Hurrengo helmuga, kale gorria?

“Espazio guttiagorekin, zuen herrialdeak berdin-berdin presente izanen dira gurean!” erran digute.

Hedabideetan, batez ere prentsa idatzian eta telebista publikoetan krisia dela kausa, iragarkiak ttipitzen direlako, informazio kontsumoa aldatzen delako, neurriak hartu behar dira. Eta noski, edonon, goiz ala berant, kazetarien eta teknikarien kopuruen murrizketei buruzko zurrumurruak hedatzen dira kasu “hoberenetan”. Aipatzen dira, hasiera batean behintzat, erredakzioetatik borondatezko abiatze plan sozialak. Eta epe motzetan, kobertura mediatikoen “arintzea” proposatzen da ere bai.

Interesgarria da urriaren 14ko El Paisen, irakurleen arartekoaren artikulua. Galiziari buruzko ordura arte eskaintzen zen eguneroko koadernoaren desagerpenaren inguruan sorturiko irakurleen kezkak aipatzen ditu, orain eskatzen diren bi orrialdeen truke. Lasai izan daitezen galiziarrak! “Irakurleekiko egunkariaren konpromisoa ez da aldatzen. Tratamendu editoriala ttipiagoa izanen da, baina Galizian, gure lanaren espiritua mantenduko dugu” dio arartekoak.

Bada, hau irakurri eta, France 3ko zuzendariek El Paiseko management eskola berdina egin dutela pentsatu dut. Ezen, gurean, Omiasaindu eta Eguberriko oporren kari, frantses kate publiko erregionalaren “Hego mendebaldea” deitu eremuan, France 3 Euskal Herri bezalako beste hamabi albistegi lokalak suspendituko baitituzte.

Krisia! Baina lasai! Akitanian, bertako herrialdetxoak (Biarno, Ipar Euskal Herria, Perigords) ez omen dira entzule-ikusleen egunerokotik desagertuko! Bordeleko berri sailetan ikuspenik izango dute! Hau da, Parisko zuzendaritzatik oso kezkatuta dauden zinegotziei (senatari, diputatu, kontseilu orokor, auzapez...) eman izan zaien erantzuna.

El Paisenaren antzekoa! Ipar Euskal Herriko eskuinetik ezkerrera, zentristak, berdeak eta abertzaleak barne, eremu politiko nolaz sindikatu eta mugimendu herrikoien sostengu zabala adierazia izan arren, ezer ez dute aldatuko: hiru asteotan bertako informatiboak etengo dira. Informazioak oporretan izango dira! Hau notizia! Eta ororen buru, berzentralizazio prozesu bat sumatzen da. Periferien baztertzea. Hau ez bada, zergatik bertako albistegiak kaltetu? Nola erran daiteke herrialdeekiko konpromisoa atxikitzen dela baldin eta eguneroko zazpi minutu eta 40 segundoetako albistegi laburra 90 segundoetako erreportaje batez trukatzen bada? Bertako hizkuntzen presentzia ttipia erregio mailan (albistegi lokaletan ez bezala) ziurtatzen ez delarik?

Eta zer izango da hurrengo helmuga? Kale gorria?!

Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Materialismo histerikoa
Erabakimena

Balirudike dena kontrolpean dagoela, badakitela guri nola sinetsarazi edozer, ez dugula inoiz, berez, guk nahi duguna egiten. Iragarki konstante batean bizi bagina bezala, esaten dugu “aukera berdintasuna”, eta pentsatzen dugu esaten ari garela “aukera... [+]


2024-04-21 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Eraikinaren gorputza

Baltimore ibai gaineko zubiaren erorketa urte bukaerako oroimeneko irudien artean jasoko da, zubi baten erorketa ikuskizun zirraragarri eta salbuespenekoa baita. Zeren eta zubiak eta eraikinak ez dira berez erortzen, lehergailu edo artefaktu baten eztandak bat-batekotasunaren... [+]


2024-04-21 | Diana Franco
Teknologia
Indarkeriatik deskonektatu

Eremu digitalak, gizakion dinamiketatik edaten duen heinean, gizarte eredu ezberdinetan aurkitu ditzakegun antzeko arazoak ditu. Pertsonen arteko arazo asko botere kontua izan ohi da; botere arazoek indarkeria dakarte zenbaitetan. Esate baterako, indarkeria matxista.

Eremu... [+]


Etxebizitza arazoa eta lan-mundua

Etxebizitza duina izatea gero eta zailagoa da. Berdin du esaldi hori noiz irakurtzen duzun, urteak pasa eta arazoa gero eta larriagoa da.

Nola izan daiteke bizitzeko oinarrizkoa den eskubidea, teorian hainbat legek babestutakoa, EAEn eskubide subjektibo moduan onartu berri... [+]


Eguneraketa berriak daude