Pribatizatua irauli: Hanburgok argindar sarea publiko egin du

  • Euskaldunok aurrezki kutxa eta beste ondasun publikoak ugazaba handien eskuetan uzten jarraitzen dugun bitartean, alderantzizkoa egitea lortu dute beste leku batzuetan. Alemaniako Hanburgon herritarrek erreferendumean erabaki dute orain hiriko argindar sarea eta bi urte barru gasarena berriro publiko bihurtzea.

Argazkian, ”Unser Hamburg, Unser Netz“ (Gure Hanburgo, Gure Sareak) mugimenduko kideak 2013ko urrian ospatzen erreferendumean lortutako garaipena. Ordura arte udalak sarearen jabegoaren %21 kontrolatzen bazuen, erreferendumaren ostean %100 eskuratzea nego
Argazkian, ”Unser Hamburg, Unser Netz“ (Gure Hanburgo, Gure Sareak) mugimenduko kideak 2013ko urrian ospatzen erreferendumean lortutako garaipena. Ordura arte udalak sarearen jabegoaren %21 kontrolatzen bazuen, erreferendumaren ostean %100 eskuratzea negoziatu du Vattenfall korporazioarekin. Azkenean 500 milioi eurotan erosi dio sarea, multinazionalek ez dute ezer oparitzen. Datorren urtean gas horniduraren jabegoa lotu beharko dute. Kanadatik zerbitzu publikoen birpublifikatzearen behatzaile ari den Municipal Services Project fundaziotik David McDonald irakasleak ohartarazi du urteotako tsunami neoliberalaren ostean ez dela erraz zerbitzuok multinazionalei kentzea: “Davidek Goliati egindako batailaren tankera har dezake zureak korporazio handi batekin kontratua eten nahi baduzu”. Hego Euskal Herriko udal hauteskundeetan eztabaidatuko ote da honetaz?
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Moorburgtrasse-ko zuhaitzak  defenditzeko 2009an antolatutako ekintza hark espero baino soka luzeagoa ekarri du Hanburgon. Abendu hartan dozena bat jende igo ziren arboletara, “Moorburgtrasse Stoppen!” kanpainari hasiera emanez. Agintariak baimena ematekotan ziren ehunka zuhaitz mozturik hiru parke zeharkatu behar zituen gas-hodi berriari.

“Parkea gurea da!” eta “Zuhaitzak defenditu ditzagun!” oihukatu zuten hiru hilabetez adar gainetan antolatutako etxola eta plataformetatik. Neguko elur, euri, haize eta ekaitzei aurre egin behar izan zieten, harik eta 2010eko martxoan epaitegiek bermatu zieten arte zintzilik geratzen zela gas-hodiaren proiektua.

Alemaniako hiririk berdeenetakotzat daukaten Hanburgon Vattenfall korporazio suediarra ikatzezko zentral berria eraikitzen ari zen eta ekintzaileek defenditzen zuten parkea zeharkatu behar zuen Elba bazterreko zentral berriaren eta hiriaren arteko gas-hodiak. Moorburgtrasseko borrokalariek lortu zuten gai potoloago bat ipintzea Hanburgeko agenda politikoan: klimaren aldaketaren eta energia berriztagarrien hariari tiraka energiaren jabegoa jarri zuten auzitan.

Hiru urte beranduago, 2013ko irailean, Hanburgoko argindarraren eta gasaren hornitzaileen jabegoa bozkatu dute erreferendumean. Alegia, ea herritarrek nahi duten konpainia pribatuen esku jarraitzea ala berriro, aspaldi bezala, enpresa publikoen jabego izatea. Ekologisten, kontsumitzaileen eta zenbait konfesio erlijiosoren taldeek eginik energia iturrien publikotasunaren aldeko kanpaina, doi-doi izan arren irabazi egin dute galdeketan.

Ondorioz, Alemaniako bigarren hiri handiena den Hanburgok bere gain hartuko ditu argindarra, gasa eta auzoko kalefakzioa (berokuntza komunitarioa da Ipar Europako leku askotan), duela urte batzuk Vattenfall eta E.On konpainiei agintariek saldu zizkieten zerbitzuak berreskuratuz.

Albistearen xehetasunak The Guardian britainiarrean eskaini dituzte  Claire Provost eta Matt Kennard kazetariek “Hamburg at forefront of global drive to reverse privatisation of city services” (Hanburgo aitzindari hirietako zerbitzuen pribatizatzea iraultzeko mundu osoan zabaldu den joeran) kronikan.

“Bidean –idatzi dute Provost eta Kennardek– Hanburgok bat egin du munduan zehar pribatizazio esperimentuak amaitutzat ematea erabaki duten hiri gero eta ugariagoekin. 2007tik hona Alemanian bertan 170 udal baino gehiagok pasarazi dituzte energia zerbitzuak berriro esku publikoetara. Mundu mailako 100 hiri handi baino gehiagok egin dute gauza bera ur zerbitzuarekin azken 15 urteotan, tartean Frantziako dozenaka hirik, lehen uraren pribatizazioan aitzindari izan den Frantzian bertan, alegia”

Utikan, Vattenfall eta E.On  

Hanburgokoa bezalako erreferendum orok ez du eman fruitu berdina. Berlinen 2011n herritarrek ez zuten babestu ur zerbitzua konpainia pribatuari kentzea proposatzen zuen galdeketa. Hala ere, gero eta hiri gehiagotan ikusten dira mugimenduak azken 30 urteotako neoliberalismoak zerbitzu publikoak, tartean ura eta energia, pribatizatzeko egin duen bidean atzera egin nahian.

Energiaren birpublifikatzea  Hanburgon gertatu izanak erakusten du zein indartsu datorren mugimendu berria. Munduko portu handienetakoaren jabe da, globalizazioaren muinean dago, Europaren sal-erosgaietako asko  hiri moderno honetatik pasatzen dira. Eta erabaki du energia konpainia pribatuek kontrolatzen zuten aroari agur esatea.

2010ean militanteek ekin zioten “Unser Hamburg, Unser Netz” (Gure Hanburgo, Gure Sareak) kanpainari, Vattenfall eta E.On multinazionalekiko kontratuak amaitzear zirenean. Mugimenduaren barruan, ekologistek uste zuten sareak berreskuratzeak hiriari ekarriko ziola energi iturrien kontrol hobea, lagunduz nuklearretik eta ikatzetik berriztagarrietarako trantsizioan.

Kontsumitzaileen elkarteek argudiatzen zuten Vattenfall eta E.On zirela aldi berean energiaren sortzaileak eta erosleak, eta hori txarra zela erosi behar zieten herritarrentzako. Talde erlijiosoek eta txirotasunaren kontrakoek eransten zieten energi sareek ez luketela egon beharko esku pribatuetan, administrazio publikoak kudeatu beharko lituzkeela. Azkenerako, mugimenduan elkar hartu zuten adineko jende erretretadunek, ikasleek eta kaleko musikari bohemioek.

Alemanian gero eta hiri gehiago dira abiatzen bide beretik. Hanburgoko ingurumen eta hiri plangintzako arduraduna izandako Christian Maasek kazetariei esan dienez, “jendea interesatuta dago gertuko energia hornitzaileetan, eta hau ezin da ezkondu konpainia zentralizatu eta irabazi handietara bideratutakoekin”. Fenomeno bera ari da ikusten Amerika eta Asiako hiri askotan.

Birpublifikatzeaz, dena dela, informazio gutxiegi zabaltzen da. Eskuratzen ere ez baita erraza. Lan baliosa egiten dute alor horretan Public Services International Research Unit (PSIRU) eta Transnational Instite erakundeek. Horiei esker dakigu, esate baterako, ur zerbitzuei dagokienez 180 baino gehiago direla aurretik pribatizatutako zerbitzuak berriro kontrol publikora pasatu dituzten hiriak. Badira kasuak Frantzian (Bordele bera, esaterako), Alemanian, Hungarian (Budapest), Argentinan (Buenos Aires), Indonesian, Mozambiken (Maputo)...

Ez dira beti ezkerrekoak izan urratsa eman dutenak. AEBetan agintari kontserbadoreek egin izan dute, horrela komunitateak dirua aurrezten duelako. Beste zenbaitetan konpainiek berek egin dute ihes, etekinik ikusten ez zutelako. Baina gehienetan mugimendu sozialak dira zerbitzu publikoak berriro publiko bihurtzea behartu dutenak.

Hanburgoren kasuan, herritarren artean indarra hartu du energiazko trantsizioaren beharrak. Erreferendumeko galderan energia sarea berreskuratzeaz gain proposatzen zen helburutzat ezartzea “gizarte aldetik bidezkoa, demokratikoki kontrolatua eta klimarekiko jasangarria izango den energi hornidura, iturri iraunkorrek sortua”.

Korporazio  handiek ez dute interesik proiektu txiki eta ez-zentralizatuetan. Aldiz, udalak bere gain hartzeak ekar dezake energia sistema aldatzea, jendeari prezio egonkorrak eskaintzea, eta hiriak menpekotasun txikiagoa edukitzea urrundik ekarri beharreko erregai fosilekiko. Negu honetan, Hego Euskal Herriko udal hauteskundeetan eztabaidatuko ote da honetaz?


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Energia krisia
Honezkero, hemen dago beherakada

Antropologo eta ingeniaria den Yayo Herrerok dioen bezala, datu bat da. Horren jatorria ulertzeko erraza den baieztapen xume batean laburbil daiteke: Lurra agortzen ari da.

Gaia konplexua da. Ikuspegi asko daude, interesak gurutzatzen dira, informazioa desinformazioarekin... [+]


Trantsizio energetikoa deseraikitzen

Manuel Casal Lodeiro (Barakaldo, 1970) informatikaria eta gai energetiko eta ekosozialen inguruko aktibista eta dibulgatzailea da. Besteak beste, 15/15/15 aldizkari eleanitza eta Galiziako Instituto Resiliencia koordinatzen ditu, eta Véspera de Nada por unha Galiza sen... [+]


Espainiako Gobernuak ondorioztatu du itzalaldiaren errua Red Eléctrica de Españak eta argindar konpainiek dutela

Itzalaldiaren ondoren sortutako komiteak eginiko txostena aurkeztu du astearte gauean Sara Aagesen Trantsizio Ekologikorako ministroak. Horren arabera, "hainbat faktoreren batasunaren" ondorioz sisteman gehiegizko tentsioa izan zen, kate erreakzio gisa. Txostenak... [+]


Energia eta telekomunikazio sistema “erresilientea” sortzeko, lankidetza abiatu dute Goienerrek eta Izarkomek

Bi kooperatibek euren arteko elkarlanean "urrats sendoagoak" emango dituztela iragarri dute, energia eta telekomunikazio sistema "erresiliente" bat sortzeko. Deia egin diete herritarrei Itzali sistema, piztu alternatibak manifestuarekin bat egin dezaten.


2025-05-21 | Iñaki Murua
Aldia itzalaz erditu zenekoa

Ustekabean edo... urte hasiera honetan bi mila milioitik gorako irabaziak izan omen ditu Iberdrolak, baina ez omen dago txapliguak, altxafuegoak, etxaferuak... edo dena delakoak zeruetara botatzeko egoeran, izan ere, iaz aldi berean baino %27 gutxiago irabazi omen du. Atalen... [+]


2025-05-14 | Iñaki Barcena
Klima energetikoaren beroketa

Energia politikek haserreak eta desadostasun sakonak sortu dituzte ekologisten artean. Ez da gauza berririk. Hemen eta atzerrian. Hemen eta orain, nabarmen. Duela bi urte, 2023ko udaberrian, gure ikerketa taldeak (ekopol.eus) hiru mahai-inguru antolatu zituen Donostian,... [+]


Itzalaldiak argitu digu bidea: sare elektrikoaren deszentralizazioa

Iberiar penintsulan apirilaren 28an gertatutako itzalaldiak, egungo energia sistemak dituen arrakala guztiak utzi zituen bistan. Enpresa elektriko handien diru gosea, berriztagarrien ezarpen masiboak dakartzan ajeak, eta herritarrok bizimodu hiper-elektrifikatuarekiko dugun... [+]


2025-05-14 | Jesús Rodríguez
Kolapsoaren entsegu bat

Apirilaren 28ko gauean Bartzelonako Badal Ramblako terrazak gainezka zeuden; hoztu gabeko garagardoak zerbitzatzen ziren, baina jendeak zoriontsu zirudien. “Munduaren amaierak iritsi behar badu, pozik harrapa gaitzala”, esaten zidan auzokide batek. Hamar ordu baino... [+]


Iluntasuna argitu beharraz

Zurea ez da ekologia, zurea ideologia da!”. Espainiako oposizio buruaren hitzak dituzue, oraingoan itzalaldia aitzakia hartuta. Zer den ideologia hitza desitxuratzea; trantsizio energetikoa edota energia politika, hitzak dioen moduan, politika hutsa delako. Kapitalismoaren... [+]


Turiel: “Bilatu daitezke arrazoi teknikoak, baina itzalaldia prezioen sistema perbertsoak eragin zuen”

Antonio Turiel fisikari eta CSICeko ikerlariak aspaldiko urteetan ez bezala bete zuen Hernaniko Florida auzoko San Jose Langilearen eliza asteazkenean. Zientoka lagun elkartu ziren Urumeako Mendiak Bizirik taldeak antolatuta Trantsizio energetikoaren mugak izeneko bere hitzaldia... [+]


Plangintza demokratikorik gabe itzalaldien menpe jarraituko dugu

Gero eta nabarmenagoa da Espainiako Estatuak ez duela planifikazio demokratikorik energiaren arloan. Duela gutxi jasan dugun itzalaldia adibide garbia da, baina ez da bakarra. Energia berriztagarrien kontrolik gabeko eta lurralde askotan gehiegizko hedapena da beste adibide... [+]


Itzalaldiaren biharamunean, Espainiako Gobernuaren eta Red Eléctrica de Españaren arteko tirabirak dira nagusi

Pedro Sánchezek hornitzaile pribatuei eta Red Eléctrica de Españari egotzi die itzalaldiaren inguruko informazio gutxi eskaintzea, baina azken honek jakinarazi du "gutxi gorabehera" aurkitu dutela Iberiar penintsula osoko argindarra joatearen arrazoia... [+]


Itzalaldiaren jatorria: instalazio fotovoltaikoak, arloko enpresa pribatuak eta azpiegitura elektrikoaren gabeziak?

Red Eléctrica de Españak zibererasoaren aukera erabat baztertu du, eta bi instalazio fotovoltaikoetan jarri du begirada. “Operadore pribatuei erantzukizunak eskatuko dizkiegu eta berriro ez gertatzeko beharrezko neurriak aktibatuko ditugu”, adierazi du... [+]


Eguneraketa berriak daude