Kutxabank, begira Nafarroako Kutxa

Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Kutxako lehendakari Xabier Iturberi elkarrizketa egin nion 2009an eta estatuek finantza sisteman jarritako dirutzak berreskuratzeko bermerik ba ote zuten galdetu nion. “Baietz uste dut, bankuak berriz martxan jarri eta gauzak ondo egiten badituzte itzuliko dira. Hori beti gertatzen da, egoera gaizki doanean nazionalizatzen da, gero egoera hobetzen denean pribatizatzen da eta bueltatzen da dirua. Posible bakarrik ez, hori da helburua, bestela iruzurra da, zuk diozun moduan, irabaziak banatu eta gero galerak denen artean ordaindu”.

Bankiaren erreskatea, edo Espainiako finantza sistema bideratzeko EBZk jarritako 100.000 milioi euroen ondoren, lekutan dira Iturberen berbak. Erabaki beza irakurleak iruzurrik baden ala ez. Iturbek argi zioen, aurrezki kutxek eta bankuek ohiko jardueretara itzuli behar zuten, nagusiki mailegura: “Betiko banku moldera itzuli behar da (…) Zein da konponbidea? Maileguetan marjina egokiak jartzea, bestela hortik ezin daitekeelako bizi. Inor ez da salbu geratu diruaren tentalditik”.

Elkarrizketa haren ondoren sortu zen Kutxabank eta honek ere ezin izan dio tentaldiari eutsi, “Espainiako legeek agintzen duten bezala, handitzea ezinbesteko baita”. Hori da euskal kutxen bankarizazioa defenditzen dutenek erabilitako argudio eta aitzakia nagusia, “bestela jan egingo gaituzte, eta desagertuko gara”. Eta hari horretatik tiraka, BBK-k Cajasur erosi zuen, arrisku maila oso handia hartuz. Eta izan dira beste ahalegin batzuk ere (Catalunya Bank, Caja de Ahorros del Mediterraneo…), zorionez ondo atera ez direnak.

Baina txikiagoek badute lekurik, horra Euskadiko Kutxaren adibidea. Hau desberdina da, kooperatiba delako, baina bidea badela erakusten du eta Europan txiki askok hautatzen dutena gainera (irakurri Adrian Zelaiaren elkarrizketa, Argia 2.339 zkia). Eztabaida funtsean zein da? Edo kutxa gisa edo banku txiki gisa jarraitzea, hemengo ohiko eskeman, edo handitu eta handiekin lehiatu. Kutxabankek handitzearen aldeko apustu egin du, horrek dakartzan arrisku guztiekin. Are gehiago gaur egun, EBZren aginduek aurrezki kutxak bankuetatik guztiz deslotzera behartuko dutelako, eta ez dagoelako garbi euskal instituzioek eta Kutxabankek zein bide erabiliko duten hemengo aurrezki kutxen ondare eta funtzio sozial historikoa babesteko.

Teorian zera nahi da, Kutxabank Espainiako handienen ligan aritzea, baina bere ohiko funtzio soziala betez. Arriskua agerikoa da,  handia izateko, bankuaren baliabideak asko zabaldu behar zaizkie beste inbertsiogile batzuei eta horrek, epe ertainean, arriskuan jartzen du kapital publikoa nagusi izatea. Ez da oso urruti joan behar handikerien arriskuez ohartzeko, horrela jokatu zuen Nafarroako Kutxak –Banca Civica medio– eta gaur egun desagertua da. Barka, bada, La Caixaren %1 da.

Mesfidatiak izateko arrazoi asko daude ordea. Gaur egun, merkatuak diren horiek agintzen dute egiazki eta, erreformak erreforma, ez da sumatzen botere publikoek aginte makila hartzeko ahaleginik. Horren erakusleak ugari dira: bat, EBko ekonomia laguntzeko inbertsio osoa EBZtik bideratzen da, hau da, finantza sistemara, eta ez Europako Inbertsio Bankutik (ekonomia errealera); bi, Espainiako etxe kaleratzeen lege-dekretuarekin argi ikusi da finantza sistema soka motzean lotzeko saioa noraino iritsi den; hiru, 2013tik aurrera, EBZren baldintzak medio, indartu egingo da bankuen salerosketa jokoa; lau, euskal aurrezki kutxek ez dute izango legezko loturarik Kutxabankekin, eta lotura hori Kutxabanken borondatearen menpe geratuko da; bost, 2007an finantza krisia sortu zenetik, mugimendu guztiak estatuak eta babes sozialaren aurkakoak izan dira, eta finantza sistemaren aldekoak…
Maastricht-eko Itunaren 104. artikuluak finkatu zuen estatuetako banku zentralek ezin zituztela beren gobernuak finantzatu. Zentzugabekeria hark, banku pribatuak aberastu ditu eta ehunka milioi herritar hondoratu. Hobe kontrol publikoa duten aurrezki kutxak, baina hori posible ez bada, zer aukera dago? Gaitza izango da, baina banku edo kutxa pribatuari oraindik ere eman dakioke zentzu publikoa. Legeak ezin du hori debekatu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
Beste familia bat etxegabetu dute Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kalean

Ostiral goizaldean emakume bat eta bere semea etxegabetu dituzte Iruñeko Alde Zaharreko Jarauta kaleko 82. zenbakian. Espainiako Poliziaren laguntzarekin, epaitegiko segizio judiziala etxebizitzan sartu eta eta bizilagunak kanporatu dituzte.


