Euskararen gizarte-erakundeon etorkizuna: palankak eta balaztak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Eguneroko urgentzia eta estutasunetatik ihes eginez, euskararen garapena xede dugun gizarte-erakundeon eta erakunde publikoen bide-orri eta agenda estrategikoetan kontuan hartu beharreko hainbat iradokizun egiten ausartu naiz lerro hauetan.

Berrikuntza soziala. Aholkularitza, kudeatzaile eta esparru akademikoaren klixe berri bihurtu da berrikuntza soziala, baina, zer den galdetuta, gutxik daki ondo. Orain aste batzuk, Gorka Espiau etorri zen Hernaniko Orona Ideora, Elhuyarrek antolatutako jardunaldira, eta definizio argigarri hau eman zigun: “Gizartea eraldatzen duten ideia, proiektu eta produktu berriak martxan jartzea da berrikuntza soziala”. Klixeak klixe, euskararen gizarte-erakundeon jardueran ikuspegi hori barneratzen badugu, aukera asko irekitzen zaizkigula esango nuke.

Inkrementala edo erradikala. Bi berrikuntza-mota daudela esaten du teoriak: inkrementala aldaketa txikiz ehundutako berrikuntza da; disruptiboa edo erradikala, aldiz, merkatu edo gizarte-eremu baten jokalekua erabat aldatu eta eraldaketa sakona dakarrena da. Berrikuntza disruptiboz jositako historia aberatsa izan da euskararen berreskurapena (euskararen estandarizazioa, ikastolen mugimendua, euskalduntze-alfabetatzea, hedabideak, hizkuntza-teknologietan egindako urratsak…), baina azken urteetan berrikuntza inkrementalean mugatuta gaudela esango nuke. Logikoa da, baina iruditzen zait disrupzio-logikan jarri behar dugula berriz indarra, euskararen garapena eta gizartearen eraldaketa bultzatzen jarraitzeko.

Ikerketa eta garapena. Berrikuntzak, soziala eta teknologikoa inkrementala edo disruptiboa izanda ere, ikerketa eta garapena izan behar du oinarri. Nola lortuko ditugu euskarazko produktu berritzaile eta erakargarriak? Nola bermatuko dugu euskara digitalki osasuntsu egotea, ikerketarik eta garapenik gabe? IKT laguntzetan izan diren beherakadak, 2014an Saiotek deialdia bertan behera geratu izana, eta Euskal Zientzia eta Teknologia Sarearen berrantolaketa berriaren ziurgabetasuna ez dira batere sintoma onak.

SROI metodologia (Social Return Of Investment). Egindako inbertsio eta jarduerak gizarteari emandako etekina neurtzeko sistemari deitzen zaio nolabait. Mundu anglosaxoian asko zabaldu da, eta badugu nondik ikasi. Zertarako? Ikusezinak izateari uzteko eta gizarteari egiten diogun ekarpen soziala eta ekonomikoa objektibatzeko.

Askotan esana. Esan bai, baina gutxitan praktikan jartzen duguna. Kilometro karratu gutxiren barruan zenbat enpresa eta erakunde ari gara bezero berberei produktu eta zerbitzu oso antzekoak eskaintzen? Ikerketa-proiektu berdinak edo oso antzekoak aurkezten? Eta produktua ez bada bideragarria, denak itzulpenak egiten hasi, tarifak jaitsi, eta kuotatxoa eskuratzera... Baina, horrela, merkatua ez da haziko, elkarri tokia jaten diogu, eta marjinak jaitsi egiten dira. Epe luzera, guztion kalterako. Hekimen eta Langune jaio dira, baina elkarlanean bada zertan sakondu.

Erosle-logikatik industria-logikara. Ez gara gu ikuspegi-falta dugun bakarrak. Adibide argiak ditugu euskal administrazioan erosle-logika sektore ekonomikoa indartzeko estrategiari gailendu zaiola esateko (itzulpen automatikoan edo ahotsaren teknologietan, esaterako). Aldeak alde, inork imajinatzen du Euskotren CAFenak beharrean Alstom-en trenak erosten? Baliabide-hornitzailearen bigarren mailako papera jokatzea edo hizkuntza-teknologien sortzaile eta garatzaile izatea, hori da hautua. Ni, behintzat, bigarrenaren alde, baina, horretarako, ezinbestekoa da guztiok ere hori sinestea.


