ABAOren denboraldi berria

Verdiren Giovanna d´Arco
Verdiren Giovanna d´Arco
Euskal Herriko operazaleok urtero espero dugun momentua iritsi da, ABAOren denboraldiaren estreinaldia, hain zuzen ere. 62. urteurrena ospatzen duen elkarte kutural honek, hain errotuta gure musikazaleen artean, mantentzen ditu bere ilusioa eta indarra, nahiz eta krisiaren ondorioak sufritu. Instituzio publikoen dirulaguntzak ia-ia pikutara joan dira, baina urtean barrena eskaintzen diren zazpi tituluak hortxe ditugu aurten ere. Eskertzen da ABAOtik egiten den ahalegina, kontuan hartuta zein aukera gutxi ditugun operaz disfrutatzeko. Beraz, segi aurrera!
 
Denboraldi atsegina eta nahiko osoa espero dugu, nahiz eta pittin bat erraza ere baden. Erraza, ausardia pixka bat falta izan zaielako hain ezagunak ez diren lanak aurkezteko edo benetako musika garaikidea programatzeko. XX. mendeko opera bat entzungo dugu: Adriana Lecouvreur, Francesco Cilearena, baina, 1902. urtean estreinatutako opera hau ezin da lan apurtzailetzat hartu. Halere, esan bezala, titulu ederrak izango ditugu: Belliniren I Puritani, Bizet-en Carmen eta Puccini-ren Turandot.
 
Bestalde, Verdik protagonismo berezia izango du aurten: alde batetik, konpositorearen jaiotzaren 200. urteurrena ospatzen delako, eta, bestetik, ABAOren Tutto Verdi izeneko proiektuak, orain dela zortzi urte hasitakoak, bere ibilbidea jarraitzen duelako. Gauzak horrela, Verdiren hiru lan programatu dira: gaztetan egindako Giovanna d’Arco, Rigoletto, hain ezaguna den maisulana, eta zahartzaroan egindako La forza del destino obra.
 
Denboraldiaren lehenengo titulua Giovanna d’Arco izan da. Gazi-gozoa. Ez da Verdiren lan distiratsuena, baina badu maisuaren tankera melodiko berezia, eta pertsonaiak ondo diseinatuta daude. Schiller-en Die Jungfrau von Orleans (Orleanseko neskatoa) nobelan oinarritzen den libretoan pertsonaiaren alde heroikoa eta irudi erromantikoa nahasten dira istorio interesgarria garatuz. Emanaldiaren onena: eszenografia, Alessandro Camerarena; argiztapen zoragarria, Andrea Borellirena, eta Euskadiko Orkestraren aktuazioa, Yves Abel zuzendariaren batutapean, beti fina, doia, ahotsak ongi nabarmentzen direla. 
 
Protagonistak izen ziren huts egin zigutenak, nolabait. Krassimira Stoyanova soprano bulgariarrak, Giovannaren rolean, ahots fina eta malgua luzitu zuen, baina ez zuen adierazi pertsonaiak behar duen adorea, planoa gertatu baitzen bere interpretazioa. Nortasuna handiagoa erakutsi zuen Alejandro Roy tenore asturiarrak. Sinesgarria izan zen bere interpretazioa Carlo VII. erregearen paperean, eta posibilitate handiko ahotsa erakutsi zuen. Baina guztien artean, nire ustez, Claudio Sgura baritono italiarraren interpretazioa izan zen onena. Ahots segurua du abeslariak, eta aldi berean adierazkorra eta ñabarduraz betea. Gure artean aritu den lehenengo aldia zuen, eta espero dugu gehiagotan entzutea.
 
Verdiren Giovanna d’Arco


Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.

Zuzendaria: Yves Abel.


Bilboko Operaren Abesbatza.

Zuzendaria: Boris Dujin.
Eszenografia: Alessandro Camera.
Bakarlariak: Krassimira Stoyanova (sopranoa), Alejandro Roy (tenorea), Claudio Sgura (baritonoa).
Lekua: Euskalduna Jauregia.
Data: irailaren 21a.

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Gorputz hotsak
"Pianoa da konpainia izatea bezala, ez zara inoiz bakarrik sentitzen"

Musika klasikoa, regetoia eta rocka gustuko ditu Jakes Txapartegi pianistak (Hondarribia, Gipuzkoa, 2009). Itsua da, musika klasikoa jotzen du eta poliki-poliki jazza eta inprobisazioa ikastea gustatuko litzaioke. Etxean zuen teklatuarekin Pirritx eta Porrotxen “Maite... [+]


2024-04-21 | Iker Barandiaran
Amorrazioa, jarrera eta kantuak

Madrilgo queer mugimenduan kokatzen nuen taldea, eta orain gutxi bere esentzian –zuzenekoan– ezagutzeko aukera izan nuen. Orduan jakin nuen Argentinan jaio baina gaztetan Madrilera joandako Belenek (ahotsa eta gitarra) sortu zuela taldea, eta Mariarekin (bateria eta... [+]


2024-04-14 | Iker Barandiaran
Errekak ez du planeatzen

Garai batean, buruz genekizkien The Dark Knight filmeko Jokerren esaldi guztiak, “kaosaren agentea” zenez gero. Horrelakorik zuen, esaterako, bere jokabidea azaltzeko: “Plan bat duen tipo bat al dirudit? Badakizu zer naizen? Autoen atzetik korrika doan txakur... [+]


Eguneraketa berriak daude