Ekintzetan ekintza

Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Tolosako Bonberenea ez da edozein gaztetxe. Beste molde batekoa da. Ez du mota honetako guneari orokorki lotzen zaizkion zenbait ezaugarri eta funtzionamendua ere apartekoa du. Berezitasunak berezitasun, hamabost urte bete ditu, hamabost urte oparo. Asmoz, proiektuz, kontzertuz, ekitaldiz, ikastaroz eta forma guztietako ekintzez jositako ibilbide luzea, altruismoz indartua.

Batzuek ahalegin handirik gabe gogoratuko dute mendea hastearekin batera ‘Bonbero’ra –hala deitzen diote gehientsuenek suhiltzaileen egoitza izan zenari–,  “instituzioen manipulazioetatik kanpoko gazteentzako espazio autogestionatu eta independentera” heldu aurreko saioak. 1997tik hasita, bizpahiru eraikin okupatu ziren hau baino lehenago, artean euskaltegi zaharra, gaur egun Topic nazioarteko txotxongilo zentroaren egoitza. Ez zuten inon luze iraun.

Aitzindari izandako saio horiek kontuan hartuta, hamabost urte bete ditu Bonbereneak, eta bost gutxiago, hamar, Bonberenea Ekintzak plataformak. Aitzakia ezin biribilagoa da denboran pausatxoa egin eta orain arte burututakoari errepasoa emateko, bilana jendartean partekatzeko. Horren isla dugu 2002-2012 Doinuen Hamarkada, bina CD eta DVDz lagunduta datorren multimedia liburua.

Bonberenea Ekintzak ez da kontzertuetarako plataforma hutsa, baina horixe du, zehatz izate aldera, urte osoko jardunik zainduena. Mila kontzertutik gora antolatu dituzte elkartu zirenetik gaurdaino –mila zati hamar, atera kontuak urtean zenbat diren–, eta ikus-entzunezko historia aberats hori dugu argitalpenak ondoen ispilatzen duena.  “Elur bola txiki zena bolatzar bilakatu da”, dio liburuak hitzaurrean, urteen joanean lortu den potentziala eta erreferentzialtasuna adierazteko. Kontzertu mordo horri esker biltzen dute, bestalde, autogestiorako behar izaten dituzten sosak.

Juantxo Arakama Bonbereneako ekintzaile eta musikariaren hitzak baliatuta, CDak, DVDak eta tapaki gogorreko liburua sortan eskaintzen dituen lan hau asmo “entziklopedikoz” jaio zen, ibilbide osoan egindako guztia xehe-xehe biltzen ahalegindu delako. Besteak beste, lekuko filosofia laburbiltzen duten idatziak, kontzertuen kronologia, beren zigilupean argitaratuetako diskoetako abesti bana (guztira 38), bertatik pasatu diren taldeen bideo-klipak, grabazioak, zuzeneko 13 emanaldi, argazkiak, Karlos Osinaga Txapi Bonbereneako ekintzaile, musikari eta ekoizleari elkarrizketa…

Bertan aurkituko ditugun taldeak zerrendatzea aski genuke, multimedia lan honek, Tolosaldeak eman dezakeenaz harago, Euskal Herriko musikaren testigantza grafikoa ere badela jabetzeko: Lisabö, Willis Drummond, We are Standard, Napoka Hiria, Humilitate, Deabruak Teilatuetan, Glaukoma, Kuraia, Petti, Eraso, Anestesia, Izaera, Estricalla, Berri Txarrak, Zea Mays, Ama Say, Inoren Ero Ni, Desordutan, Lif...

Arazo bakarra zabalpena du. Tamalez, ez dago nonahi aurkitzerik.

Bonberenea ekintzak 2002-2012, doinuen hamarkada

Argitaratzailea: Bonberenea (Tolosa)

Formatua: 2 CD + 2 DVD + tapaki gogorreko liburua.

Salneurria: 20 euro


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Musika
Euskal Herriko hainbat musika taldek bat egin dute Spotify-ri boikot kanpainarekin

Naxker, Fermin Muguruza eta Bloñ musika taldeek, besteak beste, bat egin dute Musikariak Palestinarekin plataformak abiatutako Spotify-ren aurkako ekimenarekin. Hain justu, musika erreproduzitzeko aplikazio erraldoiaren jabe nagusiari, Daniel Ek-eik, egozten zaio Israelek... [+]


2025-10-03 | Xalba Ramirez
Haizeari entzunaz

Ixo eta bizi!

