Nazioaren zentzua

  • Adinak nahi dena esan eta egiteko ematen duen askatasun horretaz baliatzen zen: “Laurogei urte eta pikoko prostatikoa zarenean egiten duzu nahi duzuna, e? Daukazu askatasun bat...”. Memoriak idazten ari zen aitzakian joan ginen elkarrizketa egitera, 2011ko ekainaren 28an.

Politikagintza ofizialetik kanpora, bakearen eta eskubideen aldeko ekimen ugaritan sartu zen: Egunkariaren itxieraren kontra, Milakabilakan, Independentistak sarean
Politikagintza ofizialetik kanpora, bakearen eta eskubideen aldeko ekimen ugaritan sartu zen: Egunkariaren itxieraren kontra, Milakabilakan, Independentistak sarean"¦

Oroitzapenen apunteak papereratzen omen zituen euskaraz, gaztelaniaz nahiz frantsesez, gertaerak agintzen zion erara. Damu zen, alde batera, behar adina denbora hartzen ez zuelako horretarako, baina ez zegoen prest afizio nagusia, gudariñoak egitearena, bertan behera uzteko. Xixipo txakurra aurretik zaunka zihoala eraman gintuen etxeko zoko batean zeukan tailerrera : “hau da nere zuloa”; berniz eta pintura usaina zeriola, soldadutxoen piezak kaxetan, pintura pote eta isipuak mahai gainean, modelotarako erabiltzen zituen uniformeen argazkiak erakusgai. Eta zapla bota zuen: “Ni ez naiz historiara pasatuko politikari gisa, baina bai soldadutxoen egile modura”.

Idatzi, ez dakigu zenbateraino idatzi zituen memoriak. Oroimenak, ez zion kale egiten. Historian zale eta aditua, bere bizialdiaren kontakizuna klase magistral ilustratu eta dibertigarria bilakatzen zuen, letra txikia eta handia tartekatuz. Historiaren trenera igotako gizona zen, bizitzea suertatu zitzaionagatik eta bizitakoa kokatzen eta iragazten jakiteagatik.

“Nik daukat nazioaren zentzua, izango naiz maniatiko bat, bale, baina zentzu hori daukat”. Hori zuen pentsamendu politikoaren ardatza, EAJren lerro ofizialetik haratagoko bideetan barrena eramaten zuena. Nazioaren zentzua gerra garaian jaso omen zuen, Iparraldean aterpetuta bizi zirenean. “Bestaldean ez zen aipatzen alderdia, aipatzen zen lehendakaria, Jose Antonio Agirre, eta bere gobernua”. Giro horretan erne zitzaion, betirako, nazioaren zentzua.

Ordurako sumatua zuen beste ondare bat: euskal kulturarena. Etxeko salan topatzen zituen Pizkundea zurkaiztu zutenak: Lizardi eta Aitzol, Lauaxeta eta Orixe, Ixaka Lopez Mendizabal… Tolosa Pizkundearen bihotza zen eta Antonio Maria Labaien eta Carmen Sansinenearena eragile haien sartu-etxea.

Ikonoklasta

Jesus Elosegi osabak –Pilartxo Sansinenearen senarrak– 1937ko urtarrilean, Ziburuko Zigarroa etxeko leihoan ateratako argazkian, ageri dira familia osoa –gurasoak, Mattin anaia eta Ramon-, Juan Migel eta Pilartxo Sansinenea osaba-izebak, eta beste pertsonaia bat: Elbira Zipitria, andereño aitzindaria. Imanol Muruari Jakinerako emandako elkarrizketan Ramonek “Zipitriaren lehen biktima pedagogikoa” izan zela kontatzen du, bere ironia grafiko horrekin. Don Jose Migel Barandiarani berriz –latineko irakaslea izan zuen Saran– kalifikatibo bat ezartzen zion: integrista. “Apaiz bastante integrista”. Autozentsuratik gutxi, mendeku puntu bihurri bat bai, Labaien mutikoari Iparraldeko egonaldia apur bat mikaztu zioten euskal munduko ikono horiek epaitzerakoan.

