Ozonoa benetan dopin?

Egia da, errendimendua hobetze aldera kirolari batzuek odolean ozonoa injektatzen dute, halere, horrek ez die inolako ekarpen milagrosorik egiten,  ikerketek diotenez. Egia da ere, kirolariak zigorra jaso dezakeela ozonoa injektatzeagatik, baina ez justu gorputzean produktua sartu duelako, odola atera eta berriz injektatu duelako baizik. Alegia, ozonoa berez ez da produktu dopatzailea, odol auto-transfusioa legez kanpoko ekintza da.

Poliziak Di Gregorio txirrindularia atxilotu zuen Tourrean. Ozonoa injektatu zuen odolean, lurra erradiazio-ultramoreetatik babesten duen gas ezaguna. Odola atera, ozonoarekin nahastu eta berriro barrura. Erraza. Detektatzeko baina, oso zaila, efektuak berehala desagertzen baitira. “EPOa injektatzen duen jendeak gauza bera bilatzen du, globulu gorrien kopurua handituz, efektuak bizpahiru hilabetera desagertzen dira ordea”, zioen Bartzelonako dopinaren aurkako laborategiko Jordi Segura zuzendariak La Vanguardian. Honen hitzetan, ozonoa (O3) oxigeno (O2) bilakatzen da eta biderkatzen da odolean, muskuluak hobe oxigenatzen lagunduz. Ozonoak ez du globulu gorrien kopurua handitzen, halere. Segurak dio ozonoa detektatzeko teknikak ez daudela perfekzionaturik eta kirolaria harrapatzeko beharrezkoa dela “zeharkako bide bat” egotea (txibatazo bat). Di Gregorio naturopata batek salatu zuen. 2008an medikuntzaren jarduera ilegalagatik kondenatu zuten berak aitortu zuen lau ziklistari egin zizkiela odol transfusioak.

Moises Garcia ikertzaileak ozonoa injektatzea alferrikakoa dela dio: “Kirolari batzuk dopatzea ulertzen dut, baina ezertarako balio ez duen sasiterapia erabiltzea... Ozonoterapiak ez du ezertarako balio eta arriskutsua da ozonoaren botere oxidatzaileak globulu gorriak kaltetzen dituelako”. Di Gregoriori ozonoa injektatzeak soilik balio izan dio Tourretik kanporatua izateko.

Jackes Dallet fiskalak “ez gara produktu dopatzaile batez ari, metodo dopatzaileez baizik” esan du. Argi du ozonoak ez duela dopatzen, auto-transfusioa “metodo dopatzaile” gisa definitu du, Garciak azpimarratu duenez. “Ozonoa administratu zion naturopata, kirolari bati debekatutako sustantzia emateagatik eta medikuntzaren jarduera ilegalagatik akusatuko dute”, dio ikertzaileak: “Ozonoa administratzea ez da medikuntza, tontakeria arriskutsua baizik”.

La Vanguardiarentzat ere badu mezua, “burugabekeria” hau dopinaren jainko berri gisa aurkeztu baitu: “Ez da harritzekoa ezin daitekeela detektatu esatea, ez baitu ezer egiten. Albisteak lortu du jendeari sinestaraztea benetan funtzionatzen duela. Ez dut ulertzen ordea, AMAk (Dopinaren aurkako Nazioarteko Agentziak) zergatik galtzen dituen denbora eta dirua mesederik egiten ez duen zerbait detektatzen. Gai dopatzaileen artean sartuko al dituzte ere Bach loreak?”.

Baliteke ezertarako balio ez izatea, baina hedabideek-eta zein tratamendu ematen dioten ikusita, ez litzateke harritzekoa geroz eta jende gehiagok ozonoa injektatzea kirol errendimendua hobetzeko.


ASTEKARIA
2012ko irailaren 02a
Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Dopina
Dopinaren Mundu Agentziak lau urterako kanporatu du Errusia nazioarteko lehiaketetatik

Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak ebatzi du Errusiak galarazita duela mundu mailako lehiaketetan parte hartzea. 2020ko Olinpiar Jokoetatik kanpo geratu da, besteak beste.


2017-12-15 | Jon Torner Zabala
Froomen positiboa eta 'Euskadi' izena nork eramango lehia... edo ziklismoak zenbat gogaitzen nauen

Realak azken partida galdu ostean –Malagaren aurkakoa– Whatsapp mezua jaso nuen, J.B. Toshack entrenatzaile ohiaren esaldi batekin: “Astelehenetan hamar jokalari aldatuko ditudala pentsatzen dut, astearteetan zazpi edo zortzi, ostegunetan lau, ostiraletan bi,... [+]


Eguneraketa berriak daude