Hauteskundeetako lasterketa betean gaude jada eta sinplifikazioan erortzeko arriskuari eutsiz, euskal lurretako panorama orokorra halakoa litzateke alderdiei begira: batzuk maldan beherakoari nola eutsi ari dira –PP, PSOE, UPN–; besteak gehiengoak nola indartu pentsatzen –EAJ, Bildu–; eta berrienak –Podemos, Geroa Bai, Ciudadanos– aurreikuspen oparoei nola eutsi amesten.
Instituzioei so eginez, Nafarroakoa da egoerarik goriena, azken hiru hamarkadetan lehenbiziz UPN eta PSNrik gabeko gobernua osatzeko aukera egiazkoa delako. Aldaketa esaten diote horri, eta hala gertatuz gero aldaketa instituzional itzela litzateke, baina ez hain handia Nafarroako gizarte osoari begira, besterik gabe gizartean norabide aldaketa sumatzeko denbora behar izaten delako. Aldaketa izatekotan ere, erregimeneko indarrak oso ahaltsuak direlako oraindik eta instituzioei kontrabotere lana egiteko duten tresneria ugaria eta indartsua delako. Egoera desberdinak diren arren, galdetu Martin Garitano edo Juan Karlos Izagirreri, edo beste maila batean Alexis Tsiprasi.
Oso kontuan hartzekoa da, aldaketa pentsatu baino txikiagoa izan litekeela, besteak beste, akaso erregimen zaharreko tresna izan den PSN ere aldaketaren hanketako bat izan daitekeelako. Ez dakigu nork irabaziko duen eta nork galdu eta, beraz, esperimentu berrietarako aukerarik egongo den ere. Herritarrak alderdiei eman behar die botoa aldaketarako eta gainera norabide berria abiarazteko giltzarri dira, baina alderdiekiko mesfidantza da herritarrak duen sentimendu naturalena, batetik haien betaurrekoak motzerako direlako eta, bestetik, esperientziak edozertarako gai direla dioskulako. Ea herritarrek eskatutako mailari eusteko gai diren.
Edozer dela ere, aldaketa egarri dagoen gizarte esparruarentzat garrantzitsuena UPNk gobernu berria ez gidatzea litzateke. Ez da erraza Laura Perez, Uxue Barkos edo Adolfo Araiz Nafarroako Gobernuko lehendakaritzan irudikatzea, baina egiazko aldaketaren aukerak horiek dira eta horietako edozein litzateke iraultza sinbolikoa egungo Nafarroan. Emaitzek eta haien abileziak esango dute.
UPN, PSN, PPN eta Ciudadanosen blokeak ere irabaz dezake. Hots, betikoak. Orduan beti geldituko da Iparraldera begiratzea, han indar abertzaleek azken hamarkadetan egindako lana arretaz jarraitzea, hangoak erakusten duelako bazterketaren eremuetan eta gutxiengo gorrian izanda ere, lan egiten tematzeak bere fruituak ematen dituela gerora. Beti geldituko da jarraitzea, gizarte justuago baten lan horri ametsetik, lanetik eta gozamenetik bakarrik hel dakiokeelako, bestela jai.
EAE-n argazkia finkoagoa da teorian. EAJren eta EH Bilduren blokeek sendo jarraitzen dute eta PSE-EEren eta PPren egoera estua da oraindik. Azken hauteskundeetako joeran ez dute burua altxatu eta oraingo aurreikuspenak ere ez dira onenak.
Galdera ikur nagusia Podemos da. Inkesta guztiek emaitza oso onak iragarri dizkiote eta hainbat gobernu aukera erabakitzeko ahalmena ere bai. PSEtik elikatuko da? Bildutik? Denetik apur bat? Andaluziak pista batzuk eman ditu, baina ez dira baliagarriak hemengo egoerarako. Baliatuko du Podemosek bere indarra edo Roberto Uriarte idazkari nagusiak iragarri moduan, oposizio bilakatuko da irabazle izan ezean? Gaitza da ezer esatea emaitzak ikusi arte. Badakiguna da hemen ere Madrilek asko agintzen duela.
Bizkaian EAJk ez bide du arazo handirik izango gobernu lanetan jarraitzeko, Gipuzkoan EAJ eta EH Bilduren arteko lehia itzela da eta Araban izan daiteke aldaketarik handiena: PP, EAJ, Podemos eta EH Bilduren artean da lehia. EAEko instituzio askotan, PSEk oposizio gordina edo EAJren makulu izatea erabaki beharko du, eta makuluarena ez da gozoa, baina oposizio gordinean baino epelago egoten da. EAJren eta PSEren arteko azken bi urteetako akordioek erakusten dute aukerarik bada elkarrekin arituko direla. ETArik gabeko eszenatokian, EH Bildu-PSEren elkarlanaz ere asko hitz egin zen, baina denbora pasatu ahala batzuen eta besteen politikek gero eta gaitzago egiten dute aukera hori.
Edozein modutan, ez da zalantzarik azken urteetako hauteskunde bizi, interesgarri eta erabakigarrienetakoak izango direla.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Euskara badago Bilbon, baina non? Eta zertarako? Nork sortzen du euskarazko kultura, eta nork sostengatzen? Galdera horien aurrean, udalaren azken urteetako erabakiei begira, argiago ikusten da euskara eta kultura bizirik nahi ditugunontzat kezkagarriak diren erabakiak hartu... [+]
Sasijakintsua, jakineza eta franco txikia: horiexek dira aurrekoan Gotzon Lobera jaunak, Bilboko kale batzuen izenak aldatzeko ekimenaren kariaz, Deia egunkarian zuzendu dizkidan epitetoak. Ez du nire izena aipatu, egia, baina neu izan naizenez urte eta erdi luzeko borrokan... [+]
Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.
Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]
Hasieratik argi utzi nahiko nuke ez naizela inolaz ere feminismoan, sexu- eta genero-teorietan ezta LGTBIQ+ komunitatearekin lotutako gaietan aditua. Gizon txuri heterosexual bat naiz, ezkertiarra esan dezagun, bere burua feministatzat hartzen duena (edo feministen aliatua,... [+]
Goizaldeko lehenengo eguzki-izpiekin batera zabaldu ditu ateak Kirikiño Ikastolak. Zapatua da, auzolan eguna. Parte-hartze batzordeko arduradunak irrintzia egin eta lanera bideratu ditu bertaratu diren ehundik gora partaide: “Hemen erronkak denonak dira! Aurrera,... [+]