Euskalerria Irratia eta puntuaketa bidegabea

Gorka Bereziartua
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Euskalerria Irratiko taldea ez dago ados urte hasieran egindako lizentzia banaketarekin; beste behin kanpoan geratu da Iruñerriko irratia, Cope eta SER aurretik dituela. Patxadaz irakurri dituzte irratien balorazioen xehetasunak, eta programazioak baloratu dituztenean irrati batetik bestera alde handiak egon direla ikusi dute. Programazioaren atalean SERek 10etik 9 puntu atera ditu eta Copek 9,5. Aldiz, Euskalerria Irratiak 2 puntu baino ez. Halako aldeak arrazoia dauka. Copek eta SERek Madrilgo emandegi nagusiekin egiten dituzten deskonexioak kontuan hartu ditu epaimahaiak; Euskalerria Irratiaren kasuan ordea, programazioaren zati bat baloraziotik kanpo utzi dute: epaimahaiak ez du kontuan hartu Iruñerriko irratiak Euskadi Irratiarekin egiten dituen deskonexioak.

Bitartean, irratiko kideek aurrera segiko dute abian duten Zuen Baimenarekin bazkidetza kanpainarekin eta martxoaren 6an Nafarroako Diputazioaren aurrean argazkia aterako dute irratia babesten ari diren herritarrekin batera.
 


Irratia kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.