Historiak etxeko ataritik pasatzen segitzen zuen. 1940ko udan, gerra batetik ihesi zetorren mutikoak beste gerra bateko episodioa bizi izan zuen Donibane Lohizuneko plazan: alemanak sartu zirenekoa. “Zigarretten” eskatu zion soldadu haietako batek, eta han joan zen korrika tabako dendara eta baita enkargua egin ere. Ordainetan 20 libera jaso zituen, sekulako propina, Hitlerren jarraitzaile harengandik: “Germanofilo bihurtu nintzen segituan”. Pasadizo hori “Esbastika bat Bidasoan” dokumentalean ere jasota dago. Labaienek kamera aurrean egindako azkenengoetako agerpen horretan, lehen eskuko testigantza eskaintzen du nazien Iparraldeko egonaldiaz, eta haien eta euskal jendearen artean egon ziren harremanez.

Sarako euskara ikasita eta eskola frantsesak eskaintzen zuen historia eta kulturarekiko jaieraz jantzita itzuli zen Labaien gaztea Iparraldetik 1944ean. Eta hemen nazional-katolizismoarekin topo egin zuen, Donostian, Jesuiten ikastetxean. Gero kimikako ikasketak egitera joan zen Madrilera, eta han Euskal Herriko historia lantzeko talde bat muntatu zuen ikasle euskaldunekin. “Bazen teoria bat: noiz hasi zen abertzaletasuna? Azkoitiko zalduntxoekin”. Teoria labaiendarra.

Aizu!

Horixe zuen makulu-hitza. Aizu!-rekin hasi eta edozer etor zitekeen segidan. Esaterako, Garaikoetxeak 1980an gerra osteko lehen Jaurlaritzara deitu eta Kulturako Sailburutza hartu zuenean “dena egiteko zegoela”, eta lehendakari haren ausardiaz eta autoritateaz baliaturik Euskal Irrati Telebista sortu zutela ia-ia klandestinoki. “Gobernu hartan zegoen entusiasmo handia, eta indar handia zeukan lehendakari bat; eta argi ikusten genuen gauza bat zela Espainiako legalitatea eta beste bat Euskal Herriaren legitimitatea”.

1983an Donostiako alkatetza lortu zuen EAJtik. Erosoen aurkitu zen kargua, titulurik kuttunena. “Nik uste dut gure egitura politikoaren bizkarrezurra alkatetzak izan direla”. Nerea Azurmendik 2004an, Rikardo Arregi sarien argitalpenerako egin zion elkarrizketan adierazi zuen Labaienek, gerora ohartu zela, Donostiako burgesiaren alkate izan zela bera. Burges hitzari ez zion zirkinik egiten. “Ni Tolosako burges bat naiz eta nire ama Donostiako burges bat zen, eta bakoitza da dena. Ezin duzu fikziorik egin”. Maria Cristina hotela berritzeari ekin zion eta auzoetan kultur etxeak sortu zituen alkatetzan egon zen legegintzaldian.

1985eko Korrika Donostiatik igaro zeneko telebista irudietan, AEKko kamiseta jantzita ageri da alkatea kalez kale, semeetako bat eskutik hartuta; gero, Udaletxean, don Jose Migel Barandiaranen ondoan, “Gora Euskadi!” ozen eta hunkituarekin amaitu zuen harrera ekitaldia. Urte hartan 800.000 pezetako laguntza jaso zuen Korrikak Donostiako Udaletik.

Andoaingo SAPA arma lantegiko aholkulari gisa lan egin zuen erakundeetako ibilbidea utzi eta erretiro berantiarra hartu arte.

Aholkulariaren zereginak: “lizentziak lortu, zee behar dauden aztertu, militarrekin harremanak izan… Ni ondo moldatzen naiz militarrekin”.
Eta aldi berean, politikagintza ofizialetik kanpora, bakearen eta eskubideen aldeko ekimen ugaritan sartu zen: Egunkariaren itxieraren kontra, Milakabilakan, Independentistak sarean… “Nik esaten diet hori opzio bat dela, aztertu egin behar dela”. 2011ko Aberri Egunean, han zebilen Baigorrin, txanoa jantzita, zaparradari aurre egiten. Nazioaren zentzuaren aterkipean beti ere.
 


