banaezina bihurtzeraino: UPPSN. Alta, 1996ko gune aske eta basamortu hartan gero eta jende gehiago zegoen, haserreago, indartsuago... ahulduak izatetik ahaldunak egotera, gaztatxoaren teoriari esker: bat bitan banatu zuten, eta bigarren zati hura gazta erdia baino gehiago izatera iritsi da. Ez bat-batean, ez oso azkar, ez oso seguru... Ez betiko?
Bilakaera horrek ez ditu 20 urte beharko Espainian gertatzeko, askoz azkarrago doalako, premia handiagoa dutelako, ezin zakarragoak direlako. Deabruak serio demonio datoz, ziztu bizian, Kongresuaren ateak birrinduz, mototsak, rastak eta kamisetak erakutsiz.
Lotsarik gabe.
Munduko gauzarik arruntena balitz bezala.
Kaletik baletoz bezala.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]