Pintura, sanba eta mekanika kuantikoa


Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena
2012ko martxoaren 18a
Richard Feynman fisikaria.
Richard Feynman fisikaria.

Pasadena, AEB, 1960. “Ofey” izengoitiko margolariak masaje-etxe baterako enkargua egin eta margolana erosleari eraman zion. Baina masaje-etxeko jabea atxilotu zutela jakinarazi zioten. Koadroa atzera furgonetan sartu, eta, emazteari baimena eskatu ondoren, putetxez putetxe ibili zen artista bere lana saldu nahirik. “Ofey” izenordearen atzean Richard Feynman (1918-1988) zegoen, XX. mendeko fisikari nagusietakoa. Handik bost urtera, 1965ean, Fisikako Nobel Saria eman zioten.

40ko hamarkadan, mekanika kuantikoari buruzko tesia amaitu eta gutxira, bonba atomikoa garatzeko Manhattan Proiektu ezagunean parte hartu zuen Feynman gazteak. Proiektua amaituta, Cornell Unibertsitatean hasi zen irakasle eta, ondoren, Kaliforniako Teknologia Institutuan (Caltech). Nobel Saria elektrodinamika kuantikoaren teoriari esker lortu zuen, baina beste hainbat alor ere jorratu zituen: besteak beste, helio likidoaren super-jariotasuna eta Feynmanen diagramak, espazio-denboran partikulen interakzioa ulertzeko eta kalkulatzeko kontabilitate-erregistro modukoak. Gainera, haren eskola eta hitzaldi bereziek fisika modu ulergarrian jendarteratzen lagundu zuten. Minbiziak hil zuenean, ikasleek oihal erraldoia zintzilikatu zuten Caltecheko liburutegiko teilatutik; We Love You, Dick (Maite zaitugu, Dick) zioen pankartak.

Fisikari karrera oparo hark ez zion beste gauza askorako tartea ostu. Margolari gisa trebatu eta hainbat erakusketa egin zituen, ospe zalantzagarriko negozioetarako enkarguren bat egiteaz gain. Musika ere landu zuen. Brasilen, esaterako, frigideira jotzen ikasi zuen. Eta ederki egingo zuen, Rioko sanba eskola batek inauterietan jotzeko aukeratu baitzuen. Aurrerago bongoak jotzen ikasi zuen, eta musikari talde bat bilduta, Parisko musikal lehiaketa batean ere parte hartu zuen.

Hirutan ezkondu zen, baina emakumeenganako pasioak ezkontzaren eremua gainditu zuen. Sexualitateari buruzko oso iritzi liberala zuen, eta topless-tabernen zale amorratua zen. Emakume biluziak ikusteak lasaitu eta inspiratzen zuela zioen, eta maiz paperezko ahozapietan ekuazioak idazten hasten zen. Horrez gain, hieroglifiko maiak irakurtzen ikasi zuen, kutxa gotorrak irekitzen zekien...

Hil zenean, esaldi hau utzi zuen arbelean idatzita: What I cannot create, I do not understand (sortu ezin dudana, ez dut ulertzen).

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Fisika

Fisika kanaletik interesatuko zaizu...
2017-12-31 | Unai Brea
Ruth Lazkoz. Unibertsoaren alde iluna aztertzen
"Zerbait ez ulertzea da zientzia egiteko behar den lehenbiziko gauza"

Zientzia du ogibidea Ruth Lazkozek (Bilbo, 1971), baina nekez ikusiko duzu bata zuria jantzita laborategi batean. EHUko Fisika Teoriko saileko kidea da, eta arbela eta kalkulu-prozesadoreak ditu eguneroko lanabes. Oraintxe esku artean duen egitekoa sinple azaltzen da: Einsteinen ekuazioak berridazten ari da, hortik aterako den eredu berriarekin energia iluna ondo ezkontzen ote den ikusteko. Lasai, guk ere ez dugu ulertu.  


2016-02-16 | Oier Lakuntza
Grabitazio uhinak
Unibertsoaren ezagutzarako tresna bat gehiago

Grabitazio uhinen aurkikuntzak aro berri bat irekiko du gure unibertsoaren ezagutzan. Izan ere, grabitazio uhinei esker unibertsoaren iraganeko bilakaera ezagutu ahalko dute ikerlariek.


2015-06-28 | Sustrai Colina
Jose Maria Pitarke
"Zientziaren garapena geldiezina da"

Elkarrizketa = (Esan+ Entzun)²


2015-06-28
Nortasun Agiria: Jose Maria Pitarke

1960ko otsailaren 14an Bilbon sortua. EHUn Fisikan doktoratua, EHUko fisikako materia kondentsatuaren katedraduna eta nanoGUNE-ko zuzendari nagusia da. Post-doktoretza Oak Ridgeko laborategi nazionalean egin zuenetik, egonaldi mordoxka egin ditu Amerikako Estatu Batuetako unibertsitate zein Londresko unibertsitateko Imperial Collegean, eta aldizkari askotan argitaratu dira bere artikuluak. 2005etik Cambridgeko unibertsitateko Churchill kolegioko “Al-Member” da, eta 2009an Manuel... [+]


2015-03-01 | Joxerra Aizpurua
Partikula subatomikoak Fukushimako erregaia bilatzeko

Martxoaren 11n lau urte beteko dira Fukushimako zentral nuklearra lehertu zenetik. Ikerlariak bat datoz historiako istripu nuklearrik kutsagarriena izan dela, baina ez dira ados jartzen izango dituen ondorioez. Orain arteko ondorioak ebaluatzea, berriz, zaila da, erradiazioak ez diolako momentuz isurtzeari utzi, nola airean hala uretan.

Fukushimaren kudeaketaz arduratzen den TEPCO enpresak zentrala desmuntatzeko 40 urtetik gora beharko zituela esan zuen; horrek nahiko garbi adierazten du... [+]


Nola topatu zen Higgs bosoia?

1964. urtean Higgs bosoien teoria plazaratu zen: unibertsoko partikula guztiek masa zergatik zuten azaldu nahi zuen. Sen onari erantzuten zion eta beste edozein teoriak baino probabilitate haundiagoak zituen egia izateko, baino 2012rarte ez zen frogatzerik izan.


Marie Curie eta Gerla Handia

Zientzia eta guda gizonezkoen alor esklusiboak ziren XX. mendearen hasieran. Espresuki debekatuak zitzaizkien emakumezkoei, neskametzarako edo gizasemeen menpeko lan anonimoetarako ez bazen behintzat.


2013-05-09 | Lide Hernando
Stephen Hawking fisikariak Israeli boikota egingo dio

Stephen Hawking fisikariak boikot akademikoa egingo dio Israeli, bertako presidente Shimon Peresen omenez egingo den ospakizunera joateko gonbidapena ukatuz. Gutun baten bidez eman du erabakiaren berri, Israelek palestinarrei emandako tratua gaitzetsi asmoz, The Guardianek argitaratu duenez.


ASTEKARIA
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude