Jazarria eta ezkutukoa agerian: abian da LGTBI dokumentazio zentroa

  • Eusko Jaurlaritzak eta EAEko hainbat LGTBI elkartek dokumentazio zentro birtuala osatu dute.


2016ko otsailaren 19an - 12:04
Aurkezpenean Eusko Jaurlaritzako eta elkarteetako ordezkariak. Argazkia: Zinegoak.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Helburu bat baino gehiago ditu dokumentazio zentroak. Lesbiana, Gay, Trans, Bisexual eta Intersexualen (LGTBI) mugimendua ezagutarazi nahi da, hainbat elkartek eta eragilek urtetan haien eskubideak errespetatzeko egin duten borroka azaldu nahi da. Bestalde, dokumentazio zentroa LGTBI mugimenduaren borrokari eta orientazio edota identitate sexualagatik jazarpena jasan duten pertsonei egindako omenaldia da.

Elkarlanean aritu dira ondoko erakunde eta elkarteak: Eusko Jaurlaritza, EHGAM, Aldarte, Errespetuz, Gehitu eta Guztiok.

Webgunean LGTBI mugimenduaren bilakaera kontatzen da; diktaduratik trantsiziora, ondoren 80ko eta 90eko hamarkadak, eta azkenik XXI. mendea.

1969tik hasita munduko eta etxeko hainbat gertaera historiko jasotzen dira, mugimenduaren testuingurua osatuz.

Urtetan argitaratu den materiala aurkitzeko, edukiak gaika antolatuta daude, eta modu honetako eduki bilaketak egin daitezke: kolektibo zaurgarriak-etorkinak; kolektibo zaurgarriak-adinekoak; familia aniztasuna; hezkuntza; lesbofobia, homofobia, transfobia; GIB-Hies prebentzioa eta abar.

Gaur egun Gipuzkoan, Araban, Bizkaian eta Nafarroan dauden taldeen zerrenda eta munduko beste hainbatena aurki daiteke.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
2025eko apirilaren 9
Meloi saltzailea
Antifa

2024ko azaroaren 14
Hamza Abuhamdia (palestinar ekintzaile 'queer'-a)
"Gorputza da botere kolonialak okupaturiko lehen territorioa"

Eguneraketa berriak daude