Argi baskoei jarriak

Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Doinua: ai hori begi ederra

Hizkuntza berdintasuna
euskarak lehentasuna
Gipuzkoatik entzuna.
Mingain gaiztoak saltatu dira
amorruzko erantzuna
Urkullu ere ze suma
hauxe mendekutasuna
ta burugabetasuna.

Ni nekatu naiz gurutzez
beti auzokoak gurtzez
argitze usteko iluntzez.
Bi ortzemuga, El caso vasco
ta El tiempo de las luces
gogoeta sakon luzez
euskal jalgiaren gauzez…
Cervantesen berba hutsez.

Ez da berdin giltzapea
ta unibertsitatea
kaiola eta atea.
Argi baskoa baldin baletor
nik nahiago itzalpea.
Muga zein den esatea
da nire borondatea:
Sinesgarri izatea.


Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.