Antisorgailua txip batean

Txip antisorgailuak honen tankera edukiko luke, gutxi gorabehera.
Txip antisorgailuak honen tankera edukiko luke, gutxi gorabehera.
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Antisorgailu mota bat baino gehiago dago, eguneroko pilulatik hasi eta bost urtero aldatu behar den esteriletaraino. Berriki, beste metodo bat iragarri du MicroCHIPS izeneko enpresa estatubatuarrak MIT Technology Review aldizkarian: hamasei urterako balio duen txipa.

Hogei milimetro luze den txipak haurdunaldiak hamasei urtez eragozteko adina hormona eta bateria ditu, eta azalaren azpian kokatzen da. Bateriak duen korronte ahulari esker, eguneko 30 mikrogramo hormona askatzen da gorputzean. Erabiltzaileak gailua desaktiba dezake nahi duenean, eta ondoren berriz aktibatu.

Datorren urtean hasiko dira pertsonekin probak egiten, eta 2018rako merkatuan izatea espero dute.


Irakurri gehiago: Teknologia Zientzia Biologia
Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.