Beste "tartakadak"

Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteari 2011n Okzitaniako Tolosako ekitaldi publiko batean AHTren kontrako hainbat militantek jaurtitako tartakadak iragan asteko protagonista izan dira. Balizko lau “erasotzaileak” Espainiako Audientzia Nazionalean epaitu dituzte eta 5 eta 9 urte arteko kartzela zigorrak eskatu dituzte beraientzat. AHTren obrak gelditzea eskatzeko egindako ekintza horrek ez du Frantzian inolako zigor penalik izan. Baina Espainian fiskaltzak “autoritatearen kontrako atentatua” izan dela esan du, eta Barcinaren arabera “nafar guztien kontrako erasoa”.

Badakigu kode penalak arautzaileek ezartzen dituztela, aldian aldiko gobernuek. Hauek, orokorrean, kapitalismoa kudeatzen dute eta honen interesak defendatzen dituzte. Kapitalista gutxi igarotzen da kartzelatik, eta igarotzen direnak, azkar atera ohi dira. Gure gizartean badaude beste “tartakada” batzuk, odoltsuagoak eta biolentoagoak, baina ez dira Audientzia Nazionalean epaitzen. “Tartakada” itzela da, hain zuzen, inora ez daraman AHTa herritarrei inposatzea eztabaidarik gabe, milaka milioi euro ari baita kostatzen. Nafarroan 45 milioi euro xahutu behar dituzte, interesak aparte. “Tartakada” horren ondorioz finantzazioa falta da zerbitzu sozialak bermatzeko: hezkuntza, ongintza, menpekotasuna, langabezia, pentsionistak… CANen egin duten espoliazioa eta kudeatzaile politikoen dietak eta gain soldatak ere “tartakada” ederra dira. “Tartakada” da Nafarroan 60.000 lagun pobrezian egotea, eta langabezia larriagotzea: 55.500 laguni eragiten die, herrialdearen biztanleria aktiboaren %18,2ri. Euskal Herriko batez bestekoa %15,9 da. “Tartakada” horiek arduradunak dituzte: gobernuak, multinazionalak, enpresariak, bankariak, finantza espekulatzaileak… Eta hala ere, herritarrek pastelezko tartakada baino, langabeziarena, pobreziarena, miseriarena eta heriotzarena jasotzen duten bitartean, horren erantzuleak lasai asko dabiltza! Ez dira merengezkoak, Barcinak jaso zituen bezalakoak.


Irakurri gehiago: Nafarroako politika Politika
Nafarroako politika kanalean gehiago
2026ko ekainaren 9
Istripuen kronologia
Hegazkin zatiak zerutik behera

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...