Gailu

Bidehuts, 2025

------------------------------------------------------------------------------------------------------

Aresti hilda dago. Eta bere oinordekotza baita ere. Gailuk argi du: “Harrizko herri zena / negar herri bihurtu da eta, / hala, iduri... [+]


Hiri bat eta estimuluen karrusela

Rodeo eta Dena

Non: Bilboko Kafe Antzokian

Noiz: irailaren 18an

--------------------------------------------

Bilbo, sargoria, udako azken ostegunez. Bihotz Sakratuaren plaza bete dute Palestinaren aldeko oihuek, enegarrenez. Kilometro pare bat harago, Mariaren... [+]


Koldo Otamendi. Musika Zuzenean-ek 15 urte
"Zuzeneko musikaz gozatzeko edozein egun da ona"

Euskal Herriko zazpi lurraldeetan barna, hamabost egunez segidan hamabost kontzertu antolatu ditu Musika Zuzenean proiektuak, 15 urte betetzen dituztelako. Areto txiki, taberna eta espazio autogestionatuetan izango dira. Anari, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ezpalak eta... [+]


Hitzordu berriak Kursaal Eszenan

Kursaal Eszena

Non: Donostiako Kursaal Jauregian

Noiz: 2025eko urri eta abendu artean

----------------------------------------------------------------------------------

Uda azkar pasatu zaigu, oraindik buruan ditugu Musika Hamabostaldian gozatu ditugun kontzertu zoragarrien... [+]


2025-09-27 | Leire Ikaran
Makineria pisutsu baten oihartzunak

EMPTY FILES + MOXAL & MIREN NARBAIZA

Non: Bilboko Kafe Antzokian
Noiz: irailaren 12an.

-------------------------------------------------------

Aitortu behar dut nahi baino gutxiagotan joaten naizela Bilbora. Beti sortzen dit horrelako tristura moduko bat, orduko... [+]


2025-09-18 | Irutxuloko Hitza
Lourdes Iriondori emango dio aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina

Aldundiak aurtengo Gipuzkoako Urrezko Domina emango dio abenduan Lourdes Iriondo Mujikari (Donostia, 1937-Urnieta, 2005) bere heriotzaren 20. urteurrenean. Aintzatespen horrekin, euskaren biziberritzean eta euskal kulturaren suspertzean Iriondok egindako “lan mamitsu eta... [+]


2025-09-17 | Xalba Ramirez
Nhil, etxe bat 'soulari'

Etxea
Nhil
Autoekoizpena, 2025

------------------------------------------------------------

Etxea du izena Nhil taldearen hirugarren diskoak. Taldekideek azaldu dutenez, “etxea” baita taldea haientzat, eta entzulearentzat ere hala izatea nahi dute. Zazpi... [+]


Zergatik?

'GUREA KULTURA' JAIALDIA 
Taldea: Sal del Coche
Non: Zestoan
Noiz: Irailaren 7an

--------------------------------------------------------

Kronika hau egitera Donostiara joan behar nuen, baina sarrerak garestiegiak iruditu zitzaizkidan behinola zezenketak... [+]


Espainia ere ez da Eurovisionen izango, Israelek parte hartzen badu

RTVE irrati-telebista kate espainiarreko Administrazio Kontseiluak astearte honetan onartu du erabakia. Jaialdiaren antolaketan pisu handia duen “Big Five” deituriko herrialdeen artean, Espainia da lehena iragarri duena Eurovision utziko duela Israelek parte hartuz... [+]


2025-09-15 | Iker Barandiaran
Atzera begira gaztea

Badut lagun bat pop-aren bueltan Euskal Herrian emakume eta gazteek martxan jartzen dituzten proiektu berriei erreparatzen diona. Hark ezagutarazi dit onomatopeiadun talde bizkaitar hau. Hiruzpalau kantu sarean, eta uda ostean lan luzeago bat kaleratzeko asmoa.

KAK! taldea... [+]


Eguneraketa berriak daude