Amatzako altzoa

Jakoba Errekondo
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Oraintxe du sasoia. Ezkur bat. Eguna luze. Giro polita. Hezetasunak azala beratu dio. Barruko mamia puztu da. Hormonen dantza hasi eta hazia hozitu da. Ernatu da. Sustraiak luzatu. Lurraren epela neurtu. Eta gora jo behar. Zurtoinak gora ekingo dio. Hostoak hedatu eta betirako bizitoki izango duena ezagutu. Haizeak, eguzkiaren bideak, ilargiaren keinuak... Auzoko izango dituenei diosala egitea ez zaio, inola ere, ahaztuko.  

Kanarietako palmondoak (Phoenix canariensis) amatza lanetan, hosto tarteko altzoan hartu du haritz kanduduna (Quercus robur). Laster igarri zion ezkurrak, sustraiak lurra ukitu ordurako: ama ona izango du. Ederki etorriko da.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.