ARGIA.eus

2020ko ekainaren 02a

Aragoiko Gobernuak 'katalana' hitza desagerrarazi du lege testuetatik

Onintza Irureta Azkune @oirureta
2015eko otsailaren 01a

Kultur Ondarearen Legean baino ez zen agertzen gaur egun “katalana” hitza. Bestelako testu legal guztietatik hitz hori ezabatzeko lanak hartuak zituen. PPko Gobernuak “ekialdeko hizkuntza” deitzen dio, katalanaren arrasto oro suntsitu nahian.

Vilaweb agerkariak azaldu duenaren arabera, 1999tik indarrean zegoen Kultur Ondarearen Legean baino ez zen agertzen “katalana” hitza hizkuntzari buruz aritzeko. 2014ko abenduaren 31n onartu zuten lege erreformaren ondoren, azken arrastoa galdu da. Honela agertzen da orain Kultur Ondarearen Legean: “Gaztelaniaz gain, Aragoiko hizkuntza berezko, jatorrizko eta historiko dira hizkuntza aragoiarrak, eta hizkuntza modalitate horiek autonomia erkidegoaren iparraldean eta ekialdean mintzatzen dira gehienbat”.

Lege testuetatik ezabatzeaz gain, eskoletan ere sartu dute eskua. Zaragozako Mequinenza herrian, ikasleek jaso dituzten notetan, “katalana ikasgaia” jarri beharrean “ekialdeko hizkuntza ikasgaia” jarri diete. Eskola komunitatea kexatu egin da eta Gobernuak erantzun du akats informatikoa izan dela.

Duela bi urte hasi zuen Aragoiko Gobernuak “katalana” hitza begi bistatik kentzeko bataila eta ordukoak dira hizkuntzen legean sartu zituzten LAPAPYP eta LAPAO ezagunak. LAPAOk Lengua aragonesa propia del área oriental esan nahi du eta “katalana”ren ordez erabili dute. LAPAPYPek berriz, Lengua aragonesa propia de las áreas pirenaica y prepirenaica, esan nahi du eta “aragoiera”ren ordez erabiltzen dute.

Katalanaren eta aragoieraren aldeko herritarrek manifestua sinatu dute Gobernuak hartutako erabakion kontra.

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Katalana

Katalana kanaletik interesatuko zaizu...

ASTEKARIA
2015eko otsailaren 01a
Azkenak
EGILEA
Argia buletina
Egunaren laburpena
zure e-postan
Eguneraketa berriak daude