Irakurleak galdezka: porruak

  • Kaixo! Badira bi hilabete ziento bat porru sartu genuela gure baratze kaxkarrean; hainbat aholku irakurri eta hainbat laguntza jaso arren, porruak landatu genituen bezain ziztrin daude. Belar txar batzuk dituzte inguruan (gaztelaniaz aros izenekoak), eta ezinean. Argazkietan garbi ikus dezakezu… Zer egin dezakegu? Saiatu gara belar horiek kentzen baina ezin dira sustraitik atera! Eta gainera zure liburuan uzteko diozunez… Laguntzerik bai?

    Olga Villa (Larraul).

Kaixo Olga. Arrazoi osoa duzu, argazkiko porruek itxura ziztrina dute. 

Nik egoera horren jatorria izan daitekeen arrazoi aukera esango dizut, eta irtenbidea zerorren esku dago. Zuk aipatzen dituzun landare “belar” hori ilarrondokoa da (Arum maculatum) baina sapelarra ere ageri da (Stellaria media) eta azenario batzuk ere tartean badirela esango nuke (Daucus carota). Eta bai, porruari belar artea gustatzen zaio, hezetasun zalea baita. Garrantzitsuena lur fresko eta sakona izatea da, eta erruz simaurtua; simaur edo luar zaharrarekin. Argazkian ikusten dudanez lurra hala-moduzkoa da. Ilarrondokoa agertzeak ere lurra sakonean ez dela prestatu adierazten du. Eta amaitzeko, hilabete pare bat izateko, gorabeherak gorabehera, ez daude hain txarto... Hurrengoan, ahal baduzu, ekainaren amaiera edo uztailaren hasieran aldatu.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Galderak
2017-12-31 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Etxe inguruan 4-5 sagarrondo ditugu. Noiz inausi behar dira?

Larraitz Aurrekoetxea (Elorrio)


2017-12-24 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba, permakultura erara jarria dugu baratzea, eta azkenaldian barazki artean perretxiko batzuk ari zaizkigu ateratzen. Zer esan nahi du horrek? Eta desorekaren baten adierazle balitz, zer egin genezake zuzentzeko?   

Bego Tapia (Altzo)


2017-10-01 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Hur zuhaitz bat dugu eta urtero ale mordoa izaten ditu, baina heldu ahala guztiak erortzen dira zulo txiki batekin, “hutsik”, ustelduta... Zer izan daiteke? Sagarrondo eta aranen alboan dago.

Ana Zarandona (Etxebarria)


2017-09-17 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo! Baratzea argazkiko belar txarrarekin josita daukagu. Zer da? Ba al dago baratzetik kentzeko modurik? Ahal duzunean erantzuterik izango bazenu eskertuko nizuke.

Asier Altuna (Azkoitia)


2017-09-10 | Jakoba Errekondo
Irakurleak galdezka

Kaixo Jakoba. Veza soloari buelta eman ostean ortuariak landatu edo erein baino lehen karea dantzatzea egoki?

Juan de Atxirika (Murueta)


Eguneraketa berriak daude