Hiru ezaugarri horiek bat egiten dute Angela Davisengan, joan zen gizaldiko 70eko urteetan gazte ginenontzat oso ezagun bihurtu zen emakume afroamerikarra. Nor dugu Angela Davis?
Duela 69 urte Alabaman –AEBetan– jaio zen esklabo jatorriko familia batean, lurralde honetan arraza bereizkeria gori-gori zegoen garaian. Bere gurasoek, batak zein besteak, beltzentzat soilik egindako ikastetxeetan egin zituzten ikasketak, Angela ez zen salbuespena izan. Lehen Hezkuntza eskola horietako batean burutu zuen, zurien eskolak baino baldintza askoz okerragoetan. Bere auzoari Dinamyt hill –Muin dinamitatua– deitzen zioten, Ku Klux Klanekoek maiz lehertzen baitzituzten dinamitaz familia afroamerikarren etxeak.
Hamalau urte zituelarik New Yorkera joan zen bizitzera amarekin. Hiri horretan beltzak eta zuriak berdintasunean ikas zezaketen ikastetxe batean bigarren hezkuntza bukatu zuen. Ibilbide luze baten ondoren filosofian graduatu zen. Doktoregoa Herbert Marcuse filosofoaren gidaritzapean lortu zuen. Kalifornian Los Angelesko Unibertsitatean irakasle lanetan hasi zen.
Arraza beltzaren eta emakumearen askatasuna klase borrokatik at ezin direla geratu pentsaturik, 1968 urtean AEBetako Alderdi Komunistako kide egin zen. Urte horietan espetxeratuta zeuden pertsonen bizi baldintzak hobetzeaz arduratu zen. Soledad brothers izeneko auzian sartuta zegoelarik, 1970eko abuztuaren zazpian hilketa batzuk gertatu ziren Soledad anaiak epaitu behar zituen epaitegian. Angelari leporatu zioten hiltzaileek erabili zituzten armen jabe izatea.
Angelak ihes egin zuen, FBIk kriminalik bilatuenetako bat bihurturik, mundu osoan ezagutu genuen heriotza epai izateko arriskuan zegoen andre ausart hura. Azkenik, New Yorkeko motel batean aurkitu, espetxeratu eta epaitua izan zen, hamasei hilabete gelaxka batean igaro ostean. Pertsona zuriak soilik osatutako epaimahai batek errugabetzat jo zuen auzi guztietan. Orduan, Kaliforniako gobernadore Ronald Reeganek galarazi zion lurralde horretako unibertsitateetan klaseak ematea. Hala ere, gaur egun Kaliforniako Santa Cruz Unibertsitatean irakasle lanetan dihardu.
Ez da denbora luze Emakumea, arraza, langile klasea bere liburua ezagutu dugula. Saiakera sakon, argi eta zehatz honen bidez emakume beltz eta esklaboen bizitza erakusten digu bere gordintasunean, ohartarazten gaitu ere andre horien askatasunaren bideak eta emazte zurien feminismoak nola elkar gurutzatu ziren, hauek askotan haien zapaltzaile bihurtzen zirelarik.
“Sistema esklabistak esklabo beltzak ondasun higigarritzat hartzen zituen, emakumeak gizonak lez ekonomikoki errentagarriak, lan indar banakakoak bezala hartuak ziren, generorik gabekoak euren jabeentzat. Andre esklaboa lanaldi osoko langilea zen, noizbehinka soilik emazte, ama edo etxekoandre”.
Davisek zera kontatzen digu ere, emakume esklaboek gizonengandik dituzten desberdintasunagatik modu berezian sufritzen zutela: sexu gehiegikeriak, andreek bakarrik jasan zitzaketen tratu txarrak.
Angelak adierazten du esklabotza garaietatik aurrera sexualitatea bereziki azpimarragarria izan dela afroamerikarrentzat. Sistema esklabistak askatasun ekonomikoa edo politikoa ukatu ziela esklaboei, baina ez askatasun sexuala, jaunei horien ugalketa komeni baitzitzaien. Libreak ez ziren pertsonentzat sexua askatasun adierazpenaren errealitate ukigarria bihurtu zen. Gaur gazte suminduengan konfiantza osoa duela adierazi du, horiek baitaukate sua.
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Nagyrev (Austro-hungariar Inperioa), 1911. Zsuzsanna Fazekas emagina hungariar herrixkara iritsi zen. Bere egitekoaz gain, medikuntza, kimika eta beste alor askotako oinarrizko ezagutzak zituenez, eta Nagyreven ez medikurik eta ez apaizik ez zegoenez, berehala eragin handia... [+]
Atzo egindako agerraldi publikoan adingabeei egindako iruzkin matxistei eta emakume helduek pairatutako ukituei dagokizkien garrantzia eman nahi izan zieten.
Dantza egin behar dutela entzun eta ukapena da lehenengo erantzuna. Gurasoek eta begiraleek badaezpada ez diete aurretik abisatu ere egin, baina ni ikusi orduko segituan igarri dute gaur dantza saioa dugula. Haserrea, protesta eta ihesa izan dira 8-9 urteko mutikoen erreakzioa.
Emakumeak dantzara atera eta gizonezko dantzariek oztopatu egin dituzte, bultza egin diete eta haien dantza eragozten saiatu dira. Beste batzuetan musikariak geldiarazi dituzte eta ikusleetako batzuk bizkarra eman diete emakume dantzariei. Ez da Baztan, ez Hondarribia edo Irun;... [+]
Agerraldia deitu zuen Laudioko mugimendu feministak igandean, Odoloste eguneko goizaldean Txosnagunean gertatutakoa salatzeko.
Candela emakumeen elkarteak eta PSNk eskatu dute argazkia kentzea eta udalak argitaratutako materialetan kontrol handiagoa egotea, ez egoteko estereotipo sexistarik.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
AEBko Zientzia Fundazioaren Antartikako Programak (USAP) jakitera eman duenez, Antartikako ikerketa-baseetan 2022-2024an egin duten galdeketan, parte-hartzaileen % 41k adierazi du sexu-erasoa edo sexu-jazarpena jasan duela.
85 urteko gizonak bere emaztea hil zuen uztailean, eta Poliziaren ikerketaren ondoren behin-behineko espetxealdian zegoen. Orain, Nafarroako Auzitegiko Bigarren Atalak esan du gizonak "ageriko narriadura kognitiboa" daukala eta "zaurgarria" dela.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Getariako txosnagunean eta Aian egin dute elkarretaratze isila. Jai batzordeak txosnak itxi zituen.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Abuztuaren 29ko gaueko egitaraua bertan behera utzi dute, iazko jaietan gau horretan izan baitziren indarkeria kasuak: sumisio kimiko bidezko sexu erasoak eta borrokak "nabarmen" areagotu zirela azaldu du Amets Jauregizar herriko alkateak. Abuztuaren 28tik 31ra bitarte... [+]
Emakumea hilda aurkitu dute bere etxean. Senarrak, 85 urteko gizonak, emakumearen heriotzaren berri eman du, Polizia bertaratu denean diskurtso inkoherentea zuela ohartu eta atxilotu egin dute.