Desokupacyl enpresa Donostian dagoela ohartarazi dute

Desokupacyl desokupazio taldeak bideo bat argitaratu zuen atzo sare sozialetan, Luis Nuñez Mané burua eta beste hiru kide Donostian zeudela esanez. Bideoa, Kontxan grabatuta dago, eta “okupatutako” etxeak erostera bultzatzen du bertan Manék:... [+]


2025-06-11 | ARGIA
Pasa den astean geldiarazi zen etxegabetzea gauzatu du Poliziak Iruñean

Iruñeko Alde Zaharrean, San Lorenzo kalean, pasa den astean bertan behera utzi zuen etxegabetzea Espainiako Poliziak, hura galaraztera bertaratu baitziren ehun bat herritar. Asteazken honetan, lehen orduan, Polizia eta Iruñeko Udaleko gizarte zerbitzuak heldu dira... [+]


Bi eta hiru urteko haurrak dituen familia bat etxegabetu dute Bilbon, indarrez

Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.


Iruñeko Alde Zaharreko etxegabetzea geldiaraztea lortu dute

San Lorenzo kalean 57 urteko emakume bat –Ana Belen– etxegabetzeko agindua zegoen asteazken goizerako. Hori eragozteko, etxearen atarian 07:30etik aurrera bilkura deituta zuen Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak. Azkenean ez da etxegabetzea gauzatu.


Foruzaingoak familia bat etxegabetu du Antsoainen, eta hori galaraztera joan direnen aurka oldartu da

10:00etan etxegabetzea gauzatzeko agindua zuen Poliziak, baina lehenago bertaratu dira sei patruila emakumearen etxera eta inguruko kale guztiak moztu dituzte. Haritu Elkarlaguntzako Sareak eginiko deiari erantzunez, dozenaka lagun elkartu dira etxearen aurrean etxegabetzea... [+]


Euskal herritar bat epaituko dute bete hogei pertsonarekin batera 2021ean Bartzelonan etxegabetze bat geldiarazten saiatzeagatik

Maiatzak 8an abiatu eta ekainaren 3ra arte luzatuko da epaiketa. Guztira 35 espetxe urteko eta 200.000 euroko zigorra eskatu ditu fiskalak auzipetuentzako.


Etxegabetzeetara ohitu zaitezke, baina egon, badaude

Ez da gauza berria politikari profesionalak gizarteko arazoak estaltzeko ahaleginetan ibiltzea. Azkenaldian Denis Itxaso -EAEko Etxebizitza sailburua- entzun dugu etxegabetzeei garrantzia kenduz eta aditzera emanez gurean bazterreko fenomenoa direla; eta Begoña Alfaro... [+]


Azora putre funtsak familia bat kaleratuko du Donostian

Azora putre funts alokairua igo eta mantentze lanak alde batera utzi ditu, Isaac Lagos eta bere familia etxebizitza uztera behartuz. Kaleratzearen aldeko epai bat jaso berri du maizterrak.


Desokupazio-enpresa baten presioak eta mehatxuak salatu dituzte, Astrabuduko familia bat etxetik botatzeko

Etxera itzuli ahal izan diren arren, joan den azaroan kaleratu zuten Astrabuduko familia berriz ere arriskuan dago. Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatuak salatu du mailegu-enpresa berriz ere saiatzen ari dela kanporatzea gauzatzen, oraingoan, desokupazio-enpresa bat... [+]


2025-02-12 | Jesús Rodríguez
Etxegabetzeen aurrean, irabazteko antolatu

Azken egunak garrantzi handikoak izan dira Bartzelonan, etxebizitzaren aldeko mugimenduarentzat eta espekulatzaileen aurkako borrokarentzat. Urtarrilaren 28an, polizia-armada batek Raval auzoko Massana Zaharrari [zentro sozial okupatua] eraso egin zion goizaldean, aurrez abisatu... [+]


2025-02-04 | Gedar
Hilaren 21ean epaituko dituzte hiru lagun Gasteizen, etxegabetze bati aurre egiteagatik

Lau urte eta erdira arteko kartzela-zigorrak eta 25.000 eurorainoko isunak eskatzen dituzte auzipetuentzat. Duela lau urte, etxe-kaleratze bat gelditzen saiatu ziren Herrandarren kalean.


2025-02-03 | Gedar
Azaroan Astrabuduan desalojatutako etxea, berreskuratua

70 urteko emakume bat eta bere biloba bota zituzten euren etxetik, baina hura bereganatu dute berriz. Etxea defendatzeko konpromisoa azaldu du Uribe Kostako Etxebizitza Sindikatu Sozialistak.


2025-01-30 | Julene Flamarique
“Irabazi egin dugu”: Burlatako etxegabetzea gelditu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak

Genero-indarkeriaren biktima den emakume bat eta haren bost seme-alabak, horietatik hiru hemezortzi urte beherakoak, etxetik bota nahi izan dituzte ostegunean. Erabakia aurrera eramateko baldintzarik ez zegoela argudiatuta ez dute kaleratzea burutu, baina beste data bat... [+]


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


Eguneraketa berriak daude