Eguneroko sorpresa kaxa

Nork ez du ezagutu sukaldeko pareta batean jarrita ARGIAko egutegia? Nor ez da ahalegindu kolpe bakarrean atzeratutako egun guztiak kentzen, konturatu den arte gehiegi direla eta pixkanaka erretiratu beharko dituela? ARGIAko klasikoetako bat bezala ere definitu du batek baino gehiagok.

Egutegia itxuraz betiko samarra da, zenbakia nagusi den orrialdean jaiegunak, egun seinalatuak, santuak, euskal izendegia eta eguzkiaren, ilargiaren eta mareen gorabeherak aipatzen dizkiguna. 

Baina egutegiak bere erabilera-formula du, sorpresa kaxa baten modukoa: orri bat kentzen duzun aldiro, atzealdean irakurgai labur eta desberdin bat izango duzu. Gaiak askotarikoak dira; zientziari lotua izan daiteke, astekari honetako Denboraren Makina saileko pasarteren bat, baratzerako trikimailuren bat edo baita errezeta bat ere, esaterako. 

Urteroko oparia da, baina gaurkotasuna mantentzeko ahalegina egiten da. Nork irudikatuko zuen bada, twiterrez bidalitako hitzokeiek (hitz joko burutsu eta umoretsuak) ARGIAko egutegian beren tokia izango zutenik? 


Azkenak
'Cristóbal Balenciaga' telesaila
"Nabaritu dadila euskaldun batzuok euskaldun baten istorioa kontatu dugula"

Cristóbal Balenciaga diseinatzailearen biografia kutsuko fikziozko telesaila egin du Moriarti hirukoteak, Disney+ plataformarentzat. Estreinakoa dute formatu horretan. Aitor Arregi eta Jon Garañorekin egin du hitzordua ARGIAk, Jose Mari Goenaga kanpoan baitzen,... [+]


Eguneraketa berriak daude