2012 DSA 14 asteroidea, ezintasun adibidea

45 metroko diametroa eta 135.000 tona dituen harri puska, 2012 DSA 14, guregandik 27.680 kilometrora igaro zen otsailaren 15ean; egun bereko goizean –Errusiako ordutegian–, hamar tona inguruko meteoritoa guregana heldu zen.

Meteorito txiki horrek 200.000 metro koadro kristal hautsi zituen, milioi bat biztanle dituen Txeliabinsk hirian. Kristal hautsien ondorioz milatik gora zauritu izan zen, eta diru-galerak 25 milioi euro ingurukoak izango direla uste da. Antza, eta zorionez, meteoritoa Ural mendietako laku izoztu batean erori zen; askoz okerrago izan zitekeen, beraz. Errusiarren misilen aurkako sistemak ez zuen meteoritoa detektatu.

Ostiral gauean gure ingurutik pasa zen asteroidea, berriz, 2012an detektatu zuen NASAk, baina hori baino ez zuen egin, munduan dugun teknologiarekin asteroide handi baten aurka ezer egiteko modurik ez dugu eta.

Hainbat estimazioren arabera, 40 urtero hurbiltzen zaigu asteroide handi xamar bat, eta 1.200 urtero Lurra jotzeko arriskua dago. Orain 66 milioi urte, hamar kilometroko diametroa zuen asteroideak jo zuen planeta, eta ondorioz, besteak beste, dinosauroak desagertu ziren. Harri puska batek gure historia alda dezake.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espazioa
Sateliteen gorakadari eusteko beharraz ohartarazi dute

Orbita baxuko sateliteentzako baimenak zorrotzago erregulatzeko beharraz ohartarazi dute aditu batzuek, Science aldizkarian argitaratu duten artikulu batean. Izan ere, dagoeneko milaka satelite daude espazioan, eta sekulako igoera aurreikusi dute.


2023-08-24 | Ilargi Manzanares
Indiako espaziontzia Ilargiko hego polora iritsi da

Herrialdea hego polora iritsi den lehena da, eta ilargiratu den laugarrena. Asteazkenean 14:34ean iritsi da.


Eneko Axpe. Martera begira.
“2025ean espero da lehen emakumea eta zuria ez den lehen pertsona ilargira heltzea”

Eneko Axpe Iza (Barakaldo, 1986) fisikari eta ikerlaria da NASAn, AEBetan, San Frantziskon. Lehen euskaldun fisikaria da NASAn. Musikaria ere bada, hainbat taldetan ibilia. Buru belarri ari da orain lanean; proiektu interesgarria du esku artean: ikertzen ari da nola elikatu... [+]


James Webb teleskopioaren lehen irudiak eta datuak aurkeztu dituzte

James Webb teleskopioaren lehen irudiak eta datuak aurkeztu dituzte: unibertsoari inoiz ateratako argazkirik sakonenak eta exoplaneta baten espektroskopia-datu zehatzenak. “Kosmosaren ikuspegi berri eta iraultzaile bat”, Bill Nelson NASAko administratzailearen... [+]


2021-04-25 | Unai Brea
Naiara Barrado Izagirre. Astroen behatzailea
"Dirua jarriz gero hogei urte barru Marten egongo gara, ziur"

Alboko orrialdean EHUren Ingeniaritza Eskolako teleskopioaren ondoan ageri da Naiara Barrado (Getxo, 1981), astronomoa eta Zientzia Planetarioen Ikerkuntza Taldeko kidea. Eguneroko lanean, ordea, ordenagailuko pantailari beha egon ohi da, Hubble teleskopioak espaziotik... [+]


Eguneraketa berriak daude