ASTEKARIA
2014ko urriaren 19a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Azkenak
Kneecap, Last Tour eta protestaren merkatua

Kneecap taldea BBK Liven egoteak eztabaida piztu du makrofestibalek protesta politikoaz egiten duten instrumentalizazioaz eta kultura-eredu nagusiaren kontraesanei buruz.


Baionako fiskaltzak ikerketa abiatu du Ane Lindanek EHZn egindako emanaldiaren harira

Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak Bilboko artista salatu du arrazoi beragatik, “eskarnio delitua” egin duela argudiatuta. EHZk barkamena eskatu die artistaren emanaldiak mindu dituenei, baina egoera gorrotoa sustatzeko baliatu dutenengandik “urrun”... [+]


Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


Amnistia Internazionalak exijitu dio CAFi Jerusalemgo tranbiaren proiektua bertan behera uzteko

NBEren txosten batek azaldu du Beasaingo enpresak lagundu egiten duela Israelgo legez kanpoko kolonien hedapenean. Amnistia Internazionalek deialdia egin die gobernuei “urgentziaz” esku hartu dezaten txostenaren ondorioekiko.


2025-07-04 | ARGIA
TindEHEr egitasmoa: gazte-taldeen arteko ‘matxak’ euskaratik eta euskaraz

Oraingoz hamabi gazte-taldek eman dute izena. Taldeen arteko bikoteak osatuko dituzte, eta haien arteko harreman informalak euskaratik eta euskaraz garatuko dituzte. Helburua da kontzientzia linguistikoa berpiztea. Euskal Herrian Euskarazek eta Gazte Euskaltzaleon Sareak abian... [+]


Foruzaingoak taser pistolak eskura izango ditu 2026tik aurrera

Nafarroako Barne Sailak araudia aldatu du Foruzaingoak taser pistolak erabiltzen hasteko hurrengo urtean. Pistola elektrikoen erabilera poliziek daramatzaten kamerek kontrolatuko dute.


Lurramak “Bihar ere laborari” lelopean ospatuko du 20. urteurrena

Laborantza herrikoia eta jasangarria bultzatzen duen azokak 20. urteurrena beteko du. Azaroaren 7tik 9ra antolatu duten erakusketa eta merkatuan parte hartzera dei egin du.


Hau altxorra, geure geurea!

-Kax, kax, kax.

-Aurrera!

Maratila kirrikariari buelta eman eta barrura.

Hor zaude zure Donostiako Ibaetako EHUko bulegoan, eserita, lanean, aurrean mahaia bete irakurgai. Hor daude zure poltsatxo beltza lurrean, zure erlojua, ohiko legez, eskumuturrean beherantz buelta... [+]


Tomasita Quiala, munduko “bertsolari” txapelduna

Ekainaren 12an, 64 urte zituela hil zen Tomasita Quiala Kubako izar handia. Azkeneko aldiz, 2018an etorri zen Tomasita Quiala repentista Euskal Herrira, Bertsozale Elkarteak antolatutako inprobisazioaren nazioarteko topaketa batzuen bidez. Dena hartzen zuen gogoan eta denari... [+]


Leire Martinez, Equala berdintasun aholkularitza
“Zaila egiten zaio gizarteari onartzea albokoa izan daitekeela erasotzailea”

Erasoen aurrean jarduteko protokoloaren garrantziaz mintzatu da Equala berdintasun aholkularitza zerbitzuko Leire Martinez. Eraso baten aurrean zer egin, nora deitu eta nola babestu jakiteko balio du. Iruñeko Peñen Federazioarekin aritu dira elkarlanean aurten ere.


Amurrioko Correoseko langileek mobilizazio gehiago egingo dituzte, zuzendaritzak ez baitu kontrataziorik egin gainkarga konpontzeko

Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.


Eguneraketa berriak daude