Aberria, izatekotan


2013ko martxoaren 27an

Aberria. Ez naiz oso aberri zalea. Eta, oro har, ez ditut oso gogoko beste ezer baino lehen patriota direnak. Patria hitza oso lotua ikusten dut bandera, lurralde eta mugekin. Eta gatazka epikoekin. Patriotismoaren adierazlerik gorenena gehiegitan izan da odola ematea aberriaren alde. Aitaren etxea defendatzea, gorputz atalak eta arima galtzeraino. Makabroa, inondik ere.

Tribua. Nik tribuaren ideia erabili izan dut. Badakit oso primitiboa dela, erasotzen errazagoa, eta azalpena behar duela. Baina hobeto islatzen du nire sentimendua antzekoak sentitzen ditudan horiekiko. Izan, tribua da pertsona multzo bat, hainbat ezaugarri partekatzen dituena eta hainbat interes. Mugitu egin daiteke, eta errotzen denean sortzen du lurraldea, ezinbestean behar duen euskarri fisikoa. Baina tribuak pertsona du ardatz, pertsonaren eta taldearen bizia eta ongizatea helburu.

Komunitatea. Boladan dagoen hitza da. Internetek asko indartu du eta mota askotako komunitateak sortu dira, inoiz oso interes bitxien arabera. Gurean debaluatu egin da esparru administratiboak izendatzeko erabili delako. Baina indartzen ere ari da, soziolinguistikan –esaterako– kontzeptu oso garrantzitsua da hiztun komunitatea.

Hizkuntza. Bueltan bueltan, iritsi naiz jomugara: irizpide batek markatzen badu nortzuk sentitzen ditudan hurbilen, zein den nire tribua, irizpide hori hizkuntza da, euskara. Ez da bakarra, noski, balio asko partekatzen ditut bestelako pertsonekin ere, interes-talde askotako kide izan naiteke. Baina nire pozak eta nire tristurak, ilusioak eta amorruak bereziki lotzen dira euskararen eta euskaltzaleen egoerarekin, bilakaerarekin.

Arnasa. Zorionekoa naiz euskararen arnasgune batean bizi naizelako. Seguruenik ez da txiripaz gertatu, eta bizitzan hartu ditudan erabakiak horren arabera hartuko nituen, beti konsziente izan ez banaiz ere. Orain gainera ikasi dut arnasgunea ez dela hainbeste gune fisiko bat, arnasgune izan gaitezkeela euskaltzale bakoitza, edonon gaudela ere, jarrera aktiboa hartzen badugu euskararen alde.
Sua. Jon Sarasuak aspaldian botatako metaforak balio du oraindik: aitaren etxean baino gehiago amaren suan dago muina, gakoa da euskararen komunitateak jarraitzea. Antolamendu politiko-administratibo bat izan daiteke lagungarriago beste bat baino, teknologiaren erabilera hizkuntzari mesedegarri zaion bezala. Baina horrela ez da berez bermatzen jarraikortasuna. Eta nik amaren sua dut maite.

Bai, bat izatekotan, euskara da nire aberria.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aberri Eguna
Alderdi bakoitzak bere Aberri Eguna ospatu du, EAEko hauteskundeen atariko

EAJk Bilbon egin du ekitaldia, EH Bilduk Iruñean eta EH Baik eta Bagirak Uztaritzen.


2023-04-12 | Euskal Irratiak
Mikel Iribarren
“Duela 60 urte, sekulako kuraia behar zen plazetan euskaldun gisa agertzeko”

Aberri egun jendetsua izan da Itsasun igandean.1500 lagunek manifestaldian parte hartu zuten eguerditan, Bagira prozesuak deiturik. Itsasuko plazatik abiatu dira Atharriraino. Eta elizaren ondoko oroit harrian izan dira hitzaldiak.


2023-04-11 | Leire Artola Arin
Bagira prozesuak 2024ko Aberri Egunera arte abiatu du mugimendu abertzalearen estrategiaren gogoeta

Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea Itsasun elkartu zen apirilaren 9an, 60. Aberri Eguna ospatzeko, eta Bagira prozesuak iragarri zuen “fase berri bat” zabaldu dutela. Parte hartzera eta elkartzera deitu dituzte herritarrak, Izan ginen, bagira, izanen gira... [+]


2023-03-28 | Euskal Irratiak
Itsasun ospatuko da Bagira ekimenaren Aberri Eguna

Bagira ekimenak, abertzaletasunari hats berria eman nahi dio Iparraldean. Transmisio historikoa landu da lehen fasean. Aberri Egunetik goiti gogoeta berriak abiatuko ditu, bide-orri berri bat adosteko.


Aberri Egunean Gernikan biltzera deitu du Jardunek

Koordinadorak "Euskal Herriko langile orori" luzatu dio deia parte hartzera. "Euskal Herri Langilearen identitatea" aldarrikatzeko eguna dela adierazi du.


2022-02-21 | ARGIA
Aberri Egunean “keinu bat batera” egiteko deia

Euskal Herria Batera plataformak dei egin du Aberri Egunaren bueltan antolatutako Udaberriko ikurraldia ekimenarekin bat egiteko, nork bere erara, "herritarron esku baitago euskal komunitatearen ospakizuna antolatzea eta ikurrak lau hazietara banatzea". Aurten beteko... [+]


2021-07-23
"Aberri Eguna, noren eguna?"
Rosa Olivares-ekin elkarrizketan.
EMK-LKI, Rosa Olivares
"Aberri Eguna, noren eguna?"
–Zein da aurtengo Aberri Egunerako hartu du. zuen lema?
–Nahiz eta oraindik ez dugun esaldia zehaztu EMK eta LKIk batera Iruñera eramango dugun lema,... [+]




2021-07-23
Aberri Eguna Beti Borrokaren Zentzua Izan Da
Jokin Gorostidi eta Itziar Aizpurua
Aberri Eguna Beti Borrokaren Zentzua Izan Da
Jokin eto Itziar, gehienetan elkarrekin ageri den bikotea. Biok Herri Batasunako militanteak dira, eta bertako Mahai Nazionaleko partaideak. Beregana jo dugu Aberri Eguna gertu dugula eta,... [+]


2021-05-19 | ARGIA
Gasteizko Udalak Mozal Legea aplikatu die hiru herritarri, farol batetik ikurrina zintzilikatzeagatik

Aberri Egunaren ataritan farola batetik ikurrina zintzilikatzen ari zirela identifikatu zituen hiru pertsona Gasteizko Udaltzaingoak. Mozal Legea aplikatu diete, eta 100 euroko isuna jarri bakoitzari.


2021-03-31 | Ahotsa.info
Debekatu egin ditu Espainiako Gobernuaren Ordezkariak Iruñean Aberri Egunean egin behar ziren zutabeak

Euskal Herria Baterak jakinarazi duenez, Espainiako Gobernu Delegaritzak, COVID egoera aitzaki harturik eta honen inguruko segurtasun neurriak ezin bermatzea argudiatuta, debekatu egin ditu Aberri Egunean Iruñeko hainbat auzoetatik Gaztelu Plazaraino deitutako zutabeak.


Eguneraketa berriak daude