Nobel Sarien bitxikeriak

Alexander Fleming, 1945eko Medikuntza Nobel Saria eskuratu zuena.
Alexander Fleming, 1945eko Medikuntza Nobel Saria eskuratu zuena.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urriko lehen egunetan 2015eko Nobel saridunen berri izan genuen. 1901etik urtero ematen dira sariok, eta hainbeste urtetan historia harrigarri bat baino gehiago gertatu da haien inguruan. Lerro hauetan horietako batzuk aipatuko ditugu, den-denak Medikuntza Nobel Sariarekin lotutakoak.

Werner Forssmann-ek 1956. urtean jaso zuen saria, gorputzeko zainetan erabiltzeko moduko kateterra garatzeagatik. Probetan, Forssmanek ez zuen animaliarik erabili, bere gorputza baizik; esku bateko zainean kateterra sartu eta bihotzeraino eraman zuen.

1949an Antonio Egas Moniz izan zen saritua, gaixotasun mentalak zituztenengan lobotomiaren eragina frogatzeagatik. Begi-globoaren gainetik espatula sartzen zuen garuna ukitu arte, eta behin hori eginda, behar zen puska mozten zuen.

1929an Christiaan Eijkman Jakartara bidali zuten beri-beri gaitzaren nondik norakoak aztertzeko. Eijkman ohartu zen arroz zuria jaten zuten oiloek gizaki gaixoen sintoma berdinak garatzen zituztela, eta aldiz, azaldun arroza jaten zutenak osasuntsu zeudela. Pertsonei dieta bera ezarri, eta akabo arazoa.

Alexander Fleming oporretara joan zen bakterioak zituen kutxatxo bat ixtea ahaztuta. Itzulitakoan ikusi zuen estafilokokoak gero eta gutxiago zirela, toxina arraro baten eraginez. Nahi gabe penizilina topatu zuen horrela, eta saria jaso zuen 1945ean.

Selman Waksman ikerlariaren laguntzailea zen Albert Shatz-ek estreptomizina antibiotikoa aurkitu zuen, baina bere nagusiak ez zuen aipatu ere egin eta ohore osoa bere gain hartu zuen. Saria eman zioten 1952. urtean.

Ausardiak, zorteak edo, gordin esanda, lapurretak Nobel sari bat eman dezaketela erakusten dute adibideok. Ba ote horrelakorik gaur egun? Ez dugu guk ezetz esango. 


Irakurri gehiago: Zientzia
Zientzia kanalean gehiago
2026ko abuztuaren 14
Izarrak ikusteko begiratokiak
Lau puntu kardinal, mila dir-dir zeruan

2026ko abuztuaren 13
Hiriko basabizitza
Urubien atzetik

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (IV)
Santa Ana lurmuturrean, nondik? Itsaso aldetik...

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (III)
Izki Parke Naturalean, basoak eta nebulosak

2026ko abuztuaren 4
Izarrak ikusteko begiratokiak (II)
Erriberan eta Bardean, ortzimuga infinitua

2026ko uztailaren 15
Teknologia
Non hitz egin dezakegu?

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...