Badakit abortuaren gaia korapilatsua dela, baina “holokausto isila”, “errugabeen sarraskia”, “emakumeen suizidio espirituala” eta antzekoak gehiegikeria onartezinak iruditzen zaizkit, bidegabeak eta ankerrak milioika emakumerentzat.
Nola liteke urtero munduan 40 milioi emakumek, Herodesen jarraitzaile finak balira bezala, beren seme-alabak akabatzea? Zentzugabea da hori! Noski, zuk uste baduzu espermatozoidea obuluarekin elkartzen den une beretik horri garapena eragoztea eta sehaskan dagoen haurrari lepoa moztea gauza bera direla, ba, ulergarria da abortuaren aurka egotea. Baina itsutasun handia behar da identifikazio horretan tematzeko. Ez da zentzuzkoa pentsatzea horrenbeste emakumek galbide espirituala hautatzen duela; abortua nola edo hala legeztatzen duten politikariak eta gobernuak krimenari bide ematen ari direla; horretan nahasturiko senitarteko, sendagile, erizain eta abar gaizkile hutsak direla.
Gauza bat daukat garbi: emakume gutxik izango duela abortua atsegin, eta kasu gehienetan arazo latzak eta errealitate gordinak daudela atzean, batez ere, emakumeen bizimoduari dagokionez. Abortu-tasa garapen sozio-ekonomikoari eta pobreziari oso lotua dago. Hori erakusten dute munduko datuek (abortu-tasa apalenak Europa mendebaldean eta Ipar Amerikan daude) eta hori erakusten dute EAEko datuek ere (2011n abortu guztien %44 atzerriko emakumeenak izan omen ziren). Pobreak aberatsok baino “hiltzaile” handiagoak ote dira, bada?
Abortuak gutxitzera jo behar dela? Ados! Horretarako onena jendearen egoera sozio-ekonomikoa hobetzea, emakumea duintzea eta ahalduntzea, heziketa eta baliabideak (aurreiritzirik gabeko sexu-heziketa, familia-plangintza, antisorgailu merkeak eta eraginkorrak...) zabaltzea, eta abar. Baina ez abortua legez kanpo uztea!
Hainbat arrazoi medio haurdunaldia eten nahi duenak laguntza behar du, eta lehenik abortu hori osasun-baldintza on eta seguruetan egiteko aukera; eta abegi on eta ulerkuntza behar ditu, eta paternalismorik gabeko erruki sanoa, baina ez gizon beltzen gaitzespen gozakaitzak!
Espainiako Eliza Katolikoaren hierarkiak eta gizartearen zati handi batek badugu elkarren artean konpondu gabeko arazo larri samar bat, hots, hierarkia horrek gobernuari presio egin eta bere iritziak beste guztioi legez ezarri nahi izatea. Gotzain jaunok, inork ez ditu zuen eliztarrak abortatzera behartzen, ezta ere zuen gay eta lesbianak ezkontzera derrigortzen. Zergatik obligatu nahi duzue gizarte osoa? Hain zaila ote da ulertzea ez dela hori erlijioen zeregina?
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Suaren presentzia naturan milioika urtetan izan da (gizakion agerpena baino askoz lehenagotik). Horregatik, ohikoa da landare askok suaren aurrean adaptazio ugari edukitzea. Gure inguruan arruntak diren arteek eta ametzek, adibidez. Baita txilar askok eta otea bezalako sastraka... [+]
Ikasturte berriarekin batera, EHU Palestina plataformako kideok berriro batzen hasi gara, ikasgela, ikerketa eta gainerako unibertsitate-jardueretan Palestinan Israel egiten ari den genozidioa eta horren konplizeak salatu eta baztertzeko. Abiatu ginenean oso bakarti sentitu... [+]
Iraila, errutinara buelta, askorentzat ikasturte berria eta horri dagozkion zirrarak: ikasturtea norekin konpartitu, nor izan alboan, zer ikasi, nola eta nora joan… Batzuentzat, esperientzia berriak bizitzeko lehen aldia.
Aldiz, beste batzuentzat esperientzia berririk... [+]
Ez dakit literatura-ikasketak egin ditudanarengatik den, baina nekez onartzen dut hitzen erranahien deformatze ideologikoa. Azken hilabete hauetan, eta bereziki Frantzian Bruno Retailleau Barne ministro denez geroztik, militante hitza zentzu arrunt peioratiboan erabilia da. Nik... [+]
Genozidioaren faseak, guztiak larriak izanda ere, une batzuetan eskandalagarriak, zaratatsuak, izan ohi dira, baina beste zenbait unetan isilean garatzen dira, ia oharkabean.
Entzutetsuak dira populu indigenen sarraskia Amerikan, Gernikako bonbardaketa, holokausto nazia... [+]
Abuztuaren erdian hasi zen eskubaloira entrenatzen seme zaharrena; irailetik aurrera, astean lau entrenamendu ditu (hiru tekniko, bat fisikoa) eta asteburuetan partida. 15 urte ditu. Erdikoak, eskola-kirolaz gain, futbola eta eskubaloia. 9 urte ditu. Etxeko agendan, leku gehiena... [+]
Grebek laguntzen digute ideologizazioan, kontzientziazioan, kolektibizazioan. Greba prozesu bat da, lanuzteaz harago. Epe motzean emaitzak lortu gabe ere –galdetu bestela Gasteizko lorezainei edota Gipuzkoako erresidentzietako langileei–, borrokarako eta... [+]
Interneteko plataforma boteretsuenek fenomeno bat sortu dute: euren sistemen baitan, negozio eredu “burujabeak” sortzearen ilusioa.
Australiako Glitch estudioak Guiniverreko zaldunak 2D animazio telesaila argitaratu berri du Youtube plataforman. Istorioan, Dana... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]