Lucy ez da gure arbasorik zaharrena

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

1974an haren hezurrak Etiopian aurkitu zituztenetik, Lucy (argazkian) jo izan da gure arbasorik zaharrentzat. Australopithecus afarensis espezieko arrastoek 3,2 milioi urte dituzte. Hogei urte inguruko eta metro eskaseko emakumearen 52 hezur aurkitu zituzten, eskeletoaren %40, arrasto hain zaharretan erabat ezohikoa dena.

Baina berriki Science aldizkarian Chalachew Seyoum etiopiarrak argitaratu duen ikerlanaren arabera, Etiopian bertan, Lucyrengandik 25 kilometrora aurkitutako masailezur zati fosildu bat homo generokoa omen da, eta Lucy baino zaharragoa, duela 2,8 milioi urtekoa, hain zuzen. Seyoumen teoria egiaztatuz gero, gure espeziearen zuhaitz genealogikoa aldatuko da beste behin. n


Irakurri gehiago: Paleontologia Zientzia
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.