Azkenak
2024-09-22 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 2.eguna
Ondo kiribilduta


Sail Ofiziala. 2.eguna
Mus jarraituan

Bai, aste honetan Chill Mafiak agur esan du eta zer eta musean jokatzen. Mus Corrido kantuan, metaforak hegan. Hordago batzuk bai bota dituela taldeak iraundako hiru urteotan. Jaso gabeko enbidorik geratuko zen bidean,  jakina, baina momentuz, nahiko; jaso... [+]


2024-09-21 | Eneko Atxa Landa
Donostiako Zinemaldia. 1.eguna
Zerk egiten duen pertsona

Urduritasunaren alarmak mugikorrekoak baino ordubete lehenago jota hasi da niretzat Donostiako 72. Zinemaldia, edo halabeharrak edo oparitu didan rol honetan. Goiz gosaldu eta akreditazioaren bila joan ostean, Victoria Eugenia antzokira hurbildu naiz 9:00etarako saiora, Emilia... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-20 | Sustatu
Euskarabildua topaketa urriaren 17an: “Artifiziala ez den teknologia”

Aurtengo Euskarabildua topaketa teknologikoa (iAmetzak antolatzen duena urtero) urriaren 17an izango da Donostian, San Telmo Museoan. "Artifiziala ez den teknologia" jarri diote goiburu gisa, adimen artifizialaren oldarraldi garai honetan "inoiz baino... [+]


Sail Ofiziala. Irekierako filma
Apar gutxiko desioa


2024-09-20 | Gedar
Aurten ere, udako erailketa matxisten %15 egin dute poliziek edo polizia ohiek Espainiako Estatuan

Uda honetan, gutxienez hemeretzi erailketa matxista izan dira, eta horietatik gutxienez hiru kasutan, poliziak edo polizia ohiak dira hiltzaileak. Donostian, gainera, erailketa saiakera bat ere izan da ertzain baten partetik: bere bikotekidea hiltzen saiatu zen abuztuan.


2024-09-20 | George Beebe
Ez dago irismen luzeko misil nahikorik Mendebaldean Ukrainako egoera aldatzeko

(Baina Kievek Errusiari eraso egiten uzteak gerrara eraman gaitzake zuzenean).

George Beebe CIAko Errusiako analisi zuzendari ohia da eta bere artikulu hau Rafael Poch kazetariaren blogean argitaratu dute gaztelaniaz eta Brave New Europe webgunean ingelesez.


Edmundo González Venezuelako “presidente legitimo” gisa aitortu du Europako Parlamentuak

Europako Alderdi Popularrak ultrakontserbadoreekin eta eskuin muturrarekin landuriko ebazpenak aldeko 309 boto, kontrako 201 eta hamabi abstentzio jaso ditu. Ekaineko Europako hauteskundeez geroztik, lehen aldia da eskuina eta eskuin muturra baturik agertzen direla Estrasburgon.


Mozal Legearen erreforma eskatu du Nafarroako Legebiltzarrak

Foru Legebiltzarraren arabera, “oinarrizko eskubideak eta askatasunak murrizten dituen legea da, eta zigor-atal neurrigabea du, demokrazia aurreratu bati ez dagokiona”.


2024-09-20 | Euskal Irratiak
Maider Mourgiart eta Paul Laborde
“Pastoralari esker Xarnegu eskualdeko herritarrak elkar lotu gira”

Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.


Internet demokratiko eta burujabe baten alde lanean

Internet hasieran askatasunaren espazio izan zen, baina gaur egun enpresa handien esku dagoen lurralde kontrolatu bihurtu da. Testuinguru honetan, teknologia burujabetza eta ongizate komuna lortzeko Internet berreskuratzeko beharra gero eta premiazkoagoa da. Egile eta aktibista... [+]


Eguneraketa berriak daude