ARGIA.eus

2020ko urriaren 22a

Eta greziar intsumisioa zapalkuntza osora zabalduko bagenu?

Juan Mari Arregi
2015eko uztailaren 19a

Erreferendumean ezezkoak irabazi ondoren, Greziako herritarrek intsumisio lezio ederra eman digute. Nazioarteko Diru Funtsak, Europako Banku Zentralak eta Europako Batzordeak inposatu nahi dituen erreformei planto egin diete. Instituzio horiek osatzen dute Troika, inork aukeratu ez duen erakunde antisozial eta antidemokratikoa. Greziako herriak gainerako europarroi eta munduari erakutsi digu xantaiari ez zaiola men egin behar eta ez dela beldurrik izan behar. Jendartean izua zabaldu nahi izan zuten nola edo hala baiezkoa lortzeko, baina greziarrak giza duintasunarekin kontsekuente izan dira, eta nahiago izan dute euren buruen jabe izan Troikak ordezkatzen duen kapitalismo krudelaren aurrean belaunikatzea baino. Ez da harritzekoa, erakunde horrek milioika lagun eraman baititu langabeziara, pobreziara eta bazterketa sozialera, eta suizidioak ere eragin ditu horrek. Hemendik aurrerako bidea ez da erraza izango. Troika umiliaturik sentitu da eta ez die barkatuko, aurkituko ditu moduak mendekurako. Baina Troikak ere ez du erraz izango, ikusi baitu herri oso bat altxa dela erresistentzia aktiboa egiteko. Kapitalaren instituzioek beharrezkoa dute zorra kobratzea, zati bat kitatu eta denbora gehiago emanda ere.

Gainerako europarrok eta munduak ondo egingo genuke greziar intsumisioa zapalkuntza osora zabalduko bagenu: ekonomikoa, soziala, nazionala, lan arloko, sexuari dagokiona… Arlo guztietan landu beharko genuke intsumisioa, eta giza eskubideak errespetatzen ez dituen sistema ororen aurrean zutik jarri beharko ginateke. Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasuna errespetatzen ez dela? Bada intsumisioa. Azken batean, merkatarien eta finantza espekulatzaileen Europari ezetz esatea litzateke, horiek baitira gure jendartean dagoen desberdintasun sozialaren sortzaileak. Intsumisioa egin beharko genieke halako Europa defendatzen duten gobernu eta erakunde guztiei.

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: EB Grezia estutzen

EB Grezia estutzen kanaletik interesatuko zaizu...


ASTEKARIA
2015eko uztailaren 19a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude