Petro… nor?

Josu Jon Imazek honela dio: “Petronor petrolioaren sektorearen industria abangoardian dago eta bere ingurunearen tradizio zein hurbiltasunaren espiritua adierazten du. Hari zor dio ekoizteko duen indarra. Horregatik, bere helburua nazioarteko merkatuan lehiatzeko hobetzea da eta bere emaitzak ingurunera igortzea”. Bera da enpresako presidentea. Nire aburuz bada garaia berba horiek aldatu edota egokitzeko.   

Abangoardia? 1968an jaiotako enpresa, Kantauri itsasoaren ondoan, ez dago jadanik abangoardian. Jarraituko dute esaten, Espainiako lehenengo petrolio-findegi enpresa dela, baina 2013ko zorrak ezin ditu estali. Urrun dago 2007an irabazitako 295 milioi euro irabaztetik. 2012an 18,1 milioi euro besterik ez zuen irabazi, eta pasa den urtean, lehen aldiz, zenbaki gorritan sartu zen. Nahiz eta 8,7 milioi tona petrolioa findu (2012an baino 1,2 milioi tona gehiago), zenbaki negatibotan bukatu zuen, 87,5 milioi euroko galerekin. Zergatik? Funtsean, petrolioa milaka kilometrora erauzten delako eta fintzearen negozioak bertan, putzuen ondoan ari direlako kokatzen. Petronorrek gero eta petrolio astunagoa, txarragoa eta ahalik eta merkeena erosten du koke planta berrian fintzeko, baina zenbakiak ez dira onak, eta etorkizunean ez du ematen aldatuko direnik.

Ingurunea? Duela bost urte, Amatiño, Petronorreko prentsa arduraduna, koke plantaren auziaren gainean elkarrizketatu nahi genuen eta ezetzaren ostean, honela erantzun zigun: “Gatazka, non? Hemen ez dago gatazkarik”. Koke plantaren auzia luzea izan da eta Petronorrek salbaziotzat jotzen zuen instalakuntza hau merkatuan jarduteko. Ez ikusiarena eginez erantzuten zieten kritikei. Baina erreparatzen badiogu egiten duten ingurunearen gaineko propagandari, oso kezkatuta omen daude irudi korporatiboarekin. Horregatik Petronorrek bi milioi euro ematen dio Bilboko Athletici euren logoa kamisetan eramatearren, baina, noiz arte?

Trantsizio energetikoa? Petrolioa, gasa, ikatza edota uranioa kontsumitzen ditugun neurrian ez dira luzarorako izango. Eguzkia dugu energia iturri sostengarri bakarra, horregatik eredu energetikoaren aldaketarako, erregai fosiletatik energia berriztagarrietarako trantsizioa ezinbestekoa dugu. Euskal Herrian trantsizio horretarako baliabide sozial, ekonomiko eta teknologikoak ditugu, beste herrialdeetan baino askoz hobeto gaude. Galdera da, Petronor eta Iberdrola eta beste eragile energetiko transnazionalak, soluzioaren parte dira ala arazoarena?

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
2024-04-28 | Karmelo Landa
Gernikaren berpiztea

Urte bat bestearen ondotik, 87 urte joan dira astelehen lazgarri hartatik, apirilaren 26 hartatik; azoka eguna Gernikan, heriotza eguna. Suzko eta berunezko egunak eta urteak ondoren. Hildako ugariren gainean porlana eta isiltasuna. Porrota eta sufrikarioa. Nortasun debekatua,... [+]


Hitzen piroteknia

Garai batean nire ustez naftalinaz gainezka zeuden esaldiak erabiltzen hasia naizela antzeman dut. Zahartzen ari naizen seinale ote? “Osasuna badugu behintzat-eta, gustura egoteko moduan gaude!” edo “gure garaian jan ez, baina barre...”. Eta tristuraz... [+]


2024-04-28 | Ahoztar Zelaieta
EAJko karguen senide harrobia

Azken hamarkadan, EAJk hiru harrobitatik datozen kargu publikoen esku utzi du Eusko Jaurlaritzako sailen kudeaketa. PwC eta Andersen bezalako aholkularitza-enpresetan aritu zen talde bat nabarmentzen da. Beste talde garrantzitsu bat karrerako funtzionarioek osatzen dute... [+]


2024-04-28 | Edu Zelaieta Anta
Duda-muda

Ramadana bukatzear zela sortu zen zalantza irakasleen artean: familia musulmana duten ikasle batzuek adierazia zuten, ramadanaren amaieraren ospakizuna zela eta, ez zirela egun horretan joanen gelara. Ekintza horren bidez –aipatu zuen irakasle batek– argi gelditzen... [+]


Eguneraketa berriak daude