ETB

ETB digitalean Iruñerrian

UPNren Gobernuak Eusko Jaurlaritzaren egitekoa zela zioen, baliabide ekonomikoak hark jarri behar zituela... Gobernu aldaketarekin batera etorri da albistea: Iruñerrian, ETBren lau kateak Lurreko Telebista Digitalaren bidez ikusi ahal izango dira hemendik aurrera. Orain arte ETB1 eta ETB2 modu analogikoan ikus zitezkeen eta ETB3 eta ETB4 internet bidez baino ez. Iruñerriko herritarrek telebista bersintonizatu beharko dute Erreniega eta Ezkaba mendietako errepikagailuen seinalea ondo jasotzeko. Eusko Irratiko irratiak ere digitalean zabalduko dira. 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: ETB
ETBk 40 urte
Ardatz bertikala, erabakien adierazle

40 urte bete ditu euskal telebistak, eta 40 urteko ibilian goitik behera aldatu dira gauzak: telebista konbentzionala etxe batzuetan egotetik, guztietan presentzia hartzera pasatu da; baina egun, ikus-entzunezkoak nahieran ikusteko gehiago baliatzen da telebista,... [+]


2024-03-21 | Euskal Irratiak
Urtzi Urkizu
"Susmoa dut gizartearen parte handi batean badagoela kezka ETB-rekin"

Berrian lan egiten duen kazetariak, Euskal Telebistaz liburua idatzi berri du Txoria hodei artean, ETB lehen eta gero. Galdera batekin abiatzen du liburua kazetariak: 40 urte bete dituen Euskal Telebistak behar den gisan arrapostu ematen al dio euskal jendartearen egungo... [+]


2023-10-22 | Lander Arretxea
Unai Iparragirre, ETBko zuzendaria
"Euskara ulertzen ez dutenak ere ETBren unibertsoan nahi ditut"

2021az geroztik, ETBko zuzendaria da Unai Iparragirre. Telebista kateetako edukien ardura da berea, baina baita plazaratu berri duten Primeran plataformarena ere. Jaiotza horren aitzakian hartu gaitu Bilboko egoitzan duen bulegoan.


Eguneraketa berriak daude